Etiketaren artxiboa: musika

DOCTOR DESEOREN DISKA BERRIA APIRILAREN 2TIK AURRERA


“Sexo, Ternura y Misterio” diskaren azala.

Horixe irakurri dut Doctor Deseoren webgune ofizialean, apirilaren 2tik aurrera eros dezakegula diska berria. Hasiera batean lehenago atera behar zen merkatura baina badirudi Austrian editatu dutela liburuxka eta zentsura dela kausa beranduago irtengo dela; azkenean apirilaren 2an. Hainbesterako izango da? Diska erosi beharko liburuxka ikusteko. Beti bezala erosi egingo dut, Doctor Deseoren musika oso gogoko baitaukat.

AMPARANOIAREN AGURRA

“Como mujer al frente, capitana de este barco, he tenido que
resistir fuertes tormentas, vientos en contra y bajas de mi
tripulación. Pero eso es parte del camino y he tenido más alegrías que
penas, más sonrisas que lágrimas, y esa vocecita que me habla desde muy
adentro me dice que tengo que seguir creciendo y despedir este sueño
para soñar y crear otros.”

Hauek izan dira Amparo Sanchezek esan dituen azken hitzak, horrelaxe esan dio agur 10 urte iraun duen proiektuari, Amparanoia. Duela urte batzuk Bilbon ikus entzuteko aukera izan  behar nuen, Amparanoia eta La Kinky Beat baina Madrilen T4ean gertatutako atentatuei esker kontzertua  bertan behera gelditu zen; ezin izan nuen Amparo Bilbon ikusi, Kafe Antzokian.

Gogoratzen dut bai aste batzuk beranduago bizkaiko herrixka batean jo zuela, ez dut izena gogoratzen baina garai haietan klasekide nuen Jabik argi esan zidan; “Zuk Amparanoia gogoko zenuen ez? Asteburu honetan herrixka honetan dohan joko du; joango gara?”. Horrela ikusi nuen lehen aldiz zuzenean. Beharbada gutxi ikus entzun genuen, berandu iritsi baiginen baina oroitzapen onak gordetzen ditut.

PSILOCYBEKO JAIA HONDARRIBIAN

Hondarribian musika bizirik jarraitzen du eta horren izpide Psilocybe Hondarribiko Musika elkarteak antolaturiko jaialdia. Martxoaren 15ean ospatuko da; Triki-poteoa, Bazkari Herrikoa, Bertsolariak nahiz Kontzertuak.

Hemen duzue kontzertuen zerrenda:
1.- INOIZ EZ
2.-THE FINIKITOS
3.-LUZ DE PUTAS
4.-TITADINE
5.-GUILTY PARROTS
6.-KABUL
7.- EUTSI!
8.-THE GLANDES
9.-PUNKTXETO
10.-DESCEREBRATORS
11.-EYE SU
12.-LINES
13.-BLOOD SEEKERS
14.- VICE PRESIDENTES

Giro itzela egongo da beste urteetan bezalaxe; espero dezagun 2008an eguraldi ederra izatea zeren beste urte batzuetan eguraldiak ez du batere lagundu, badakizu hurrengo larunbatean guztiok Hondarribian, giro polita, musika ederra eta guztia muxu-truk.

BILBAOBBKLIVE EDO KOBETASONIK?

Jada atera dira Bilbao BBK Liverako zenbait musika talde. Nire iritzian aurtengoa askoz lasaiagoa dirudi besteekin konparatuz gero; baina argi dago Kobetasonik berriak hartuko dituela talde potenteak.

Egin zure aukera, Bilbao BBK Live

The Police
The Charlatans
Lenny Kravitz
R.E.M

Kobetasoniken aldiz:

Judas Priest
Kiss
Helloween
Blind Guardian
Gamma Ray
Apocalyptica
Cavalera Conspiracy
Gotthard
Latzen

Nik behintzat oraingoz argi daukat zein den nire kontzertu agenda, nahiago hain ezagunak ez diren taldeetaz gozatu jende konpuru eta tipo zehatz batekin, lekutatik etorritako mila pertsonekin baino.

HONDARRIBIKO JAIAK 07 Kontzertuak

Irailak 6 Osteguna:
    23:30 DISKO JAIA Bentan.
Irailak 7 Ostirala:
    21:00-23:00 LISABÖ eta IZAERA Bentan.
Irailak 8 Latunbata:
    23:00 BOIKOT eta REINCIDENTES Bentan eta jarraian DISKO FESTA.
Irailak 9 Igandea:
    22:00 ATOM RHUMBA eta LOS CORONAS Bentan.
Irailak 10 Astelehena:
    23:00 SKALARIAK Bentan eta ondoren DISKO FESTA.
Irailak 11 Asteartea:
    23:00 EL ULTIMO KE ZIERRE Bentan.

Manu Chaorean diska berria, La Radiolina


 “La Radiolina” Manu Chaoren azken lana.

Irailaren 3tik aurrera izango dugu gure artean Manu Chaoren azken lana, “La Radiolina” izenekoa. Oraingoz musikariaren orrialdean azken diskako abesti bat dugu entzungai, single modura “Rainin’ in Paradize.”
Diskan aurkituko ditugun abestiak honako hauek dira:

1/ 13 Días
2/ Tristeza Maleza
3/ Politik Kills
4/ Rainin In Paradize (Scheps version)
5/ Besoin de la Lune
6/ El Kitapena
7/ Me Llaman Calle
8/ A Cosa
9/ The Bleedin Clown (Scheps version)
10/ Mundorévès
11/ El Hoyo
12/ La Vida Tómbola
13/ Mala Fama
14/ Panik Panik
15/ Otro Mundo
16/ Piccola Radiolina

BONUS TRACKS

17/ Y Ahora Qué ?
18/ Mama Cuchara
19/ Siberia
20/ Soñe Otro Mundo
21/ Amalucada Vida

Hona hemen entzungai dauden zenbait abesti.