Correo-k urteurrenaren eta omenaldiaren berri eman du, bere ohiko estilo pozoitsuan

Ander Carazo kazetariak sinatutako kronikan, Correok ekitaldiaren berri eman du, Aitor Lasagabasterren bideoari jarraituz hain zuzen, aipatzen ez badu ere. TItulutik hasita, hallazgos “fraudulentos”, dena da esne txarra eta gorrotoa, baina gutxienez Idoia eta Eliseoren hitzak zuzen xamar transkribatzen ditu, eta ez da gutxi. Esan behar ekitaldiaz zerbait atera duen  hedabide bakarra izan dela Correo. “Egin dezatela berba nitaz, nahiz eta gaizki”, dio esaerak. Garbi dago ekitaldiak eta gaiaren berpizteak urduritasuna sortu diela “faltsistei”.

Eta hau hasiera besterik ez da.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Correo-k urteurrenaren eta omenaldiaren berri eman du, bere ohiko estilo pozoitsuan bidalketan

  1. egilea: Joseba Butroe

    Ez diakiat aipatzen duan urduritasuna den ala substantzia batzuen eragina. Iruña-Veleiakoa eta Irulegikoaren testuingurua burtzoragarria gertatzen duk “brunete mediatikoa”rentzat.
    Nahikoa duk bi titularri erreparatzea: 1) «…defiende sus hallazgos “fraudulentos”», alegia, Eliseok gauza faltsuak topatu zituela, jainkoarren!; 2) Trifinium-en aritzen den zaletuen gozamenerako honako gaia planteatu ziek Abaitua “prestigioso”ak: «‘abaŕ’, el numeral ibérico de Irulegui». Harrapatzen al duk ironia –zeozelan kalifikatzearren–? Irulegin –barkatu, IrulegUin– zenbaki iberiko bat agertu duk. Jainkoarren!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude