Bidegabekeriaren zortzigarren urteurrena datorren larunbatean

Datorren larunbatean, azaroak 19, beteko dira zortzi urte. Azpiko prentsa-oharra bidali genuen hedabideetara duela pare bat aste. Ikusiko dugu zein eragin duen.

***

Iruña-Veleia: zortzi urte justiziaren zain

Zortzigarren urteurrena dator eta hedabideei eta informazioaren munduko pertsonei eskatzen dizuegu, data aprobetxatuz, auzi larri hau ezkututik ateratzeko eta haren berri emateko kronika, editorial, zutabe edo nahi duzuen formatuan.

Azaroaren 19an zortzi urte betetzen dira Arabako Foru Aldundiak Lurmen Iruña-Veleiako aztarnategitik bota eta arkeologo taldea auzibidean jarri zuenetik. Zortzi urte igaro diren arren, Eliseo Gilen aurkako auzia instrukzio fasean dago oraindik, Euskal Herrian egoera horretan dagoen auzirik zaharrena. Esan beharra dago Ertzaintzak 2015ean entregatu zuela bere polizia-txostena eta han ez dela inolako erruduntasun zantzurik azaltzen lehengo zuzendariaren aurka.  Bitartean Julio Nuñez zuzendari berriak ez du ia ezer argitaratu egin diren zazpi kanpainez. Une honetan zuzendaritzatik eta EHUko klaseetatik apartatua dago publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aztarnategia erdi abandonatua dago.

Informazioa zabaltzeko eta kontaktuak egiteko, helbide honetara idatz dezakezue. Interneteko leku hauetan ere aurkitu dezakezue informazioa: Sos Iruña-Veleia, I-V gezurra ala egia, Ama Ata

SOS Iruña-Veleia

Iruña-Veleia: ocho años esperando que se haga justicia (nota de prensa)

En vista de que se acerca el octavo aniversario, queremos hacer un llamamiento a los medios de comunicación y a las personas ligadas al mundo de la información,para que os hagáis eco de este asunto, tan grave como silenciado, por medio de crónicas, editoriales, columnas, etc.

El día 19 de noviembre se cumplen ocho años desde que la Diputación Foral de Álava tomó la decisión de expulsar a Lurmen del yacimiento y emprender acciones legales contra los arqueólogos. Transcurridos ocho años, la causa contra Eliseo Gil sigue en fase de instrucción, siendo con mucho la causa abierta más antigua del País Vasco. Queremos subrayar que la Ertzaintza ya entregó su informe en 2015 y que en ella no se refleja ningún indicio de culpabilidad contra al anterior director. Mientras tanto, Julio Núñez, el actual director, no ha publicado prácticamente nada sobre las siete campañas realizadas bajo su mandato. Actualmente se encuentra apartado de la dirección del yacimiento y de la docencia en la UPV por causas que no se han hecho públicas. El yacimiento presenta un aspecto de abandono.

Para ampliar información y para hacer contactos podéis dirigiros a esta dirección, y también consultar en los siguientes sitios de Internet: Sos Iruña-Veleia, I-V gezurra ala egia, Ama Ata

SOS Iruña-Veleia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Bidegabekeriaren zortzigarren urteurrena datorren larunbatean-ri

  1. Pingback: Iruña Veleia 8 urteko bidegabekeria, larunbata azaroak 19 | Ostraka euskalduna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude