Etiketaren artxiboa: amparanoia

OLEARSO FESTIVAL MARTXAN.

Listo badirudi Olearso Festival martxan dagoela, webgunea behintzat online dago eta zerbait online dagoenean bizirik edo martxan dagoela esaten da.

Informazioa nahiko argi agertzen da, sarrerak herriko tabernetan nahiz inguruko herrietan erosteko aukera dago; baita internet bidez. Asko gustatu zait kontzertuetaz aparte hainbat ekintza daudela jakitea, “festival”etan gertatzen den moduan. Hona hemen kontzertuetaz aparte daude ekintzak:

Maiatzaren 2an ostirala:

16:30 Graffiti erakustaldia DJ Zaldixe-n erritmopean.
18:30 Break Dance, Jam Session eta mikrofo askea Samu Break taldearen eskutik.
16:30-19:30 Skate ranparako deialdia bertan ibili nahi duen guztiarentzat.

Maiatzaren 3an larunbata:

17:30 Kontzertua Layo Raser eta Willis Drummond taldeen eskutik.
Skate deialdia.
16:30 Bonberena Txaranga alde zaharretik atera eta portu auzora igarota festibal ingurura iritsiko da.



AMPARANOIAREN AGURRA

“Como mujer al frente, capitana de este barco, he tenido que
resistir fuertes tormentas, vientos en contra y bajas de mi
tripulación. Pero eso es parte del camino y he tenido más alegrías que
penas, más sonrisas que lágrimas, y esa vocecita que me habla desde muy
adentro me dice que tengo que seguir creciendo y despedir este sueño
para soñar y crear otros.”

Hauek izan dira Amparo Sanchezek esan dituen azken hitzak, horrelaxe esan dio agur 10 urte iraun duen proiektuari, Amparanoia. Duela urte batzuk Bilbon ikus entzuteko aukera izan  behar nuen, Amparanoia eta La Kinky Beat baina Madrilen T4ean gertatutako atentatuei esker kontzertua  bertan behera gelditu zen; ezin izan nuen Amparo Bilbon ikusi, Kafe Antzokian.

Gogoratzen dut bai aste batzuk beranduago bizkaiko herrixka batean jo zuela, ez dut izena gogoratzen baina garai haietan klasekide nuen Jabik argi esan zidan; “Zuk Amparanoia gogoko zenuen ez? Asteburu honetan herrixka honetan dohan joko du; joango gara?”. Horrela ikusi nuen lehen aldiz zuzenean. Beharbada gutxi ikus entzun genuen, berandu iritsi baiginen baina oroitzapen onak gordetzen ditut.