Etiketaren artxiboa: kerobia

FESTIVAL: BONBERENEA SUTAN

Uda amaitzear dago, horixe pentsatuko du batek baino gehiagok baina oraindik musikaz gozatzeko aukera badago. Irailaren 12 eta 13an Tolosan, Bonberenea Sutan antolatu baitute Bonberenea Gaztetxekoek.

BONBERENEA SUTAN KARTELA
Kontzertuak futbolzelaian izango dira, 20:00etatik aurrera


Irailak 12, ostirala

* Naizroxa
* Kerobia
* Zea Mays
* Sorkun & Vicepresidentes
* Anestesia
* Makala Dj (etxe barruan)


Irailak 13, larunbata

* Willis Drummond
* Inoren ero ni
* Lisabö
* Deabruak Teilatuetan
* Delorean
* Bad Sound System (etxe barruan)

* Tolosako kaleetan zehar arratsaldeko 18:00etatik aurrera: Mulambo, Bonberenea txaranga

Eguneko sarrera: 12 euro
Salmenta puntuak: Eguzki, Orbela, Denak.
Webgunea: http://www.bonberenea.com/sutan/

KEROBIA ETA IRRATIA.COM BILBON

Irratia.com posible egiten dutenek ekainaren 12rako besta berezia antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, Kerobia eta Lauroba taldeen kontzertuak.

Duela gutxi Kerobia taldekoek DOKAn jotzeko aukera izan zuten eta bertan egon ziren lagun batzuek esan zidatenez kontzertua oso ongi egon zen, taldekoek gustoko izan zutela kontzertua DOnostiako Kafe Antzokia guztiz bete baitzuten. Kontuan izanda garai horretarako azterketak amaituta izango ditudala posiblea da bertatik pasatzea.