Mateo Holmes

Sherlock Holmes. Baskervilletarrak. Detektibea.

Arthur Conan Doyleren hirugarren nobela den hau aski ezaguna da irakurlearentzat. Ez soilik BBCk Benedic Cumberbatch buru istorio honen berrinterpretazio bikaina egin zuelako, kontatzen duen istorioa ezaguna delako: naturaz gaindiko fenomeno batek proban jarriko du oraindik jaioberria den zientzia jarraitzaileen adorea. Ez da ahaztu behar, 1899an idatzi zen nobela, oraindik ze mundu klase zen gurea. Hogeita hamalau urte beranduago, Ezkion, ia 80.000 lagun batu ziren amabirjinaren agerpen errepublikarrerako. Goierriko Hitzak 2012ko maiatzaren 21ean egin zuen kronika ederra gertaerari buruz eta niri deigarria egin zait agerpenaren aurka sutsuen hitz egin zutenetako bat apaiza izatea: Jose Antonio Laburuk sinesgarritasuna kendu zion agerpenari eta gaineratu amabirjina ustez ikusi zuteneko buruko gaitza zutela. Horra nobela baterako protagonista on bat.

Irakurri berri dudan liburua Baskervilletarren ehiza-txakurra da (Igela 2019, Usoa Wyssenback eta Xabier Olarrak itzulia), misterioa ondo gordetzen dakien istorioa. Baskervilletarren etxea mortuaren ertzean dago. Horra lehen protagonista, paisaia, eta inguruak gizakiongan duen eragina. Naturaren perturbazioek gizaki modernoak ametitu nahi duena baino gehiago eragiten duten eta kasu honetan zuhaitz kozkorrek, mortu erdi-hilak eta zingirak berebiziko protagonismoa dute. Bigarren protagonista zientzia eta sinesmenen arteko talka da, ez bakarrik mitikoak diren ehiza zakurren presentziagatik, nobela bistakoa da hainbat zientzia jaio berrik duten pisua, izan arkeologia izan entomologia. Hirugarren protagonista, nola ez, Holmes&Watson bikotea da, itzal handia utzi duena kultura herrikoi deritzona bilakatu arte. Bata bestearen osagarri dira eta horrek gozagarri egiten du irakurketa, nahiz eta, ametitu, askoz sinpatikoagoak zaizkidala Holmesen bertsio animatu edota telebisiboak. Egileak berak ere etekin handia atera arren zorrotz epaitzen du bere detektibe brillantea:

Hau zen Sherlock Holmesen akatsetako bat -akatsa dela esatea zilegi bada-; ez zizkiola bere planak osorik inori esan nahi izaten harik eta betetzeko unea iritsi arte. Hein batean, haren izaera autoritarioaren ondorio zen hori, ingurukoak mendean edukitzea eta txunditzea gustatzen baitzitzaion. Hein batean, halaber, bere ardura profesionalaren ondorio, ez baitzuen alferrikako arriskurik hartu nahi izaten.

Mateo Txistu da ehiza zakurrek erotu zuten gizona, Arrasateko Udala auzoko apaiza. Gaur egun galdetuz gero mitologikoago zaigu Holmes, eta hori, dudarik gabe, literaturaren garaipen handia da.