“Iruña-Veleian, une honetan gehiago dira, eta kalitatez hobeak, ostraken benetakotasunaren aldeko lan idatziak, kontrakoak baino”, Joseba Lizeaga Argian

argia.eus

2026ko ekainaren 17a. Hemen lotura

Joseba Lizeaga. Ikerketa beste biderik ez

  • (ABAJO, TRADUCCIÓN AL CASTELLANO)
  • 2006an zabaldu zen sua. Iruña-Veleian aurkikuntza epigrafiko harrigarriak egin zituzten. Aztarnategian, besteak beste, euskararen jatorria argitzera etorriko ziren idazkunak aurkitu zirela zabaldu zen. Faltsutze hotsak eta zalaparta. Ikerketa gehiago egiteko eskaria. Zarata nagusitu zen. Joseba Lizeaga Ricak nahiago izan du ikerketa egin, eta emaitza plazaratu. Azkena, artikulua argitaratu du Archaeometry aldizkari prestigiozkoan.

Miel Anjel Elustondo

Zaldi Ero / ARGIA CC BY-SA

Joseba Lizeaga Rica (Donostia, 1963)

Biologian lizentziatua, dendrokronologiaren arlora bideratu du bere jarduna; zuhaitzen eraztunen azterketaren bidez datazioak egiteko tekniketan sakondu du. Diziplina horrek eskatzen zuen estatistika bereganatu nahian, Estatistika, Informatika eta Matematikan Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta, ondoren, matematikako irakasle elkartu izan zen bertan. Dendrokronologian han eta hemen, Andelon eta Arellanon-eta, hainbat lan egina, Espainiako Natur Zientzien Museo Nazionaleko Hidrologia eta Klima Aldaketaren Laborategiko laguntzaile gisa ari da.

Ezer baino lehen, utzidazu galdera laño bat egiten: Nola liteke, hainbat urte eta gero ere, Iruña-Veleiaz jardutea, edo jardun behar izatea? Arabako Diputazioak eratutako batzorde zientifikoak faltsutzat jo zituen ostrakak 2008an! Alegia, zertan jardun, faltsuak badira? Edo ezezkoan egon behar dugu?
Zientziaren ikuspegitik, konpondu gabe dagoen arazo larri bat dugu: gaur-gaurkoz ez daukagu metodo fidagarririk zehazteko zeramika zahar batean agertzen diren ebakiak antzinakoak diren, ala modernoak. Arazo hau ez da Iruña-Veleiakoa bakarrik; munduko edozein aztarnategitan ebakiak dituzten piezek arazo bera dute. Beraz, oinarrizko galdera metodologikoa ebatzi gabe dago oraindik eta, nola ez, Iruña-Veleian ere berdin gertatzen da.

Zer dakar, hortaz, zuk Archaeometry aldizkarian argitaratutako artikuluak?
Artikulu horixe da, hain zuzen, hutsune hori betetzeko lehen saiakera sistematikoa. Esaterako, Iruña-Veleiako Batzorde Zientifiko Aholkulariko kideek –eta hamar aholkulari ziren!–, ez dute ezer argitaratu nazioarteko aldizkari zientifiko indexatuetan. Batzordeko kide kimikari Madariaga da salbuespena, honen lanek beste ikerketa batzuetarako bide interesgarria ireki baitute. Gainerako kideen txostenek proposatutako bideak antzuak izan dira: ez dute jarraipenik izan, ezta komunitate zientifikoan eraginik ere. Horrez gain, kontuan hartu behar da azken urteotan benetakotasunaren aldeko lanak ere argitaratu direla.

Adibidez?
Adibidez, nik neuk, 2017an, idazkunen letren tamaina aztertu, eta esan nuen esku-idazle askoren hipotesia zela azalpen egokiena. Horixe adierazi nuen Journal of Forensic Sciences & Criminal Investigation aldizkarian idatzitako artikulu batean. Bestalde, aipatzekoa da 2024an Xabier Gorrotxategik gai honetaz publikatutako liburua, eta baita Gorrotxategik berak eta Filloyk 2022an Arse aldizkarian argitaratutako artikulua. Bi autoreek IR14469 ostrakaren azterketa egin zuten. 

Zer ageri du delako ostraka horrek?
Iruña-Veleiako plano zaharra –ebakien bidez egina–, erromatar garaiko Iruña-Veleiako bi auzoen izenak idatzita dituela. Gorrotxategik eta Filloyk benetakotasunaren aldeko argudioak eskaini zituzten. Egia esan, une honetan gehiago dira, eta kalitatez hobeak, ostraken benetakotasunaren aldeko lan idatziak, kontrakoak baino.

“Ez daukagu metodo fidagarririk zehazteko zeramika zahar batean agertzen diren ebakiak antzinakoak diren, ala modernoak”

Faborez,  zuzendu oker ari banaiz: analisi kritiko bat egin eta, esan dugunez, artikulua argitaratu duzu Archaeometry-n, Iruña-Veleiako materialetako ebakien faltsutze-adierazleei buruz. Ezbaian jartzen duzu Espainiako Kultur Ondarearen Institutuko (IPCE) Vicente Navarroren lana, zeinak esaten baitu grafitoen zati handi bat modernoa eta faltsua dela. Zein dituzu Navarrori kontra egiteko arrazoi edota argumentuak?
Lehenengo, utzidazu esaten Archaeometry izen handiko aldizkaria dela arkeologiaren arloan: Q1 mailakoa da, hau da, eragin handiena dutenen artean dago eta aldizkarien rankingean %25 onenen artean kokatzen da. Bertara bidaltzen diren artikuluen %47 besterik ez dituzte onartzen eta, beraz, oso selektiboa eta prestigioduna da. Nire artikuluaren kasuan, bi ikuskari itsuk aztertu zuten eta, ondoren, zuzenketak proposatu zizkidaten. Bestalde, aldizkariaren editoreek ere nire artikuluaren balorazio oso ona egin zuten, eta planteatutako argudioak sendoak eta koherentziaz garatuak zirela nabarmendu zuten.

Argazkia: Zaldi Ero / ARGIA CC BY-SA

Eta Navarroren lanari kontra egiteko argudioak?
Nire artikuluaren ondorio nagusia da IPCE-Navarroren lanak ez duela oinarri zientifikorik, eta, ondorioz, autore horren txostenetan –2013, 2014, 2022 eta 2024an egindako lanez ari naiz–, jasotako ondorioak ez direla zientifikoki defendagarriak. Archaeometry aldizkarian azaldu bezala, hainbat arazo larri daude IPCE-Navarroren lanean. Esaterako, konfirmazio-alborapena agerikoa da.

Konfirmazio-alborapena?
Bai. Gogoan dut IPCEko partaide batek kongresu batean esan zuela: “Bagenekien [ostrakak] faltsuak zirela, baina hori frogatzea zaila da”. Horrek aldez aurreko jarrera bat dagoela erakusten du. Bestalde, IPCE-Navarro txostenetan ez dira aipatzen ez Madariagaren ez Albisuren lanak –honek, esaterako, erromatar garaiko konposizio bera duten zeramika modernoetan ebaki berriak egin eta barruan geratzen ziren metal arrastoak aztertu zituen–, ezta beste zenbait ikerlarik aurretik egindako azterlanak ere. Hau da, ez dute oinarri bibliografiko sendo eta eguneraturik.

Hortaz?
IPCE-Navarroren ikerketa hasieratik hasten da, ez dago aurretik landutako teoria edo marko sendorik, eta ez dago –oraindik, behintzat–, lan erabakigarri gisa aurkezterik. Gainera, inon ez da adierazten IPCEren tresneriaren errore-maila zein den, eta hori ezinbestekoa da edozein analisi fisiko-kimikotan. Albisuk, berriz, probak egin, eta ikusi zuen ebakietan agertzen ziren metalak askoz handiagoak zirela IPCEk identifikatu zituenak baino. IPCE-Navarrok ez du aipatzen ikerketa zientifiko garrantzitsu hau ere. Horrelako ikerketa batean, laginak nahasian eman behar zaizkie ikerlariei: batzuk benetakoak eta beste batzuk faltsuak, baina ikerlariek ez dakite zein den zein. 

Horretaz ari zara “ikuskari itsuak” aipaturik?
Bai. Itsutasuna da ikertzaileak ez jakitea zer lagin ari den aztertzen, aurreiritzirik ez izateko eta emaitzak benetan objektiboak izateko. Alabaina, horrelakorik  ez zen egin IPCE-Navarroren txostenetan. Arazo larriena, hala ere, emaitzen interpretazioan dago, ez baitira aipatzen interpretazio posible guztiak. Eta, jakina, ostraka guztiak aztertu beharko lirateke talde-koherentziarik dagoen ala ez erabakitzeko; bakarrik lagin batzuk aztertzeak ez du horretarako aukerarik ematen.

Anomaliak aipatzen dira IPCE-Navarroren lanean. Hori ere kritikagai duzu zuk…
IPCE-Navarrok hainbat ezaugarri identifikatzen ditu bere txostenetan, eta “anomalia”-tzat hartzen ditu; halaxe izendatzen ditu. Horien azalpen bakar gisa, berriz, ebakien modernotasuna proposatzen du. Hark, besteak beste, anomaliatzat jotzen ditu ostraka bat berean alde batean letra-molde bat agertzea, eta beste aldean beste bat; zenbait piezaren haustura “ez normala” izatea; testu bukatugabeak; ertzera iristen ez diren idazkunak… 

Eta, horren aurrean, zer diozu zuk?
Ezaugarri horiek ez dutela zertan faltsutzearen adierazle izan. Analogia bat erabiliz: gaitz kroniko bat duen pertsona batek anomalia bat du. Ados. Baina, hala ere, ohiko bizimodua egin dezake. Hau da, anomalia bat egoteak ez du automatikoki esan nahi haren jatorria  artifiziala denik. Gauza bera gertatzen da ostraken kasuan: aipatutako ezaugarriak hainbat arrazoiren bidez azal daitezke. Alegia, ez da frogatu modernotasuna dela “anomalien” azalpen bakar edo sinesgarriena.

Metodologiaz ari garela, Navarrok erabilitako tresnak eta teknikak ere kritikatzen dituzu, oso oker ez banago.
Ez, hori ez da guztiz horrela: Navarrok erabiltzen dituen tresna eta teknika asko egokiak dira, eta, gainera, ezinbestean erabili beharrekoak halako analisi batean. Nire kritikaren muina ez dago tresnetan bertan, baizik eta nola erabili diren eta nola interpretatu diren lortutako emaitzak.Archaeometry aldizkarian argitaratu dudan artikuluan bi puntu nagusi azpimarratzen ditut: batetik, teknikak ez direla erabili lagin itsu batean –eta hori oinarrizkoa da edozein analisi objektiboa egiteko–, eta, bestetik, lortutako emaitzen interpretazioa ez dela zientifikoki sendoa. Bi arrazoi horiek kinka larrian jartzen dute IPCE-Navarroren lanaren oinarri metodologikoa.

Iruña-Veleiako aztarnategia. (Zaldi Ero / ARGIA CC BY-SA)

Zure artikuluan salatzen duzunez, hainbat ikertzaileren lanik ez dute aipatzen IPCE-Navarroren txostenek. Zer dakar hutsune horrek?
Hasteko, horrek ondorio metodologiko eta zientifiko larriak ditu. Lehenik eta behin, edozein ikerketa serio eta fidagarri, aurretik egindako lanetan oinarritu behar da. IPCE-Navarrok ez ditu ez Madariaga, ez Albisu, ez beste zenbait aditu aipatzen –ez 2022ko, ez 2024ko txostenetan–, eta horrek esan nahi du IPCE-Navarroren txostenak ez duela oinarri bibliografiko sendo eta eguneraturik. Horrekin batera, ez aipatze horrek esan nahi du analisia ez dela kokatzen ez eztabaida zientifikoan, ezta aurreko ezagutza metatuan ere. Bigarrenik, aurreko lanak ez kontuan hartzeak interpretazio-aukera batzuk baztertzea dakar, eta horrek konfirmazio-alborapena areagotzen du.

“Iruña-Veleian horixe gertatu da: hondeamakinen erabilera, gardentasun eza, irudirik eta bideorik eza, ostraken bahitzea…”

Bakarrik aurrez espero den ondorioa bilatzea, gorago esan duzunez.
Ondorioa indartzen duten datuak soilik bilatzea edo nabarmentzea. Ikerketa baten balioa ez da soilik erabilitako tekniketan oinarritzen, baizik eta komunitate zientifikoarekin duen elkarrizketan. Aurreko lanak ez aipatzearen ondorioz, IPCE-Navarro txostenek ez dute elkarrizketa hori gauzatzen, eta, ondorioz, ez da egiaztagarria, ezta kontrastagarria ere. Eta, zientzian, halakorik ez egitea arazo larria da.

Harako menditik mundura bezala, utzidazu zientziatik kalera egiten: egia da ostraken kontserbazio txarraren frogak suntsitu egin dituztela?
Hori beste modu batean azaldu behar da. Lur azpitik ateratako pieza arkeologikoetan, indusketa-prozesuak berak –alegia, piezak lurretik ateratzea, garraiatzea, garbitzea,  zaharberritzea…– aldaketak eragiten ditu, eta hori guztia normala da edozein aztarnategitan. Prozesu horiek guztiek eragina dute, noski, ondoren egiten diren analisi eta interpretazioetan. IPCE-Navarroren lanetan, ordea, prozesu horiek –eta haien ondorio posibleak, hau da, kostren haustura eta metal modernoen agerpena–, ez dira behar bezala kontuan hartu: batzuetan ukatu egin dira, eta beste batzuetan, zuzenean, ez ikusi. Horrek, ordea, interpretazioan distortsio handia sortzen du. Izan ere, kontserbazio-egoeraren ondorio diren ezaugarriak faltsutzearen froga gisa aurkez daitezke.

Eta atzera berriz kaletik zientziara eginez, zer dio Arkeologiak Iruña-Veleiaz? Ostraken ebidentziez ez ezik, prozesu osoaz?
Arestian esan dudanez, pieza zeramikoetan egindako ebakien antzinatasuna edo modernotasuna zehazteko, arazo oso larri bat dago, oraindik konpondu gabe dago, eta ez da Iruña-Veleiaren berezitasuna: munduko edozein aztarnategitan gertatzen da. Hain da arazoa sakona, non –eta nahiago nuke oker egon–, badirudien, zenbait aztarnategitan egindako aurkikuntzek sortzen duten beldurraren ondorioz, arkeologiaren azken helburua desitxuratu dela.

Arkeologiaren xede nagusia gure arbasoen bizimodua ezagutzea izan beharrean, badirudi orain eraikinen harriak eta egiturak interpretatzearekin konformatzen dela”

Zer esan nahi duzu, arkeologiaren azken helburua desitxuratu dela esanda?
Arkeologiaren xede nagusia gure arbasoen bizimodua ezagutzea izan beharrean, badirudi orain eraikinen harriak eta egiturak interpretatzearekin konformatzen dela. Eta muturrera eramanez, horretarako nahikoa litzateke arkitekto bat eta igeltsero-talde bat aztarnategi bat “induskatzeko”. Nire ustez, horixe gertatu da Iruña-Veleian: hondeamakinen erabilera, gardentasun eza, irudirik eta bideorik eza, ostraken bahitzea… Horrek guztiak ez du laguntzen ez zientzian, ez komunitate arkeologikoan, ezta herritarren konfiantza sustatzen ere. Arkeologoen komunitate osoaren onerako, ezinbestekoa da pieza arkeologikoetako ebakien antzinatasuna edo modernotasuna fidagarritasun osoz ezartzeko metodo sendo bat garatzea. Konponbidea badago, eta ez da konplexua: ikerketa, ikerketa eta ikerketa, ez dago besterik.

Zaldi Ero / ARGIA CC BY-SA

LABURREAN

Zein misterio ezkutatzen dute Iruña-Veleiako ostrakek?
Misterio arkeologikorik ez, baizik eta arkeologiak berak oraindik konpondu ez duen erronka: nola bereizi antzinako ebakiak, batetik, eta modernoak, berriz, bestetik. Eta nola egin hori modu garden, kontrastagarri eta zientifikoki sendoan.

Zergatik da hain eztabaidagarria Iruña-Veleiako idazkunen faltsifikazioa, edota egiatasuna?
Nire uste xumean, hainbat diziplinatan –historia, filologia, erlijioen historia– urteetan eraikitako oinarri teoriko batzuk kolokan jartzen dituztelako. Diziplina horietan, lan handia egin ondoren, ezarritako zenbait premisa erdi ustelak izan daitezkeela iradokitzen dute ostrakek. Oinarri horiek zalantzan ikusten dituztenentzat, ostrakak irrazionalak edo onartezinak bihurtzen dira.

Nola baloratzen duzu aurkitutako grafitoen garrantzi historikoa?
Irulegiko eskuaren parekoa.

Zer iritzi duzu grafitoen benetakotasunari buruz sortutako polemikaz? 
Piezak bahituta daudenez, eztabaida zaila da, eta probetxu gutxikoa. Benetako eztabaida aldizkari zientifikoetan egin behar da.

Zer diozu erakundeek auzi honetan izan duten parte hartzeaz?
Ni eztabaida zientifikoan murgildurik nago. Nire uste apalean, erakundeek askoz proaktiboagoak izan beharko lukete.

Zein ondorio atera daitezke orain arteko ebidentzietatik?
Ikerketa, ikerketa eta ikerketa behar dela: ikerketa zabala eta irekia, aurreiritzirik gabekoa.

Esate baterako, zer ikerketa gehiago behar dira auzia argitzeko?
Pila bat! Gaia hastapenean dago. Eta askotan ez da jakiten nondik joko duen ere. Nire artikuluaren azken atalean ikerketa batzuk proposatzen dira, baina ez dira bakarrak.

Nola komunikatu da gaia gizarteari zure ustez? 
Ni eztabaida zientifikoan murgildurik nago. Ez dut komunikazioari buruzko ezagutzarik.

AUZIAREN INGURUKO EZTABAIDA

1. 2006an aurkikuntza epigrafikoak egin ziren Iruña-Veleian. Eliseo Gil arkeologoak zuzendu zituen indusketak. Txostena egin zuen, grafitoak benetakoak zirela erakutsiz eta defendatuz. Aditu-batzordeak dokumentazioari buruzko hutsune eta zalantza batzuk identifikatu zituen, eta beste aditu batzuek (Harris) dokumentazioa egokia zela adierazi zuten.

2. Arkeologo batzuek adierazi zuten piezen kokapena eta estratigrafiaren dokumentazioa ez zegoela guztiz osatua, eta indusketako erregistroetan zenbait hutsune identifikatu zituzten. Horrek zalantzak sortu zituen piezak testuinguru horretan, benetan, agertu ote ziren. Beste arkeologo batzuek, hala ere, (Harris, Silgo, Gorrotxategi…) erregistroa egokia zela adierazi zuten.

3. Zenbait historialarik adierazi zuten kristautasunari lotutako irudi eta testuak k.o. III. menderako oso goiztiarrak izan zitezkeela, Antzinako munduan ezagunak ez ziren erreferentziak edo formulazioak agertzen zirelako, eta zenbait inskripzio gaur egungo ikuspegitik “didaktikoegiak” iruditzen zitzaizkielako. Beste historialari batzuek, aldiz, halako edukiak garai horretan posibleak zirela defendatu dute.

4. Zenbait hizkuntzalarik, grafitoetako hizkuntza aztertu, eta anomalia ugari identifikatu zituzten. Hain zuzen, adierazi zuten latinezko, euskarazko eta beste hizkuntza batzuetako testuek ez zutela bat egiten garaiko formekin. Latinezko esamolde batzuk “modernoegiak” iruditzen zitzaizkien; euskarazko hitzek, hain goiztiarrak izanik, egitura susmagarriak agertzen zituzten; haien ustez, hizkuntzen arteko nahasketak (latina, grekoa, euskara…) ezohiko moduan azaltzen ziren. Beste hizkuntzalari batzuek (Elexpuru, Txillardegi, Iglesias, Orpustan, Knörr…) bestelako iritzia plazaratu zuten. Aditu-batzordeak faltsutasunaren aldeko argudioak aurkeztu zituen, eta ondoren hainbat txosten egin ziren argudio horiek banan-banan kritikatuz.

5. Arabako Foru Aldundiak eratutako batzorde zientifikoak 2008an ondorioztatu zuen grafitoek akats historiko eta linguistiko larriak zituztela, eta gehienak faltsuak zirela. Diziplina ezberdinetako aditu askok bat egin zuten ondorio horrekin. Hala ere, batzordearen emaitza aldundiko teknikari batek idatzitako dokumentu batean jaso zen, eta batzordekideek ez zuten bilera bateraturik egin ondorio bat adosteko. Txostenak indibidualak dira eta izaera hori mantentzen dute, eta horietako zenbaitek ez dute faltsutasuna ondorioztatzen. Iritzi guztiak zaku berean sartzea ez bide da zehatza.

6. 2020an, aurkikuntzak egin eta hamabost urtera!, epaiketa egin zen, eta ondorio juridikoak izan zituen: indusketen arduradun Eliseo Gil auzipetu zuten, eta epaileak ondorioztatu zuen pieza batzuk manipulatu edo faltsutu egin zirela. Gilek zigor penala jaso zuen, baina diru-kudeaketa desegokiagatik. Epaiketan aurkeztutako froga bakarra IPCEren txostena zen, eta froga hori Archaeometry aldizkarian argitaratutako Lizeagaren artikuluan zalantzan jarri da.

7. Hala ere, eta komunitate zientifikoaren zati handi batek grafitoak faltsutzat jo baditu ere, oraindik badaude kontrako iritzia, grafitoen benetakotasuna, defendatzen duten ikertzaileak, eta eztabaida sozial zein akademikoak luze iraun du. Nolanahi ere, komunitate zientifikoaren adostasuna, oro har, goi-mailako aldizkarietan argitaratutako eta parekoen ebaluazioa gainditutako lanetan islatzen da. Une honetan, halako argitalpenak Lizeagarenak dira: maila horretan ez ei dago bestelako lanik.


argia.eus

TRADUCCIÓN CASTELLANA DE LA ENTREVISTA

Joseba Lizeaga: “Investigación, no hay otro camino“.

“En Iruña-Veleia, en este momento, los trabajos escritos a favor de la autenticidad de las ostracas son más numerosos y de mejor calidad que los contrarios”

El fuego se propagó en 2006. En Iruña-Veleia se realizaron hallazgos epigráficos sorprendentes. Se difundió que en el yacimiento se habían encontrado, entre otras, inscripciones que vendrían a esclarecer el origen del euskera. Rumores de falsificación y alboroto. Petición de más investigaciones. El ruido se impuso. Joseba Lizeaga Rica ha preferido investigar y publicar el resultado. El último es un artículo publicado en la prestigiosa revista Archaeometry.

Miel Anjel Elustondo / 17 de junio de 2026

Joseba Lizeaga Rica (Donostia, 1963)

Licenciado en Biología, ha orientado su actividad hacia el campo de la dendrocronología; ha profundizado en las técnicas de datación mediante el análisis de los anillos de los árboles. Con el fin de asimilar la estadística que requería dicha disciplina, obtuvo el Diploma de Estudios Avanzados en Estadística, Informática y Matemáticas en la Universidad Pública de Navarra y, posteriormente, fue profesor asociado de matemáticas en la misma. Tras realizar diversos trabajos en dendrocronología aquí y allá, como en Andelo y Arellano, colabora en el Laboratorio de Hidrología y Cambio Climático del Museo Nacional de Ciencias Naturales de España.

Antes de nada, déjame hacerte una pregunta ingenua: ¿Cómo es posible que, después de tantos años, se siga hablando, o se tenga que hablar, de Iruña-Veleia? ¡La comisión científica constituida por la Diputación de Álava dictaminó en 2008 que las ostracas eran falsas! Es decir, ¿de qué hay que hablar si son falsas? ¿O debemos estar en la negativa?

Desde el punto de vista de la ciencia, tenemos un problema grave que está sin resolver: a día de hoy no disponemos de un método fiable para determinar si las incisiones que aparecen en una cerámica antigua son antiguas o modernas. Este problema no es exclusivo de Iruña-Veleia; las piezas que presentan incisiones en cualquier yacimiento del mundo tienen el mismo problema. Por lo tanto, la pregunta metodológica fundamental sigue sin resolverse y, cómo no, en Iruña-Veleia ocurre lo mismo.

¿Qué aporta, por tanto, el artículo que has publicado en la revista Archaeometry?

Ese artículo es, precisamente, el primer intento sistemático de llenar ese vacío. Por ejemplo, los miembros de la Comisión Científica Asesora de Iruña-Veleia –¡y eran diez asesores! – no han publicado nada en revistas científicas internacionales indexadas. El químico Madariaga, miembro de la comisión, es la excepción, ya que sus trabajos han abierto una vía interesante para otras investigaciones. Las vías propuestas por los informes del resto de los miembros han sido estériles: no han tenido continuidad ni impacto en la comunidad científica. Además, hay que tener en cuenta que en los últimos años también se han publicado trabajos a favor de la autenticidad.

¿Por ejemplo?

Por ejemplo, yo mismo, en 2017, analicé el tamaño de las letras de las inscripciones y señalé que la hipótesis de múltiples escribas era la explicación más adecuada. Así lo expuse en un artículo escrito en la revista Journal of Forensic Sciences & Criminal Investigation. Por otro lado, cabe destacar el libro publicado sobre este tema por Xabier Gorrotxategi en 2024, así como el artículo publicado por el propio Gorrotxategi y Filloy en 2022 en la revista Arse. Ambos autores realizaron el análisis de la ostraca IR14469.

¿Qué muestra dicha ostraca?

El plano antiguo de Iruña-Veleia –realizado mediante incisiones–, con los nombres de dos barrios de la Iruña-Veleia de la época romana escritos en él. Gorrotxategi y Filloy ofrecieron argumentos a favor de la autenticidad. A decir verdad, en este momento son más, y de mejor calidad, los trabajos escritos a favor de la autenticidad de las ostracas que los contrarios.

Por favor, corrígeme si me equivoco: has realizado un análisis crítico y, como hemos dicho, has publicado un artículo en Archaeometry sobre los indicadores de falsificación de las incisiones en los materiales de Iruña-Veleia. Pones en entredicho el trabajo de Vicente Navarro, del Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), quien afirma que gran parte de los grafitos son modernos y falsos. ¿Cuáles son tus razones o argumentos para oponerte a Navarro?

Primero, permíteme decir que Archaeometry es una revista de gran renombre en el ámbito de la arqueología: es de nivel Q1, es decir, se encuentra entre las de mayor impacto y se sitúa en el 25% superior del ranking de revistas. Solo aceptan el 47% de los artículos que se envían, por lo que es muy selectiva y prestigiosa. En el caso de mi artículo, fue analizado por dos revisores ciegos que, posteriormente, me propusieron correcciones. Por otra parte, los editores de la revista también hicieron una valoración muy buena de mi artículo y destacaron que los argumentos planteados eran sólidos y estaban desarrollados con coherencia.

¿Y los argumentos para oponerse al trabajo de Navarro?

La conclusión principal de mi artículo es que el trabajo del IPCE-Navarro carece de base científica y, en consecuencia, las conclusiones recogidas en los informes de este autor –me refiero a los trabajos realizados en 2013, 2014, 2022 y 2024– no son científicamente defendibles. Como se explica en la revista Archaeometry, existen varios problemas graves en el trabajo del IPCE-Navarro. Por ejemplo, el sesgo de confirmación es evidente.

¿Sesgo de confirmación?

Sí. Recuerdo que un miembro del IPCE dijo en un congreso: “Sabíamos que [las ostracas] eran falsas, pero demostrar eso es difícil”. Esto demuestra que existe una postura previa. Por otra parte, en los informes del IPCE-Navarro no se mencionan los trabajos ni de Madariaga ni de Albisu –este último, por ejemplo, realizó nuevas incisiones en cerámicas modernas que tenían la misma composición que las de la época romana y analizó los restos de metal que quedaban en su interior–, ni los estudios realizados previamente por otros investigadores. Es decir, carecen de una base bibliográfica sólida y actualizada.

¿Entonces?

La investigación del IPCE-Navarro empieza desde cero, no hay una teoría o marco sólido desarrollado previamente, y no se puede presentar –al menos todavía– como un trabajo definitivo. Además, en ninguna parte se indica cuál es el margen de error del instrumental del IPCE, lo cual es imprescindible en cualquier análisis físico-químico. Albisu, en cambio, realizó pruebas y vio que los metales que aparecían en las incisiones eran mucho mayores que los identificados por el IPCE. El IPCE-Navarro tampoco menciona esta importante investigación científica. En una investigación de este tipo, las muestras deben entregarse mezcladas a los investigadores: unas auténticas y otras falsas, pero sin que los investigadores sepan cuál es cuál.

¿A eso te refieres al mencionar los “revisores ciegos”?

Sí. La ceguera consiste en que el investigador no sepa qué muestra está analizando, para evitar prejuicios y que los resultados sean realmente objetivos. Sin embargo, no se hizo nada de eso en los informes del IPCE-Navarro. El problema más grave, no obstante, radica en la interpretación de los resultados, ya que no se mencionan todas las interpretaciones posibles. Y, por supuesto, se deberían analizar todas las ostracas para determinar si existe o no una coherencia de grupo; analizar solo unas pocas muestras no da margen para ello.

Se mencionan anomalías en el trabajo del IPCE-Navarro. Eso también lo criticas…

El IPCE-Navarro identifica varias características en sus informes y las considera “anomalías”; así las denomina. Como única explicación a las mismas, propone la modernidad de las incisiones. Él, entre otras cosas, considera una anomalía que en una misma ostraca aparezca un tipo de letra en un lado y otro diferente en el otro; que la rotura de algunas piezas no sea “normal”; los textos incompletos; las inscripciones que no llegan al borde…

Y frente a eso, ¿qué dices tú?

Que esas características no tienen por qué ser indicativas de falsificación. Utilizando una analogía: una persona con una enfermedad crónica tiene una anomalía. De acuerdo. Pero, aun así, puede llevar una vida normal. Es decir, que exista una anomalía no significa automáticamente que su origen sea artificial. Lo mismo ocurre en el caso de las ostracas: las características mencionadas pueden explicarse por diversas razones. Es decir, no se ha demostrado que la modernidad sea la única explicación o la más creíble para las “anomalías”.

Hablando de metodología, también criticas las herramientas y técnicas utilizadas por Navarro, si no me equivoco.

No, eso no es del todo así: muchas de las herramientas y técnicas que utiliza Navarro son adecuadas y, además, de uso obligado en un análisis de este tipo. El núcleo de mi crítica no está en las herramientas en sí, sino en cómo se han utilizado y cómo se han interpretado los resultados obtenidos. En el artículo que he publicado en la revista Archaeometry destaco dos puntos principales: por un lado, que las técnicas no se utilizaron en una muestra ciega –lo cual es básico para realizar cualquier análisis objetivo– y, por otro, que la interpretación de los resultados obtenidos no es científicamente sólida. Estas dos razones ponen en serio aprieto la base metodológica del trabajo del IPCE-Navarro.

Según denuncias en tu artículo, los informes del IPCE-Navarro no mencionan los trabajos de varios investigadores. ¿Qué consecuencias tiene esa carencia?

Para empezar, esto tiene graves consecuencias metodológicas y científicas. En primer lugar, cualquier investigación seria y fiable debe basarse en los trabajos realizados previamente. El IPCE-Navarro no menciona ni a Madariaga, ni a Albisu, ni a otros expertos –ni en los informes de 2022 ni en los de 2024–, lo que significa que el informe del IPCE-Navarro carece de una base bibliográfica sólida y actualizada. Junto a esto, esa falta de mención significa que el análisis no se sitúa ni en el debate científico ni en el conocimiento previo acumulado. En segundo lugar, el no tener en cuenta los trabajos anteriores conlleva descartar ciertas opciones de interpretación, lo que aumenta el sesgo de confirmación.

Buscar únicamente la conclusión que se espera de antemano, como has dicho más arriba.

Buscar o destacar únicamente los datos que refuerzan la conclusión. El valor de una investigación no se basa solo en las técnicas utilizadas, sino en su diálogo con la comunidad científica. Al no mencionar los trabajos anteriores, los informes del IPCE-Navarro no llevan a cabo ese diálogo y, por consiguiente, no es verificable ni contrastable. Y, en la ciencia, no hacer algo así es un problema grave.

Permíteme pasar de la ciencia a la calle: ¿Es cierto que se han destruido las pruebas de la mala conservación de las ostracas?

Eso hay que explicarlo de otra manera. En las piezas arqueológicas extraídas del subsuelo, el propio proceso de excavación –es decir, la extracción de las piezas de la tierra, su transporte, limpieza, restauración…– provoca alteraciones, y eso es normal en cualquier yacimiento. Todos estos procesos influyen, lógicamente, en los análisis e interpretaciones posteriores. En los trabajos del IPCE-Navarro, sin embargo, estos procesos –y sus posibles consecuencias, es decir, la rotura de costras y la aparición de metales modernos– no se han tenido debidamente en cuenta: a veces se han negado y otras, directamente, se han ignorado. Esto, sin embargo, genera una gran distorsión en la interpretación. De hecho, características que son consecuencia del estado de conservación pueden presentarse como prueba de falsificación.

Y volviendo de la calle a la ciencia, ¿qué dice la Arqueología sobre Iruña-Veleia? ¿No solo sobre las evidencias de las ostracas, sino sobre todo el proceso?

Como he dicho antes, para determinar la antigüedad o modernidad de las incisiones realizadas en piezas cerámicas existe un problema muy grave, todavía sin resolver, y no es una particularidad de Iruña-Veleia: ocurre en cualquier yacimiento del mundo. El problema es tan profundo que –y ojalá me equivoque– parece que, como consecuencia del miedo que generan los descubrimientos realizados en algunos yacimientos, se ha desvirtuado el fin último de la arqueología.

¿Qué quieres decir con que se ha desvirtuado el fin último de la arqueología?

En lugar de que el objeto principal de la arqueología sea conocer el modo de vida de nuestros antepasados, parece que ahora se conforma con interpretar las piedras y estructuras de los edificios. Y llevándolo al extremo, para eso bastaría con un arquitecto y un grupo de albañiles para “excavar” un yacimiento. En mi opinión, eso es lo que ha ocurrido en Iruña-Veleia: el uso de excavadoras, la falta de transparencia, la ausencia de imágenes y vídeos, el secuestro de las ostracas… Todo esto no ayuda ni a la ciencia, ni a la comunidad arqueológica, ni a fomentar la confianza de la ciudadanía. Para el bien de toda la comunidad de arqueólogos, es imprescindible desarrollar un método sólido para establecer con total fiabilidad la antigüedad o modernidad de las incisiones en las piezas arqueológicas. La solución existe, y no es compleja: investigación, investigación e investigación, no hay otra cosa.

EN BREVE

¿Qué misterio esconden las ostracas de Iruña-Veleia?

Ningún misterio arqueológico, sino un reto que la propia arqueología aún no ha resuelto: cómo distinguir las incisiones antiguas, por un lado, y las modernas, por otro. Y cómo hacerlo de forma transparente, contrastable y científicamente sólida.

¿Por qué es tan controvertida la falsedad o veracidad de las inscripciones de Iruña-Veleia?

En mi humilde opinión, porque ponen en entredicho ciertas bases teóricas construidas durante años en diversas disciplinas (historia, filología, historia de las religiones). Sugieren que, tras mucho trabajo en esas disciplinas, algunas premisas establecidas podrían estar medio podridas. Para quienes ven cuestionadas esas bases, las ostracas se vuelven irracionales o inaceptables.

¿Cómo valoras la importancia histórica de los grafitos encontrados?

Equivalente a la de la mano de Irulegi.

¿Qué opinión tienes sobre la polémica surgida en torno a la autenticidad de los grafitos?

Al estar las piezas secuestradas, el debate es difícil y de poco provecho. El verdadero debate debe realizarse en las revistas científicas.

¿Qué dices sobre la participación que han tenido las instituciones en este asunto?

Yo estoy inmerso en el debate científico. En mi modesta opinión, las instituciones deberían ser mucho más proactivas.

¿Qué conclusiones se pueden extraer de las evidencias obtenidas hasta ahora?

Que se necesita investigación, investigación e investigación: una investigación amplia y abierta, sin prejuicios.

Por ejemplo, ¿qué más investigaciones se necesitan para aclarar el caso?

¡Un montón! El tema está en sus inicios. Y a veces ni siquiera se sabe por dónde va a tirar. En el último apartado de mi artículo se proponen algunas investigaciones, pero no son las únicas.

¿Cómo se ha comunicado el tema a la sociedad en tu opinión?

Yo estoy inmerso en el debate científico. No tengo conocimientos sobre comunicación.

EL DEBATE EN TORNO AL CASO

  1. En 2006 se realizaron hallazgos epigráficos en Iruña-Veleia. El arqueólogo Eliseo Gil dirigió las excavaciones. Realizó un informe mostrando y defendiendo que los grafitos eran auténticos. La comisión de expertos identificó algunas lagunas y dudas sobre la documentación, mientras que otros expertos (Harris) señalaron que la documentación era adecuada.
  2. Algunos arqueólogos señalaron que la documentación de la ubicación de las piezas y de la estratigrafía no estaba del todo completa, e identificaron algunas lagunas en los registros de la excavación. Esto generó dudas sobre si las piezas realmente aparecieron en ese contexto. Otros arqueólogos, sin embargo (Harris, Silgo, Gorrotxategi…), afirmaron que el registro era adecuado.
  3. Algunos historiadores señalaron que las imágenes y textos vinculados al cristianismo podían ser muy tempranos para el siglo III d.C., debido a que aparecían referencias o formulaciones desconocidas en el mundo antiguo, y porque algunas inscripciones resultaban “demasiado didácticas” desde la perspectiva actual. Otros historiadores, por el contrario, han defendido que tales contenidos eran posibles en esa época.
  4. Varios lingüistas analizaron la lengua de los grafitos e identificaron numerosas anomalías. En concreto, señalaron que los textos en latín, euskera y otras lenguas no coincidían con las formas de la época. Algunas expresiones en latín les parecían “demasiado modernas”; las palabras en euskera, siendo tan tempranas, presentaban estructuras sospechosas; a su juicio, las mezclas entre lenguas (latín, griego, euskera…) se mostraban de forma inusual. Otros lingüistas (Elexpuru, Txillardegi, Iglesias, Orpustan, Knörr…) manifestaron una opinión diferente. La comisión de expertos presentó argumentos a favor de la falsedad, y posteriormente se realizaron varios informes criticando esos argumentos uno a uno.
  5. La comisión científica constituida por la Diputación Foral de Álava concluyó en 2008 que los grafitos presentaban graves errores históricos y lingüísticos, y que la mayoría eran falsos. Muchos expertos de diferentes disciplinas coincidieron con esa conclusión. Sin embargo, el resultado de la comisión se recogió en un documento redactado por un técnico de la diputación, y los miembros de la comisión no realizaron una reunión conjunta para consensuar una conclusión. Los informes son individuales y mantienen ese carácter, y algunos de ellos no concluyen la falsedad. Meter todas las opiniones en el mismo saco no parece exacto.
  6. En 2020, ¡quince años después de realizarse los hallazgos!, se celebró el juicio, que tuvo consecuencias jurídicas: el responsable de las excavaciones, Eliseo Gil, fue procesado y la jueza concluyó que algunas piezas habían sido manipuladas o falsificadas. Gil recibió una condena penal, pero por una gestión económica inapropiada. La única prueba presentada en el juicio fue el informe del IPCE, y esa prueba ha sido puesta en duda en el artículo de Lizeaga publicado en la revista Archaeometry.
  7. Sin embargo, y aunque gran parte de la comunidad científica ha considerado falsos los grafitos, todavía existen investigadores que defienden la opinión contraria, la autenticidad de los grafitos, y el debate social y académico se ha prolongado en el tiempo. En cualquier caso, el consenso de la comunidad científica se refleja, por lo general, en trabajos publicados en revistas de alto nivel que han superado la evaluación por pares. En este momento, tales publicaciones son las de Lizeaga: no parece haber otros trabajos a ese nivel.
Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

6 erantzun “Iruña-Veleian, une honetan gehiago dira, eta kalitatez hobeak, ostraken benetakotasunaren aldeko lan idatziak, kontrakoak baino”, Joseba Lizeaga Argian-ri

  1. egilea: Joseba Butroe

    Lizeaga arlo zientifiko zehatz batean zentratzen da, bere espezialitatekoan. Argi dago goi mailako zientzialaria dela, zientzian oinarritzen dela.
    Tamalez edo zoritxarrez, filologo batzuek –sobera ezagunak– Lizeagak aipatzen duen aurreiritziekin jokatzen dute: “faltsuak direnez, horren arabera azalduko ditut”. Ez dago zientziarik horretan, filologiaren erabilera distortsionatu eta interesatu bat baino ez. Perbertsio bat. Are ikaragarriagoa jokabide hori filologiako ikasleei ezarria, unibertsitatean, honako proba jartzen zaienean: «Azaldu zergatik diren faltsuak Iruña-Veleiako grafitoak». (Lakarra)
    Edo 1. mailako lehenengo eskolako saioa, saio osoa, Irulegiko Eskua ez dela euskararekin erlazionatu behar (Urgell). Non geratzen da zientzia? “Adoktrinamendua”?
    Ez dut gehiago adieraziko hemen, beste nonbait idatzita ditut hainbat xehetasun.

  2. elexpuru egilea: elexpuru

    Halaxe dok, Joseba. Informazio gisa, Berriari, Gara-Naizi eta Elhuyar aldizkariari ere eskaini zitzaien elkarrizketa egiteko aukera, baina uko egin zioten Lizeaga elkarrizketatzeari. Arrazoiak, era honetakoak: “bilera izan dugu gaur Kultura Sailekook eta elkarrizketa ez egitea erabaki dugu”.

  3. egilea: Joseba Butroe

    Ulergarria. Azken finean Kultura Sailetik laguntza batzuk jasoko badira, ez dira arriskatuko horiek murriztera. Informazioa kontu handiz tratatu behar da ogibidea jokoan baldin badago. Praktika unibertsala da gure munduan. Biziraupena versus informazio librea, emaitza ziurra. Jokabide humanoa da: bizitzeko jaio gara, ez heroiak izatera ausartzeko.

  4. elexpuru egilea: elexpuru

    Ados. Baina agian ez dut ondo adierazi, hedabideeen “kultura atalen” erabakiak izan dira, ez Jaurlaritzako Kultura Sailarenak.

    • egilea: Tomas Elortza Ugarte

      Joseba Lizeagaren beste lan hauek ere kontsulta daitezke internetez / otras obras de Joseba que se pueden consultar en internet: “¿Cuántas manos hay en los textos de las ostracas encontradas Iruña-Veleia”? (2024) // “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude” (2024) // “Joseba Lizeagari Baztan-Bidasoako Xorroxin Irratiak egindako elkarrizketa entzungai” (2024) // “Los fallos científicos en la prueba contra los óstraka de Iruña-Veleia” (2026)

  5. egilea: Joseba Butroe

    Ondo dago zehaztapena, baina nik ez dut aipatu Kultura Sailaren eskuhartze zuzenik. Edozelan ere esanguratsua da 20. urteurrenaren testuinguruan hedabide horiek interes informatiborik ez ikustea. Urteurrena aitzaki aproposa zen gaiari begiratu bat egiteko, zerbait gogoratzeko. Baina egongo ziren gai garrantzitsuagoak. Finean, hedabide horietako kultura sailekoak jakitun egongo dira grafitoak faltsuak direla, konbentzituta; beraz, ez diote horri buelta gehiago eman nahi izango.
    Zorionez, Elustondok duin jokatu du: informatu egin du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude