Balearen barruan

Politika. Literatura. McEwan.

Liburutxo ederrak dira Nous Quaderns Anagrama sailekoak. Eta zortedunak gara irakurleok horregatik. Hala, konfiantzazko liburudenda batean apal egokian egonez gero -eta hala ez baleude liburudenda ez da konfiantzazkoa- erraz poltsaratzen dira.

Hala, 2021eko Ian McEwan idazle britainiar handiaren saiakera labur bat da aipatu saileko 49., 2022an katalenez argitaratutako L’espai de la imaginació obra, Ariadna Pousen itzulpenarekin.

Gaia konpromiso politikoa eta literatura eta ea lehenengoak dakarkion herren estetikoa bigarrenari. McEwanek maisutasunez harilkatzen ditu bi pasadizo historike: lehenean, Henry Millerrek jaka bat oparitzen dion Espainiako gerrara doan George Orwell idazle eta soldaduari; bigarrenean, George Orwell Albert Camusen zain dago Parisko kafetegi batean; bigarrena ez da agertuko eri dagonez gero.

Tartean Belen Gopegik Tiroa kontzertuaren erdian saiakera baita ere ederrean landutako gaia, baina tartekatuz Camus, McEwan beraren eta Orwellen lana. Hain justu, azken honen “Balearen barruan” saiakera da lanaren oinarria.

Niri marabilla bat iruditu zait amaiezina den gai batean argi printz ugari proiektatzen dituena. Zeharo gomendagarria.