Hileko artxiboak: urria 2005

Berri Txarrak: Jaio.Musika.Hil

Berri Txarrak Bilboko Kafe Antzokian izango dugu. Ostiral honetan, ez dakit sarrera askorik geldituko den, baina Bilbon Power Records eta Kafe Antzokiko lehiatiletan lor daitezke, aurten Urretxindorrak ez ditu Antzokirako sarrerak saltzen; pena lehen beti hor erosten bainituen; baina Antzokia ez da hain urrun geratzen Indautxutik.
Nahiz eta azken diska oraindik ez dudan gogoz entzun, nahiko ongi dagoela iruditzen zait, ea nolako zuzenekoa egiten duten BTX taldekoek; Nirvanako bertsioa joko al dute? Zenbateko iraupena izango du kontzertuak? Argi dago, jaia egongo dela eta lepoz bete egongo dela Antzokia.

Berria! Sarrerak amaitu dira, bai Kafe Antzokian nahiz Power Recordsen.

Unibertsitatera berriro ere

Hasi da berriro ere Unibertsitatea, Kurtsoa, Akademiak, Kontzertuak eta Ikastetxe Nagusian bizitzea; asteburuetan herrira itzuli lagunak ikusi eta afariren bat edo egin; rutina.
Informatikako bigarren mailan, oraingoz behintzat irakasgaiak askoz politagoak dira, “E.A.I, Laboratoria de la Inform├ítica, M.P, …” behingoz informatikan sakonago sartzen gara; azkenean C/C++ lenguaia ikasiko dugu, nahiz eta bien arteko nahastea egin; nahiago nuke C hutsa ematea eta ondoren C++ baina beno nire aldetik tinko emago diot Cari.
Fisika eta Algebra bezalako irakasgaiak lekutan geratzen dira; hala ere, Estatistikan hauen beharra izango dugu, eta integralak ere berriro ikutu beharko ditut ;( Baina oraingoz irakasgai hobeak eta baita irakasleak ere.
Ikastetxe Nagusiari dagokionez, zenbait “zahar” gelditu gara, beste batzuk kanporatuak izan ziren, eta beste batzuk aldiz ez zuten jarraitu nahi izan eta pisuetan amaitu dute. Noski jende berria ere iritsi egin da, orokorrean euskaldun gutxi baina “Euskal Mahaia” aurrera ateratzeko jende kopurua bagara oraindik, eta nahiko majuak dirudi iritsitakoak. Denborarekin hobe elkar ezagutuko dugu. Blogariak, Rugbyan, edota Break Dance egiten dutenak ditugu; baten batek bloga eta guzti duelarik.
Besterik gabe, gaur berriro ere Bilboruntz hartuko dut autobusa, eta urte honetan ezinezkoa daukat 14:00tako busa hartzea herrira etortzeko, 17;30etako hartu behar, baina beno hala ere, ostiraletan zerbait egiteko denbora daukat.