Hileko artxiboak: otsaila 2006

Sarrikoko Argazkien Historioa

Bilbon ikasleen artean nahiko famatua egin den kontu bat, Sarrikoko Ikasle Batzuen Argazki batzuk izan dira; egia esateko ez dakit nork bidali ninduen argazkiak; baina jendearekin hitz eginez konturatu naiz ez naizela bakarra izan argazki hauek jasotzen.
Azkenean guztia Prentsan azaldu da eta normala iruditzen zait; ene iritzi teknologiak ez dira gauza hauek egiteko eta jasoko duten zigorra juxtua iruditzen zait. Zer uste duzue zuek?

The CGT

CGT edo ta “Cine Geek Trilogy” izena du Ikastetxe Nagusian aurrera atera nahi dudan azken ekitaldia; bertan 3 film geek jarriko ditut; astearte gauetan afaldu ondoren.
Baina zer gertatu zait? Lehenik eta behin Microsiervos.com eko Geek Film zerrenda hartu nuen, baten batzuk apuntatu eta ondoren Bideo-Klubera joatea erabaki nuen jakiteko ea zeintzuk zituzten; horrela Pi filma ez zutela ikusi nuen, bat zerrendatik erortzen zen; beranduago beste bat eta amaitzeko film gutxikin bukatu dut esku artean.
Lehenengo pausua pasa ondoren zuzendariarekin hitz egitea jakiteko ea zein film ikus daitezkeen, nire proposamenak; Minority Report(2002), Final Fantasy eta Dark City… orain berak dio informazioa bilatu behar duela ikusteko ea nolako filmak diren, dirudienez Minority Report ez da oso gomendagarria… baina zer nolako tentelkeriak dira hauek; horrela gauzak aurrera ateratzea oso zaila da.
Niri behintzat horrelako gauzak antolatzea gustatzen zaizkit, baina trabak jarriz gero, geroz eta gutxiago gustatzen zait, uste dut azkenetariko Trilogya izango dela.

Bukatu?

Azterketak “bukatu”ko ditut gaur. Askos jada bukatu dituzte, baina lasaitasuna etorriko da orain, nahiz eta nota guztiak ez jakin bdakit nola egin ditudan azterketak. Batzuk ondo eraman ditut baina irakasleak nahiko zailak jarri dituzte, beste batzuk aldiz ez ditut hain ongi eraman eta legezko emaitzak izango ditut. Berriro ere uda ikasi eta ikasi. Behintzat gogoko ditudan ikasgaiak izango dira.
Esaten dutenez hurrengo ostegunean jai itzela izango da Bilbon. Stop.