Hileko artxiboak: urtarrila 2009

UDALETXEAK KAFE ANTZOKIA ITXI NAHI DU

Ez nuke inoiz pentsatuko M-Clan musika taldearen kontzertu batean jende gehiegi egoteagatik Kafe Antzokia itxiko zutenik. Baliteke Doctor Deseo izango balitz, Kafe Antzokian Doctor Deseoren zenbait kontzertuetan egoteko aukera izan dut eta lepoz jende egon da, baina itxitzeko moduan?.

Horixe da egoera, gaur egun Bilboko Kafe Antzokiak legez sar dezakeen jendetza, 420 bat lagun, oso gutxi dela. Antzokian egon den edozeinek daki jende kopuru horrekin ia ia hutsik dagoela, berez jende gehiago sartzeko aukera izan beharko lukeela, baina badirudi Bilboko Udaletxeak ez duela baimenik eman nahi; behintzat lokalean berrikuntzarik egin gabe.

Horrelakoxeak dira gauzak eta euskal blogosferan puri purian egon beharko lukeen gaia dela deritzot, euskal esparrua baita Bilboko Kafe Antzokia. Behintzat Facebooken kanpainia bat antolatu dute eta Kafe Antzokiko webgunean sinatzeko aukera ere badago; orain guri dagokigu Antzokia bizirik nahi dugula erakustea.