Bartzelonatik bueltan

Pasa den zubi honetan Bartzelonan izan gara lagun batzuk beste lagun bat bisitatzen. Anfitrioi lanak egin ditu gure Eneik, eta ederki asko, gainera!

Zazpi lagun egon gara lau egunetan bi logelako bere pisuan lotan. Sei neska eta mutil bat. Oso ondo moldatu gara.

Ez dugu ezer berezirik egin. Bisitatu ditugu Sagrada familia , Santa Maria del Mar eliza, Bartzelonako katedrala andamio eta guzti, “Gaudíren eraikinak”:http://www.bcn.es/turisme/catala/turisme/llocs/14_0.htm eta passeig de Gràcia, “Palau de la Música Catalana”:http://www.bcn.es/cgi-bin/veure_eq.pl?id=92086009102 , La Rambla eta “barri Gòtic.”:http://www.bcn.es/turisme/catala/turisme/llocs/13_0.htm

Sagrada familiaren aurrean

Horiekin batera beste hainbat txoko interesgarri aurkitu ditugu. El Rabaleko dendak eta giroa, katedralaren atze aldeko kaleak, jatetxe eta taberna interesgarriak… Bapo jan eta edan dugu eta jende berria ere ezagutu dugu, guztiak interesgarriak.

Baina, gure eskursioa hitzez azaltzea baino, hobe argazki batzuk ikustea, ezta? Flickerren jarri ditut Eneidak bidali dizkidan batzuk, ea gehiago iristen zaizkidan!

2 iruzkin “Bartzelonatik bueltan” bidalketan

  1. axier

    Argazkietako parkea baldin bada buruan daukadan parketxo bat non eliza bat dagoen eta jatetxe txiki bat…. Barnan lasai egoteko, irakurteko edo idazteko dagoen txokorik politenetakoa da.

    Erantzun
  2. Uxo

    Kaixo, Axier! Ez dakit zuk diozun leku polit hori izango den argazkikoa. Rabalen zegoen parkea. Kalean paseatzen gindoazela ikusi, leku polita iruditu eta argazki batzuk egin genituen. Jatetxerik ez genuen ikusi, baina nork daki! Despistatu xamarrak ere bagara-eta!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude