Hileko artxiboak: urria 2006

Bizirik

Bizirik jarraitzen dut. Bai beti bezala Bilbotik nabil ikasten edo… bai aurten serioski hartuko dut kurtsoa eta ikasi egingo dut egin behar den moduan. Ez dut guztia azken momenturako utziko, zeren esperientziak argi eta garbi utzi dit behin baino gehiagotan horrela ez direla gauzak nahi bezala irteten.

Azkenean Ikeara joateko aukera izan dut, ikasteko mahaia erosi dut, nahiz eta oraindik pixuan ez izan. Iritsiko da, astelehenean edo, dena ongi ateratzen bada. Bizikleta ere pixuan daukat, ez da puri purian dauden bizikleta nano horietakoa baina Unibertsitatera hurbiltzeko bizikleta praktikoa bai da behintzat. Doctor Areiza kalean bide gorria daukagu bizikleta maite dugunontzat eta ondoren Unibertsitatera iristeko zenbait bide badakizkit, ez da hainbesterako izango espaloitik joatea. Bidean kotxe gehiegi daude eta arriskua handia da, gainera lanera doaz eta umore txarrez egongo dira, batez ere astelehenetan.

Euririk egiten ez badu ez dut arazo handirik izango, ez aurten ez du euri askorik egingo. Ostegunei STOP! handi bat jarri beharko diet, iritsiko da garaia non “Vaya Semanita” ikusten geratuko naizen, ostiralean klasea baitaukat, eta garrantzitsua. Beno oraindik goiz da, aukera badago Iturritik ibiltzeko, Antzokian zerbait hartzeko eta Komiks nola ostegunetan ez duten irekitzen ikusteko. Portzierto badakizkit beste toki batzuk irekitzen dituztela, baina ia ostiraleko eguzkia ateratzeko dagoenean jada pixura juteko garaia izango da ez? Bai hobe dut joatea, zeren gelditzen diren toki horietan edariak oso garestiak dira, jartzen duten musika ez da hoberena eta dagoen jendea dudan jartzen dut ikasleak diren.