Edukiontziak

Alonso. Lambas. Euskaltzaindia.

Gipuzkoako hiri hondakin biltze sistemen inguruko gatazka etorkizunean nola ikusiko dutenari buruz pentsatzen dut maiz. Bergarako historiako manifestazio handienak. Bandera bat zikintzat dutenek balkoia hondakin poltsez apaintzea. Zaborra ateratzea beti emazte nahiz seme-alaben esku delegatu duten gizonen bat-bateko interesa gaiarekiko. “Noiz jango dugu arraina?” galdera airean. Arrasate Garbi taldea, Alex de la Iglesiak behiala asmaturiko Limpia Madrid taldearen arrastoan. Lehen bai lehen.

Jon Alonsok berriro ere atera zuen kalera Enekoitz Ramirez Lambas ikertzaile, preso ohi, lapur ohi, arte saltzaile ohi eta bon vivanta kalera mandatua betetzera Hiri hondakin solidoak (Txalaparta, 2015) nobelan. Euskaltzaindia mehatxatzen ari diren mezu anonimo batzuen ikerketatik abiatuta gogoeta sakona egingo du Alonsok hizkuntzak duen gehiegizko arautzeari buruz, unibertsitateari egurra banatuko dio sendo eta Txillardegiri omenaldi xumea egin berak Azkue hil omen zuen susmoaren eldarnioari tiraka.

Jakina, ikerketa erraza zirudiena korapilatuko da eta korapilo horretan harrapatu Euskaltzain historikoen imitatzaileak, kazetari freelanceak, katedradun ilun eta anbiziodunak, Europako diru laguntza eta ikerketek puztutako puxika, Kataluniako independentistak, kolore askotako poliziak, prostitutak, lapurrak… Batzuetan iruditu zait gogoeta nahiak jaten duela istorioa, baina hain dira interesgarriak eginiko gogoeta batzuk ez diola erasaten gozamenari. Izan ere, Alonsok hel diezaioke Bartzelonak gentrifikazioari eta gero Akademiako diru kontuen izaera opakoari eta airoso atera. Liburu arras gomendagarria da.

Bereziki gozagarriak Lambasen Etxauriko etxeko komuneko apalategia ardatz duten pasarteak, irakurgai une ederren ahalbidetzaile da altzaria, eta Kataluniako jatetxeei buruzko pasarteak. Gozamenari, plazerari, eginiko monumentua iruditzen zait. Ederra oso.

Bukatzeko, nire egiten dudan pasartea, Lambas Bartzelonako literatura beltzean espezializatutako dendan sartzen denekoa:

Apalategiko materiala ikuskatu nuen. Hainbat liburu aukeratu eta sal-mahaian ipini nituen. Ongi etorriko ziren komuneko apalean, sendotasuna emateko.

-Le Carré gustatzen, e?

Panamako sastrea irakurri nuen 96an; fantasmada hutsa zela uste izan nuen, harik eta, 7 urte geroako Irakeko inbasioa etorri zen arte. Orduan konturatu nintzen zeresan handiko idazlea dela.

Duda aire batek harrapatu ninduen.

-Ordea, nobela beltzean espezializatutako liburu-denda batean… Le Carrérena nobela beltza da, zinez?

-Jakina. Nobela beltzak kolore guztietakoak izan litezke.

Alproja dantza

Gangsterrak. Hammett. Noir.

Nobela beltz generoaren sorrera kokatzen du akademiak Dashiel Hammett, zuen ezagutzatik abiatuta errealitatearekin lotu baitzuen generoa; eragin zuena Ernest Hemingway edo Raymond Chandler bezalako autoreen estiloan. Batez ere Depresio Handiak eragindako hondamendian kokatu zituen bere lanak, 29ko burtsa krakaren biharamunean.

Ez zen alferrik Pinkerton etxe ezaguneko detektibea izan gaztaroan.Tuberkulosi atakeek eta alkoholismoak bere osasuna erasan zuten. Horrez gain, bi Mundu Gerratan aritutakoa zen borrokan Estatu Batuen armadan. Heroikeriak aguro ahaztu ziren bere kasuan jaioterrian eta sei hilabetez egon zen espetxean ezkertiarra izateagatik 50ko hamarkadan McCarthy senatari tristeki ezagunaren ekimenez. Ez zuen kiderik salatu, nahiz eta bere jarduerei buruz deklaratu. Anfifaxista zen.

Maltako belatza da akaso bere obrarik ezagunena. Nik, baina, Kristalezko giltza, Igela 2014, Xabier Olarra eta Esti Lizasok itzulia, irakurri dut gustora asko. Bertan, Taylor Henry gaztea nork hil duen deskubritu behar du Ned Beamont jokalar eta alprojak, bere lagun Paul Madvigi laguntzeko. Tartean familia bi gurutzatu dira maitasun kontuetan, Madvigtarrak eta Henrytarrak, bi gangster handiki daude nor baino nor, Madvig eta O’Rory, eta tartean erdipuriko sikarioak, taberna ilegalak eta detektibe pribatuak.

Ez da ohiko nobela beltza. Beamont tipo azkarra da, azeri hutsa, baina ez da detektibea. Ez da pezkiza zalea, ez du arrastoa usaindu eta bere galbidea izan arran hura jarraitzea beste erremediorik ez duen ehiza zakurraren senik. Hain justu, horretarako du kontratatua berak detektibe propioa, Jack, ez zaizkiolako intersatzen kontu horiek. Hor dago akaso Hammetten bertutea, nobelan beste hainbat gai lantzen dituela krimena ardatz harturik: laguntasuna, berezki Madvig eta Beamonten artean, politikaren kiratsa, polizia-epaile-hedabideen saldukeria (The Wire baino zazpi hamarkada arinago), klase borroka… Bukaeran garai baten erradiografia intersgarria uzten digu egileak eta botereak, handi-nahikeriak, giza talde bati egiten dion konponbide gabeko kaltea.

Bukatzeko, itzulpena azpimarratu nahi nuke, duen hizkuntza aberats eta apartagatik. Horren adibide, liburuko lehen pasartea:

Dado berdeeek zirurika gurutzatu zuten mahai berdea; biek aurrealdeko pareta batera jo, eta punpa egin zuten atzera. Bata berehala gelditu zen, hiruna tanto zuriko bi ilara berdin gainaldean zituela. Bestea, berriz, mahaiaren erddiraino joan zen zanbuluka eta tanto bakarra erakutsiz gelditu zen.

Ned Beaumontek erremuskada arin bat egin zuen.

-Hum!- eta irabazleek beren dirua jaso zuten.

Harry Slossek dadoak jaso, eta bere eskutzar iletsu zurbilean klinkarazi zituen.

Tabernak ireki dituzte gaur Aretxabaletan. Han izanik, hona naiz.

Noir

Chandler. Marlowe. Egia.

Noir hitza erabili da euskal gutxiengoaren ahotan azken asteotan. Gustatu zait seriea eta uste dut beharrezkoa zen freskura dakarrela, pena eman dit amaitu izanak, baina abiapuntu gisa uler behar litzateke nire ustez. Izan ere, ez dute ozeano bera konpartitzen Los Angelesek eta Ondarroak. Oraindik gure poliziei sisteman gutxiago sinistea dagokie guretzat sinisgarriago izan daitezen. Ez egin kasu larregi, nire gauzak dira. Philippe Marlowekin igaro ditut azken lau egunak.

Artikulu eder honek esaten dituenekin aski duzue Marlowekin trago bat hartu aurretik zer pentsatu jakiteko. Berrogeita bi urte, polizia ohia, argia, erromantikoa, matxista, zinikoa, egiaren zale porrokatua. Pobrea eta kritikoa, printzipioduna eta horregatik, akaso horregatik bakarrik, bizirik dirauena. Horregatik eta zakur gosetia baino azkarragoa delako. Jendea muturrera eroan zalea horrek egia hurbiltzen badio, nahiz eta, bukaeran jakin egia mingotsa dela.

Non ezagutu dezakezuen Marlowe? Bogarten pelikulan izan liteke, baina nik aholkatzen dizuet Chandlerren El largo adiós, Alianza Editorial 2002 José Luis López Muñozek itzulia, nobela irakurtzea. Lennox, Wade, Potter, Loring… jende aberats eta ustela da. Victor Jararen “Las casitas de barrio alto” abestian aipatzen direnen arbaso. Chandlerrek ez du alferrik aipatzen bitan gutxienez ez dagoela dirutza garbirik, abokatu eta sobornoak ez badira matoi eta munta gutxiko alprojak direa diru metatzaile. Liburuan Marlowek laguntasunaren izenean bere burua harrapatua ikusiko du aberatsen zabortegiaren lakioan eta ihes egiteko aukera duen bakoitzean bere argitasunaren kontzientziak behartuko du egia kosta ala kosta aurkitzera. Bidean polizia txarrak eta txarragoak, salbuespenen batekin, kazetariak, detektibe pribatuak, editoreak, idazleak, magnateak, mafiosoak, tabernariak eta abar luze bat. Guztia Kaliforniaren, guardia zibilik ez dagoen lekuaren, antzeztokian. Los Angeles hiriak berak badu bere protagonismoa:

Otra parte de mí quería marcharse para no regresar nunca, pero ésa era la parte de la que nunca hago caso. Porque de lo contrario me habría quedado en el pueblo donde nací, habría trabajado en la ferreteria, me habría casado con la hija del dueño, habría tenido cinco hijos, les habría leído las historietas del suplemento dominical del periódico, les habría dado capones cuando sacaran los pies del tiesto y me habría peleado con mi mujer sobre el dinero que se les debía dar para sus gastos y sobre qué programas podían oír y ver en la radio y en la televisión. Quizás, incluso, habría llegado a rico, rico de pueblo, con una casa de ocho habitaciones, dos coches en el garaje, pollo todos los domingos, el Reader´s Digest en la mesa del cuarto de estar, la mujer con una permanente de hierro colado y yo con un cerebro como un saco de cemento de Portland. Se lo regalo, amigo. Me quedo con la ciudad, grande, sórdida, sucia y deshonesta.

Edo aurrerago:

Cuando llegué a casa me serví un whisky muy abundante, me situé junto a la ventana abierta en el cuarto de estar, escuché el ruido sordo de tráfico en el bulevar de Laurel Canyon y contemplé el resplandor de la gran ciudad enfurecida qué asomaba sobre la curva de las colinas a través de las cuales se abrió el bulevar. Muy lejos subía y bajaba el gemido como de alma en pena de las sirenas de la policía o de los bomberos, que nunca permanecían en silencio mucho tiempo. Veinticuatro horas al día alguien corre y otra persona está intentando alcanzarle. Allí fuera, en la noche entrecruzada por mil delitos, la gente moría, la mutilaban, se hacía cortes con cristales que volaban, era aplastada contra los volantes de los automóviles o bajo sus pesados neumáticos. A la gente la golpeaban, la robaban, la estrangulaban, la violaban y la asesinaban; gente que estaba hambrienta, enferma, aburrida, desesperada por la soledad o el remordimiento o el miedo; airados, crueles, afiebrados, estremecidos por los sollozos. Una ciudad no peor que otras, una ciudad rica y vigorosa y rebosante de orgullo, una ciudad perdida y golpeada y llena de vacío.

Gimleta hartzen du azkenaldian Marlowek. Baliagarri zaizuelakoan.