Hileko artxiboak: uztaila 2006

bukatu da dena?

Bukatu dira San Ferminak edo bukatzear daude, niretzat bukatu dira “Pobre de Mi”. Orain ikasten jartzeko garaia dut eta ez dira gutxi ikasi beharreko ikasgaiak baina “estatistika II” berriro esku artean hartzea gogorra izango da, hala ere beste ikasgai batzuk interesgarriagoak dirudite, zaila egingo zait ikastea baina beharra daukat.
Bestalde laister Euskal14 dator eta horrela pasatzen da Uda, konturatzen garenerako iritsi da bai iraila eta baita azterketak ere. Orain buru belarri sartu beharko dut, hondartza eta parrandak utzi eta gogor ekin.

Bador San Fermin

Nabari da jada San Fermin giroa. Bai Lesakan eta baita Iruñean ere; urte honetan ez dakit non eta nola amaituko dugun lagunok baina argi dago San Ferminak eta blogak lotuta doazela aurtengoan. Jai hau Internet bidez jarraitzeko blog nahiko onak aurkitu ditut, hala nola:
Mikel Urmenetaren bloga, Kukuxumusu nork ez du ezagutzen?
Jonan Basterra egunero argazki eta kronikak igoko dituena.
Nik behintzat badakit nola jarraitu San Ferminak.

Mugikorra aldatu?

Argi dago mugikorren munduan asko direla aukerak, batez ere konpainia aukeratzeko orduan. Oraintxe bertan Movistarekin nabil, ez dakit betidanik izan dut eta nahiko ongi joan izan zait; baina jada nahiko zahar gelditu zait mugikorra, beno egia esateko ez dabil ondo ez dizkit SMSak beti bidaltzan bakarrik nahi duenean bidaltzen ditu. Nik mugikor honekin jarraituko nuke zeren badakit oraingo mugikorrek duten bizitza askoz laburragoa dela, puskatzeko prestatuta daude, guk mugikorra geroz eta azkarrago berritzeko eta ez dut dinamika horretan sartu nahi.

Geratzen zaizkidan aukerak, edo Vodafonera
pasatzea, edo ta Movistarren jarraitzea mugikor aldaketa eginez, baina mugikor hobeagoa lortuko nuke nik uste Vodafonera bezero berri bezala joanda, norbaitek izan ahal du arazorik Vodafonerekin?