Pereirak dioenez

Portugal. Montero Rossi. Komikia

Sostiene Pereira que él era un buen católico.

Un buen católico en la medida en que creía en la resurrección del alma.

Del alma sí… pero de la carne?

¿Qué sentido tiene que la carne, ese montón de chicha informe, que sufre y suda…?

Pereira reflexionaba sobre la muerte para desembarazarse de ella, no para que le atormentara hasta el fin de sus días. Andaba sumido en estas reflexiones sobre la religión y sus aledaños, cuando, sostine, sus ojos se posaron en este artículo. Su autor es Francesco Montero Rossi, que se ha licenciado en filosofía con las más altas calificaciones. ¿Por qué leyó Pereira ese artículo? Eso no sabría decirlo. Sin embargo, copió un breve fragmento en su libretita de tafilete, de la que no se separaba nunca.

Ez dut eskura Igelak ateratako euskarazko edizioa, Fernando Reyk itzulia, baina bai Antonio Tabucchiren obra ezagunaren Anagramako poltsiko edizioa eta Astiberriren komikia (nobela-grafikoa). Eleberria irakurria izan arren azken honi ere aukera ematea aholkatuko nizueke, Pierre-Henry Gomontek izenpetua dena. Marrazki apartak dira, pertsonaia nagusia esate baterako Anagramako azaleko argazkia baino askoz sinesgarriago zait, eta Lisboako zeru urdinak ez du mugarik.

Nobelaren mamia ezaguna da, literaturan soilik sinisten duen kazetari goibelaren esnatzea. Aurreko post batean aipaturiko Pasoliniren hitzak ekarriz, inguruko jazarpen eta gehiegikeriei barne-barnean EZ ozen bat nola eraikitzen den azaltzen digu obrak. Ez baititu esaten alferrik Pereirak, ondorengo hitzak hasieran, Montero Rossi eta Marta bere bikote suharra ezagutzean:

-Hace mucho que no pertenezco a ninguna clase de juventud. En lo que se refiere a la política, no me interesa mucho, no me gustan las personas fanáticas.

-Pero uno podrá tener ideales y defenderlos sin ser por eso un fanático, ¿no?. La libertad, la igualdad… ¿Cree usted en la revolución francesa?

-Bueno… teóricamente sí.

Narratzaileak gehitzen du: Sostiene Pereira que al decir eso quiso expresar lo que creía en su fuero interno. La idea era hermosa, desde luego, pero le parecía preferible que no pasara de lo teórico.

Salazarren diktadura hastapenetan zen, Altxamendu Faxista Espainian gerra krudela eginaz, ez zen sasoi erraza Pereirarentzat hamarkada ilun hori. Bera literaturan zen sinistun, nik nahiko nuke Pereiraren adorea izan.

Itsasoa

Jimenez. Ostadarra. Urdaibai.

Mendian denak itsasoa amets, itsasoan denak urrutiko labarretan iltzatzen du soa eta, hiritarra, denaren gose. Edo ez, bada menditik jaistean zorabiatzen denik eta errekan gora abaildu. Niri behintzat, kosta egingo zitzaidan itsasoari buruz taxuzko zerbait ontzea hitzokin. Hiztegia, medioa, jendea… misterioa handia da niretzat topikoaren bestaldeko guztia.

Bere garaian liburutegian bat hartu eta hirurak atoan irakurri nituen, goseti, Edorta Jimenezen Baleen berbaroa, Sukar ustelaren urtea eta Azeria eta lehoia trilogia. Hamaseigarren mendean daude girotuta hirurak, Felipe IIak porrotaren mingotsa ezagutu zuenekoa Ingalaterra nahiz Irlandan eta aho zabalik geratu nintzen hitz, esamolde eta ezagutza horren nabarmenarekin.

Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua da bere azken lana, Txalaparta 2018, eta han ez baldin bada nik nahi beste itsaso agertzen ertzain baten erruduntasuna, indarkeria, Urdaibai, ustelkeria, Game of Thrones eta beste kontu ugari datoz euskara ederrean.

Aukeratu dudan pasartea hasiera xamarrekoa da, Camboya ezizeneko ertzain jubilatuak bere lagun Gaztelurekin bion urtebetzea ospatzeko Amets Bi ontzian egiten duen itsas ateraldikoa.

Olaziregiren ontziolan egina da Amets Bi hau. Urrundik, taxueran igartzen zaio; gertutik, zurezko azal ondo leunduan. Bakana da.

Hamaika metro luze eta lau zabal; hutsik dagoelarik, metro eta erdi sartzen da uretan. Gaur, sotoetan legeak dioen baino hegaluze gehiago pilatuta, beste metro laurden bat hondoraturik ari da etxera itzultzen. Txopan dituen karelez kanpoko biek ez dute hori ia igartzen. Agian hemendik eta porturainoko biek bost orduko kontsumoan antzemango zaio gehi-pisuaren lanak eskatuko duen gasolioa. Bost horrek Gazteluri. Eguzkiaren laztanaz gozatzen ari da. Hau bere hirurogeita batgarren urteko lehen arratsa duela, beste ezerk ez dio inporta.

Jose Angel Irigarairi entzun nion behin ondorengoa: izatekotan, euskaldunon epopeia itsasoan dela. Ni, Darioren tropen antzera, igeri egiten nork erakutsi eduki ezean konformatzen naiz ontzirik ontzi saltoka pasata Helespontoa.

Olariz

Arteaga. Katuak. Gizonak.

Aurreko batean, txioherrian, lagun on batek iruzkin interesgarria egin zuen. Benetan dakienak egiten duen gisara, bere ekarpenak neurtuak eta errespetuzkoak dira, horren tamalgarria den hitzontzikeria ekidinez. Bere gogoeta zen, hemen doa kontua, ea zergatik Berrian ez zaion lekurik egiten Euskal Herrian gaztelaniaz egiten den kultur jardunari. Alegia, berak faltan zituela Gil Bera, Sanchez Ostiz, Darrieussecq eta beste askori buruzko kritika, erreportai eta elkarrizketak.

Niri zer pentsa eman zidan, urrun bizi izan baitut, adibide bat jartzearren, hil berria den Rafael Berrio. Nire falta da hori. Durangon El Correoz elikatzen den batek Andoni Urzelai, Peru Magdalena edo Miren Amuriza bizi dituen bezain urrun, bide batez.

Nik, auzi honetan, onartu beharra dut penduloaren determinazioa dudana. Euskaltzaletasun sutsutik irekitasun totalera. Beste berba batzuekin esateko, ez dut batere argi, baina eztabaida oso pertinente deritzot honi buruz hitz egiteari. Izan ere, niretzat ez da onargarria, Josu Arteaga arrasatearraren Historia universal de los hombres gato ez izatea ezagunagoa euskal letretan.

Josu kazetari, musikari eta idazle, nafar seneko gipuzkoar, punkia da ofizioz. Ideia libertario eta makarrei bide ematen die bere abestien letra eta idatzietan, nabari denez gero arestian aipatutako obran. Sarreran, Patxi Irurzunek egina, honakoa esaten da: En Olariz, el pueblo en el que transcurre esta novela, lo saben muy bien: La vida es violencia, dolor, soledad… La vida es muerte. El ronroneo de ese cadáver que todos arrastramos dentro de nuestro cuerpo y que un día despertará.

Liburuan istorio sorta beltza dago, landa giroko indarkeriaz josia, denbora zehaztugabekoa. Nik Gato montés kontakizuneko pasartea daukat hemen, basozain batekin Arsenio izeneko artzain eta ezkutuko ehiztariak izaniko liskarra abiapuntu duena:

Durante días una pareja de la Guardia Civil fue llevándose familiares y algún que otro vecino al cuartel de Uliaga.

Al padre de Arsenio le quebraron las costillas con la tranca de una puerta, después siguieron pateándole y al despedirle le pisaron su boina de los domingos. A uno de los hermanos de Arsenio le mellaron los dientes de un culatazo, mientras paseaban una navaja de afeitar por su cuello, amenazando con desorejarle. A un vecino lo llevaron a dar el paseo y cuando esperaba la bala que le habían prometido, lo ataron a una encina curva que creció con la raíz en la peña y el tronco suspendido en un barranco de trescientos metros. Allá lo dejaron toda la noche amarrado con un ramal. Hasta el día siguiente en que, entumecido, lo calentaron a palos y lo dejaron tirado en el monte. Aterido y roto aunque vivo. La mujer de Arsenio fue la peor parada. Tras tres días en el cuartelillo, perdió el hijo que esperaba tras caerse por las escaleras. Se dijo también que le habían levantado las faldas.

Siguieron las batidas y las palizas pero nadie dijo nada. Nadie vio nada.

En Olariz nadie sabía nada. Siempre ha sido así. Podrían matarnos a todos pero nadie, nunca, diría nada, aunque hubiesen conocido el paradero del fugado. El silencio y la discreción hizo fuertes a estas gentes orgullosas. Desde el principio de los tiempos. Desde cuando no existía nada fuera de la aldea. Hasta ahora, en que el mundo de fuera de estas montañas pretende sentar sus propias reglas y su justicia de papeles y sellos.

Olariz bat baino gehiago dago. Paper eta zigilu justizia, ordea, bakarra eta gupidagabea.

Maleta

Doblatov. Kaminer. Aquilino.

Literatura Unibertsala ekimenaren baitan, Eusko Jaurlaritzak, Ereinek, Igelak eta Eiziek elkar hartuta, Serguei Doblatov errusiarraren Maleta liburua euskaratu zuen Amaia Apalauzak 2015ean.

Liburuaren atzealdean dator Maletaren planteamendua: Doblatov AEBetan erbesteratu zen 1978an Vienatik pasata, besteak beste, ez baitzuen SESBen liburu bakar bat argitaratzeko baimenik eta KGBk berak agindu zuen bere lehen liburua deuseztea. Ez zuten begiko. Hau eta gehiago dator, ondo azalduta, Amaia Apalauzaren atarikoan.

Zer gertatu zitzaion Doblatovi Sobiet Batasunetik emigratzean? Hiru maleta besterik ezin zituela eraman esan zioten eta bera, behin ondasun puskak biltzen hasita, ohartu zela bakarrarekin ere aski zuela. Bizitza osoa maleta bakarrean eta horrenbestez otu zitzaion ipuin bat eskaintzea maletan sarturiko objektu bakoitzari. Hona hemen idazleak berak nola kontatzen duen hori liburuaren ingelesezko edizioaren epilogoan: “Sukaldeko mahaiaren gainean da maleta. Egur kontratxapatuzko kaxa laukizuzen bat, oihal berdez forratua, ertz nikelaztu herdoilduak agerian.

Haren inguruan, nire trapuzahar sobietarrak. Traje gurutzatu zaharkitu bat, galtza-barren zabalekoa. Popelinezko atorra bat, laranja-kolore zurbilekoa. Txalupa-itxurako bota motz batzuk. Beste norbaiten tabako-kerua darion belusezko jaka bat. Neguko txano bat, foka-larru faltsuzkoa. Distira elektrikozko galtzerdi batzuk, krepezkoak. Ternuako txakur goseti bati ilea mozteko aproposak diratekeen eskularru batzuk. Belarri astu samarreko gerriko bat, kopetan daukadan orbaina baino handixeagoa.

Eta bukaera-bukaeran zera gehitzen du Doblatovek. Liburu guztiek, are oso serioak ez direnek ere, maleta baten forma izaten dute: egonen da horretarako arrazoiren bat.

Beste errusiar egile batek ere, Wladimir Kaminerrek, erbestea ardatz idatzi zuen Errusiar Diskoteka izeneko lana, 2015ean Pasazaitek argitaratu eta Mari Jose Kerejetak itzulia. Bertan, Sobiet Batasunaren eta beste hainbat herrialde komunisten kolapsoa kontatzen du Berlinera garaiz iritsi ziren etorkin batzuen ahotik. Garai, abandonatutako etxebizitzak, etorkinaren errealitate gogorra eta superbibentzia ezagutzeok.

Kaminer Berlinera iritsi zen urtean hil zen Doblatov New Yorken, 1990ean.

Egunotan, biak ditut gogoan, Doblatov eta Kaminer. Errusiaren kolapsoa Wuhan atzo arte bezain urrun sentitzen du mendebaldeko irakurle askok lanok esku artean izatean. Besteren kontua, ez gurea. Orain ez da Berlinik egongo bertara ihes egiteko, akaso Shangaien bat, baina ezer ez da ziurra.

Eta maleta… maleta izan badut, Aquilino aitatxirena zena oinordetzan jasoa. Argazki digitalak, telegram mezuak, liburuz betetako apalak… orain zail dena, argituz joan liteke, astez aste, maletan zer sartu eta zer ez argi ikusten hasiko garen heinean.

Aiztoa eta arkatza

Jimenez. Idazleak. Kritikariak.

2013 gero eta urrunago hartan, Irati Jimenezek, lan egin zuen abuztuan. Akaso lan egiten du abuzturo, ez dut datu hori eskura, baina irakurtzeko gehien baliatzen omen den hilabeteak idazteko ematen digun aukera erakusten du bere sinadurako datak. Idaztea, literatura, afizio dugunon seinale.

Txalaparta argitaletxeak ateratako Aiztoa eta arkatza lana da nire idazle gora-beheratan alboan izatera ohitu naizen botika horietakoa, Mediterraneoa egunero deskubritzen duguna gogorarazteko eta, zergatik ez konfesatu, irribarre maltzurra marrazteko.

Harkaitz Canok izenpetzen du hitzaurrea eta berau ez irakurtzeko gomendatu beharrean nago hitzaurrearen lehen esaldian bertan aipatzen den gisara. Bakarrik geratu sarreraren azken esaldi labur bezain profetikoarekin: estiloak salbatuko gaitu. Hortik aurrera Irati Jimenezek hainbat idazleren aholku, gogoeta eta bestelakoak batu ditu idazte lanei nahiz kritikari buruzkoak. Batzuetan arkatz finez, besteetan edding errotulagailu potoloz, espraiz nahiz carioca margoz. Beno, margotu, zaindutako edizioan, Antton Olariagak egiten du, bereak baitira liburuko ilustrazioak. Edizioa ederra da, esan gabe doa.

Nik Susan Sontagen aipu bat dakart, idazteari buruzkoa. Hona hemen: Adoragabetzea. Idazteko orduan (eta neure bizitzan, baina ahaztu hori). Kontra egiteko modua aurkitu behar dut. Ezin badut idatzi idazle txarra izateko beldur naizelako, ba idazle txarra izango naiz. Behintzat idazten ariko naiz. Eta idazterakoan gertatuko da zerbait. Beti gertatzen da. Egunero idatzi behar dut. Edozer. Dena. Ohar-liburua neurekin eraman, eta abar. Egiten dizkidaten kritika txarrak irakurtzen ditut. Ulertu egin nahi dut zergatik adoregabetzen naizen horrela.

Kritika, oh kritika, da liburuko azken partearen protagonista. Brendan Behanen aipua jartzekotan egon naiz, baina eguzkia atera da, aurpegia laztantzen dit eta egokiago deritzot WH Audenen hau: Liburu txarrei erasotzea ez da soilik denbora galtzea, izaerarentzat ere txarra da. Liburu benetan txar bati buruz idazteari ikusten diodan inters bakarra nigandik dator, ahal dudan bezainbeste adimen, asmamen eta adur txar erakustetik. Ezin da liburu txar baten iruzkinik egin erakustaldi harrorik egin gabe.

Eskerrik asko Irati, bai liburua atontzeagatik bai epilogoagatik. Honetan ere, azken pasartea dut gustuko: Segi, beraz, gustuko dituzun ahokuak eta pikutara besteak. Erre bidean enbarazu egiten dizutenak eta eutsi idaztearen plazerari lotzen zaituztenak, hastearen emozioari, bilatzearen dardarari eta bukatzearen gorakadari.

Adorea, argitaratzeko, ez du jende orok. Eta halere, hamaika begik egiten dituztenez hamabi akats, beti izuari gailendu beharra dago.

Plazera, idazteak emana, da saria. Hori ezin da ebatsi, ezta puztutako gaita guztien trumoi hotsez ere.

Pasolini

Denok gaude arriskuan.

Vilaweb atariko Tot estem en perill artikulu honek eroan nau apalategira. Han dut Trotta argitaletxeko, 2018, Todos estamos en peligro Pasoliniren elkarrizketa eta interbentzio sorta. Hau da Rayuelarekin batera, eta hartan Cortazarren aginduei men egiteagatik, prosa liburu bakarra edozein ataletatik ireki, irakurri eta biziki gozatzen dudana.

Xavier Montanyàren artikuluak ez nituen hainbat datu ematen ditu. Esaterako, 33 prozedura judizial ireki zizkiola Italiako justiziak zinemagile, idazle eta pentsalari italiarrari. Pasolinik berak, liburuan batutako elkarrizketa batean, salatzen du Mussoliniren garaiko hainbat errepresio arau egin zituela bere 1948ko Konstituzio ustez anfifaxista italiarrak, vilipendio deritzona esate baterako. Mozal Legearen balizko ezabatzeaz espero dezakeguna argitzen digu honek, nire ustez.

Montanyàk Pasoliniren etsaiak zerrendatzen ditu: pseudo-moralistak, eskuineko eta ezkerreko jendea, ustelak, faxista zaharrak eta berriak… eta baita Bolonian jaiotako intelektualaren handitasuna, bere kritiken gaurkotasuna eta bere azterketen zolia.

Hainbat pasarte, denak interesgarriak, pentsatu dut berton sartzea. Azkenean hau hautatu dut eta itzuli, hil bezperan eginiko elkarrizketakoa, 1975ean. Bertan, kazetariaren aurreneko galderari erantzunez, honek Pasolinik gorroto dituen gauzen zerrenda luzetik hasita bere arrakastarako beharrezko dituen tresnez egiten dio itauna, zera dio:

Bai, ulertu dut. Baina nik ez dut soilik entseatzen, pentsamendu magiko hori, horretan sinesten dut. Ez medium batek egingo zukeen zentzuan, baizik eta badakidalako beti iltze bera kolpatuz etxe bat bota litekeela. Erradikalek eredua ematen digute bere txikian: lau katu dira lortzen dutenak herrialde baten kontzientzia hunkitzea (eta zuk badakizu ni ez nagoela beti ados beraiekin, baina orain bertan beraien kongresura joateko zorian naiz). Handiari erreparatuz, eredua historiak ematen du. Ukazioa beti izan da funtsezko keinua. Santuek, eremitek, eta baita intelektualek, historia egin duten apurrek, EZ esan dute, inoiz ez gortesauek eta kardinalen laguntzaileek. Ukazioak, funtziona dezan, handia behar du izan, ez txikia: erabatekoa. Ez hango edo hemengo puntu “zentzugabe” bati buruzkoa, ez zentzuzkoa.

Eichmannek, lagun maitea, zentzu handia zuen. Zer zuen faltan? Ezetz esatea falta izan zitzaion, hasieratik bukaeraraino, hasiera batean egiten zuena administrazio arrunta zenean, burokrazia. Agian bere lagunei esango zien: Himmler hori ez dut oso gogoko. Marmar egingo zuen argitaletxeetan, egunkarietan, administrazioan edota telebistan egiten den eran. Edo, baita ere, kontra egingo zion tren hura edo besta geratzen zelako egunean behin deportatuen beharretarako edo ogi nahiz hura hartzeko, bi geldialdi izango liratekeenean funtzionalago eta ekonomikoago. Baina inoiz ez zuen makina hondatu. Hiru dira, horrenbestez, gaiak. Zein da, zuk diozun moduan, egoera; zergatik geratu edo suntsitu behar litzatekeen; eta ze modutan.

Denok gaude arriskuan, esate baterako, Pasoliniren hiltzaileak nor diren argitu ez delako. Burura etorri zaidan lehen adibidea besterik ez da hau, ziur zuei gehiago okurrituko zaizkizuela.

Herri txiki

Reed. Arrula. Tafalla.

When you’re growing up in a small town
and you’re having a nervous breakdown
and you think that you’ll never escape it
Yourself or the place that you live.

Honela abesten du Lou Reedek, Smalltown kantan, herri txiki bateko gazte baten itomena. John Cale musikariarekin batera Songs for Drella diskoari ekiteko. Euskarari ekarria badago gainera, 2014an hainbat musikari eta ekoizleren ekimenez eginiko Lou Reed, mila esker diskoan Txuma Murugarrenen ahotsez.

Munduko biztanleriaren %75a hirietan biziko omen den garaiotan, omen diot auskalo bizi dugunak ze norabide hartuko duen, deigarria bada oraindik arrakastaren arrakastaz hazteko ia marjinarik geratu den ideiaren indarra. Herri txikietan ez da aukerari, mundura atera beharra dago beti eta betiko.

Hiriak badu indarra, erakarmena, distira. Dantzan egon zintezke, zahartu arte, Jep Gambardellaren pare. Nahi beste hitzaldi, aurkezpen, kontzertu, giro.

Aldeanoak, pueblerinoak, caseroak. Hiria jatorrizko bekatuak garbitzeko ponte. Honi buruz, Joxe Azurmendik donostiar pentsaera tristeki arrakastatsu bati bere azken liburuotako batean ematen dion errepasoa aintzat hartzekoa bada.

Hau guztia idatzi dut, Garazi Arrularen Gu orduko hauek ipuin liburu apartaz akordua izan dudalako. Kontrazalak irakurtzea beti da arrisku-kirol, baina bertan aipatzen den distantzia berbarekin ezin adosago egon. Eta horri buruz, ahizpen arteko distantzia, herri eta hiriaren artekoa, da besteak beste liburuaren izen bereko ipuina. Hemen hautatu dudan pasartea gaurko gaia josteko: Pentsatu; herri batean gaude eta bakea baizik ez ote da gertatzen? Pentsatu. Zeren bakea ez da deus ez gertatzea, ala bai? Bakean egotea ez litzateke, ba, nobedadea gure Herri santu honetan? Aspergarria da bakea. Ahizpatxok, asperdura faltan du, agian. Bakea zer da ba. Asperdurari aurre egiteko, gaztetan munduko bolari begira pasatzen zitzuten arratsalde euritsuak, elkarrekin nora joanen ziren, non biziko orain hemen, gero han, Willy Fogen antzera haiek ere munduari bira emanen ziotela erabaki zuten Verne bat bazenik ere ez zekitenean. Inoiz ez zuten herria bizitokitzat hartzen hitz-aspertu haietan, eta batez ere inoiz ez zuten irudikatzen ba bestea gabe ibiliko zirela.

Akaso gure guraso, aitona-amona gehienak oso herri txikietakoak direlako oinordetzan jaso dugu egonarriko ezerosotasuna. Akaso, hiriaren distirak beleak erakartzen jarraitzen duelako. Batek daki. Jakitearren, ni bizi izan naizen hirian, apenas ezagutu dudan bizilagunik. Ezta hitz erdirik ere trukatu askorekin. Galdetu izan diet hau hauetan bizi diren lagun/ezagunei eta denek arraro begiratzen didate. Zertarako?

Zertarako. Hori, zertarako, bizi bat herri batean, deus ez baita gertatzen. Honela bihurtzen du hiriak aldiria urtez urte luzeagoa, metro linea bakoitzak, autobide kilometro bakoitzak ebasten du zerbait. Madrid ez da ingurua xurgatzen duen bakarra. Eta, jende/aberastasun pilatze hutsa besterik ez den ariketa, pobretze handia ere bada gure geografiatan.

Tranpaldoa

Eunice. Ipar Karolina. Filadeldfia.

Filadelfiak ateak itxi zizkion, kontserbatorioa ez zelako afroamerikarrentzat. Hala salatu zuen berak, hala bizi. Zauriak, luze iraungo zion.

Eunice K. Waymonen Víctima de mi hechizo. Memorias de Nina Simone lana, Libros de Kultrum 2018, zaila da laburtzen, ezin baitzaio bi lerroko definizio errazik ebatsi. Tonuaren zintzoa, istorioaren indarra, pasarteen gogorra… orri arteko hari batetik tira egin eta etxetik okindegira joan eta itzul zintezke haria hautsi gabe, konfinamendu egunotan.

Nik, gaurkoan, bere borrokalari hariari heldu nahi nioke. Zer izan zen bera moduko emakume beltzentzat iraultzaren kontzientzia hartzea, bidegabekeriaren tamainaz jabetzea. Etengabe biran zegoen artista izan eta %100a borrokari ezin eskaintzeak eragiten zion oinazea. Pasarte pare bat, hemen, ostean zuek liburua hartzeko amu.

“El mundo de la música popular no podía compararse con el de la clásica; no había que esforzarse tanto, el público era demasiado fácil de complacer y lo único que importaba era como se transmitían las letras de las canciones. A mí me parecía un mundo totalmente carente de valor y no sentía mucho respeto por el público popular porque era musicalmente muy ignorante.

A medida que me involucré cada vez más en el movimiento, mi actitud hacia el público fue cambiando, porque empecé a admirar tanto lo que estaban logrando par mi gente que el nivel de su educación musical ya no importaba. Además, me trataban con respeto, no solo por mi música -que les encantaba -, sino porque entendían mi posición. Sabían que yo hacía sacrificíos y corría riesgos igual que ellos, y que estábamos juntos en eso”.

Edo, liburuari amaiera ematen dion paragrafoa: En este momento me siento más cerca de la felicidad qeu puedo estar sin un marido al que amar. Para escribir estas memorias me puse a rememorar toda una vida aen la que, después de escudriñar en el baúl de los recuerdos durante meses y meses, no encuentro nada de lo que arrepentirme. Una incontable cantidad de errores, no pocos días malos, y lo más regocijante de todo, años de alegría -duros, pero también entrañables- en los que luché por los derechos de mis hermanos y hermanas en todas partes: en Estados Unidos, en África, en el mundo entero; años en los que se mezclaron el placer y el dolor. Entonces sabía, y sigo sabiéndolo ahora, que esa felicidad que sentía cuando marchábamos juntos, y que todavía siento, es de una índole que muy poca gente puede experimentar”.

Etxetik irteten garenean, Nina Simoneren zoriontasuna nahi nuke dastatu.

Errota

Ogia. Mikela. Obaba.

Orbaitzetan okina autoz dator, Oroz-Betelutik. Herriz herri, auzoz auzo, buila eta hitzorduaren aitzakia dakar. Auzoarekin trukatzen duzun esaldi parea; “Gaur berandu dator”, “Bisita dugu eta 3 eroango ditut nik”.

Termometroa da, eguerdiz sabel aitzakian egiten den tropa-ikuskatzea. Gaudenak, ez daudenak, osasuntsuak, eriak. Zaintzak, adiera guztietan, okinaren ilara du bizkarrezurretako bat mendialdeko herri ttipietan.

Etxealdiaren aitzakiaz, irina erosi eta ogia egin dugu etxean, Aretxabaletan. Apurtua genuen ohituraren errota aspaldi honetan, Euskal Herriko etxe gehien gehienetan bezala. Eskuak zikindu, mahaia zuritu, orea lotan utzi. Etxealdiak Txekhoven amaiera izango ez ote duen idatzi nuen atzo. Aldaketa txiki mordoa, egun bateko erreka edo luzerako urmael. Adi egon behar.

Irinak behar du izateko errota, herri gehienetan eraitsia ez bada museo den eraikina. Eta errotari ezagunik bada gurean, hori Pello Errota da. XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako bertsolaria, bera beste ezaguna izan ez baina merezimenduz behar zukeen Mikela alabaren aita. Antonio Zavalak magnetofonoz grabatu zizkion Mikelari aitaren pasadizoak eta honek euskara aberatsez, desagertua den bizi-molde baten oihartzuna ekarri. Herri literatura da, hizkuntzaren domeinu eta adierazkortasun handi baten habia, irakurtzeko guztiz gomendagarria.

Arrasateko Bibliotekako irakurle taldeari esker ezagutu nuen lana. Hauspoak berreditatuta Pello Esnalen eskutik Mikela Elizegi eta Antonio Zavalaren Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, Asun Garikanoren moldaketaz euskara batuan. Atxagak egina berriz sarrera, konfesatuz Obabaren hirigintza planetan inspirazio iturri izan zuela Mikelaren jardun joria. Zakur amorratuaren pasartea aipatzen du, bere tragedian liburuan ageri den ederrenetakoa, egun testuinguruz kanpo irakurrita errealismo magikoa deritzan korrontean kokatuko genukeena ozeanoz landa. Hemen pasarte horren hainbat lerro: Orduan jakin omen zuten zakur amorratua zela hura. Salutadorea ekarri zuten. Albizturkoa zen, gizon txiki-txiki bat, gure aitaren tamainakoa, brusa urdin motx batekin ibiltzen zena. Gogoan daukat nolakoa zen.

Harritzeko gauza da, baina egia handia ere: zazpi seme segidan baldin badira, zazpigarrena salutadorea da; zakur amorratuen kontrako bertutea hark du. Gero hura estuadiatzera bidali behar omen da. Eta batzuek mingain azpian eta beste batzuek gainean, gurutzea izaten dute. Hark gainean zuen.

Aretxabaletan ogia etxean egin, Orbaitzetan okinaren zain egon. Espero dut horiek izatea geratuko zaizkigun kontu onetatik bi, tokian tokira egokitzen jakitea. Haatik, bat nator Manex Agirrek dionean etxealdi neurri bera aplikatzea baserrian eta kalean zentzugabea dela. Ez gara gure baitakoak, ez zaigulako okurritu ere egiten zerk mugitzen digun errota.

Salutadoreetan sinistu, neo-liberalismoan, biharkoek jakingo dute ze irin klase garen.

Taiga

Sakhalin. Medikua. Donostia.

1890ean, bere askatasuna erosi zuen mujik baten biloba zen Anton Txekhov mediku eta idazle errusiarrak 6 hilabeteko bidaiari ekin zion bere herrialdearen ekialdeko muturrera, Sakhalin uhartera. Berau, Herbereheak eta Belgika elkarrekin baino handiagoa, Japonia iparraldean dago Ozeano Barean. Niznhi Nóvgorod, Kazan, Perm, Yekaterimburg eta Irkutsk zeharkatu zituen hainbat garraio modutan modu eskasean.

Uharte hau espetxe handia zen, behiala ingelesentzat Australia izan zenaren parekoa. Bizitoki laiotza, ekaina arte elurra egiten zuen bertan, hesi gabeko presondegi handia zen gizon eta emakumeentzat. Alferrik, taiga amaigabeko hartz, eltxo, zingira, gose, eritasun eta bestelako penalitateen aurrean ihes egiten zuten hainbat presok atzera egiten zutelako ziegara. Miserable edo hilotz, hori aukera hori. Eta halere, 5 presotik 3k egin zuten askatasuna lortzeko ahalegina.

Chekloven liburua ederra da, bere gogorrean. Ez du begiak itxita edukitzearen errazkeriara jotzen eta deskribatzen ditu torturak, bizi baldintza negargarriak, haur eta emakumeen egoera, espetxearen antolamendua, presoen askatasun nahia, administrazioaren ustelkeria merkatari bati presoei zergak kobratzerartekoa, prostituzioa, funtzionario on eta txarrak, nivji jatorrizko biztanleen patua, ogi txanpona, ekosistema ezberdinak… Xehetasunen zale, humanismoa dario orri bakoitzari. Hor dago medikuaren begia, nire iritziz behintzat.

Sakhalini buruzko obra honen inguruan artikulu interesgarri hau aurkitu dut, El Viejo Topo aldizkarian, norbaitek gehiago jakin nahi balu.

5.900 preso zeuden han ordu hartan, kondena betetzen zutenak kolono titulua irabazten zuten.

Beste itsaso baten ertzean, Xabier Payak eta Amos Ozek telefono dei bat dute. Ozek, honako hau dio Korrespondentziak liburuaren hitzaurrean Koro Navarrok itzulita: Hala, bizitzaren ikusmolde shakespearetarraren eta ikusmolde txekhovtarraren artean dagoen alderik handiena da Shakespearek gizabanako oso boteretsuen arteko txokeak ikusten zituela bere inguru osoan, eta gizabanako haiek justiziaren sen indar handiko batek, debozio-sen indar handiko batek, eta, inoiz, anbizio indar handiko batek motibatzen zituen. Eta txoko jotzen duten ideia horiek, txoke jotzen duten anbizio horiek, txoke jotzen duten sineste horiek, askotan, erabateko suntsiketara eraman dute jende hori. Elkar suntsitu dute, eta beren burua suntsitu dute. Txekhov, berriz, ez zen kontzentratzen pertsona indartsuetan, baizik eta gizabanako oso ahul eta zalantzaz beteetan. Gizabanako ahul horiek anbizioak ere bazituzten baita ideiak eta helburuak ere, ez gutxiago Shakespeareren pertsonaiek baino. Baina, Txekhoven antzezlanetan, konprometitu behar dutela konturatzen dira. Batzuetan amore eman behar dute. Beste batzuetan lorpen partzial batekin behar dute konformatu. Hala, Shakespeareren tragedia baten eta Txekhoven komedia baten arteko alde nagusia da Shakespeareren tragedia baten bukaeran agertokia gorputzez betea dagoela eta, pertsonaia hilez, eta beharbada justizia nagusituko dela, beharbada. Txekhoven antzezlan baten bukaeran, protagonista guztiak daude desilusionatuak, guztiz joak, atsekabetuta, adoregabetuta, baina bizirik.

Taiga sarreran, Anton, arkatza eta koadernoa eskutan, begira dugu.