Etiketaren artxiboa: kafe-antzokia

KAFE ANTZOKIAREN IREKIERA

Azkenean ireki berri izan dute berriro ere Bilboko Kafe Antzokia. Alde batetik pozten naiz berriro ere ireki dutelako, baina ezinezkoa izan dute aforo kontua konpontzea. Honen ondorioa, ostiral nahiz asteburuetan bertan sartzeko 5 euru ordaindu behar izatea. Kafe Antzokia gogoko daukat Bilbon dohan sartzeko aukera eskertzen zuen leku bakarrenetarikoa zelako, batez ere ordu jakin batzuetatik aurrera. Egia esan behar badut berdin zait 5 euru ordaintzea zeren ziurrenik beranduago barruan katxarro bat hartuz 5 euru utziko ditut, eta sarreran katxarroa sartzen da; beraz zerbait edango duenarentzat ia ia doahako da sarrera; baina ez dakit ez akaso Kafe Antzokia aldatzen ari da.

Zenbait lagunen artean entzun dut ordaindu behar baldin bada ez direla bertatik pasako, beste leku batzuk aurkituko dituztela, akaso Bilbi edo ta Bilbao La Vieja. Ez dakit momentuko gauza izango den sarrera kobratzearena, krisi garaia edo ta Kafe Antzokiko politika berria baina bertan biltzen ginen lagunak ez baldin bagaude pena merezi du 5 euru ordaintzeak? Espero dut Kafe Antzokia Bilboko beste edozein leku normal batean ez bihurtzea eta bere betiko politika eta xarmarekin jarraitzea.

Internet bidez aurkitu dudan berria:
Polemikak jarraitzen du [EiTB Kultura]

KEROBIA ETA IRRATIA.COM BILBON

Irratia.com posible egiten dutenek ekainaren 12rako besta berezia antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, Kerobia eta Lauroba taldeen kontzertuak.

Duela gutxi Kerobia taldekoek DOKAn jotzeko aukera izan zuten eta bertan egon ziren lagun batzuek esan zidatenez kontzertua oso ongi egon zen, taldekoek gustoko izan zutela kontzertua DOnostiako Kafe Antzokia guztiz bete baitzuten. Kontuan izanda garai horretarako azterketak amaituta izango ditudala posiblea da bertatik pasatzea.