Gipuzkoan bi maratoi erdi ospatzen dira urte berean eta biak ala biak, datorren asteburuan izango dira. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituenak 24. ekitaldia biziko du aurtengoan eta Donostiakoak berriz, 17. Beraz, lurraldeko egutegian ondo errotuak dauden maratoi erdiak direla esan dezakegu. Halere, nahiz eta 2017ak makina bat asteburu izan, egun bateko aldearekin ospatuko dira. Niri xelebrea iruditzen zait, bai horixe.
Denboraldi hasieran Gipuzkoako edota Euskadiko atletismo egutegiak prestatzen hasi ziren eta Donostiako maratoi erdiko antolatzaileek euren lasterketa ohiko datatik apirilera aurreratzea erabaki zuten. Honek, bete betean, Azkoitia Azpeitiako maratoi erdiari eragin dio eta hautsak ere arrotu zituen bere momentuan. Antolatzaileen fede txarrik gabeko okerreko mugimendua dela iruditzen bazait ere, kontu hau hobeto zaindu beharrekoa dela uste dut eta era berean, egutegiak landu eta onartu dituzten horien ardura ere.
Jakin badakigu Gipuzkoako hirian antolatzen diren lasterketek ez dutela sarri barnealdera begiratzen; izan ere, hiri bertatik eta inguruko beste herrietatik jasotzen duten izen ematea handia da eta honekin aise asetzen dira. Beraz, berdin zaie egun berean OƱatin, Azpeitian ala Elgoibarren beste lasterketarik dagoen. Kontu hau azaroko azken asteburuan ere argi ikusi zen; Azkoitian lasterketa baldin badago ere, tankera bereko beste bat asmatu zuten Donostiako Maratoiaren baitan. Azkoitikoaren kalterako…
Belar gaineko kros egutegian ere izan dira hobetu daitezkeen gauzak. Lurralde ezberdinetako ohiko krossak eta txapelketak zentzu handirik gabe txertatu dira egutegietan. Eta honek horren parte hartze txikia izaten duen atletismo modalitatea kaltetu baino ez du egiten.
Egutegiak egiteko orduan irizpide egokiak finkatzea eskatuko nuke. Atletismoaren onerako. Bihen bitartean dugunarekin aurrera egin eta ahal den neurrian gozatu. Asteburu honetan, esaterako, Donostian eta Azkoitia-Azpeitian maratoi erdietan