GEUREA

ikurrina

Ikurrina izan da protagonista asteburuan. Espainia estatuko ordenantza bat dela eta, Espainiako bandera jarri beharko da derrigorrez Euskal Herriko udal guztietan; gura ala ez, jarri behar. Inposaketa berri bat Madriletik. Honen harira euskaldunon haserrea erakutsi nahian, herri dexentetan egin dira ordenantzaren aurkako ekintzak. Oñatiko balkoi eta leihoak gorri, berdez eta txuriz apaindu ziren igandean. Geurea ikurriña.

Eta geurea da ere, Euskara. Abanduaren 3an ospatuko da geure hizkuntzaren Nazioarteko eguna. Horrela, hainbat herritan motorrak berotzen hasiak dira. Bidali txio bat zuk nahi duzun pertsonari dio ekimen batek; munduan barrena euskaraz egiten duen inor ezagutuz gero, mezua bidaliz geure hizkuntza sarean zabaltzen lagunduko dugu; hor doa bada txioa; nik adibidez, Venezuelara. Eta zuk???????

Abertzale azaldu naiz lehen bi ahapaldietan; zerbaiten beharra dugulako izango da, ganorazko normalizazio politiko eta kulturala erdiesteko bada ere. Eta zerbaiten beharrean antzeman dut ere crossa. Izan ere, atzokoan Lazkaon jokatutako senior mailako lasterketan 12 lagunek baino ez zuten parte hartu; irakurketa positibo baten bila hasita ere, ezin bilatu, inondik inora.  Baina ahaleginak, agian,zergatiak identifikatzera eraman nau; izan ere egutegia puztuta ikusten dut,  croseei dagokionez bederen. Cross guztiak bata bestearen atzetik, irizpide garbirik gabe; eta gainera, beste lurraldetako crossak ere data berean….ummmmmm.

            Zarautzeko bikoteen lasterketa ere atzokoan ospatu zen; arrakastatsua izan da aurtengoan. Bikote mordo bat Gipuzkoako surfisten herrian; uhinekin dantzan, Musika plazan bukatu zen lasterketa. Eta musikarik ederrena eskainiz utzi du lau t’erdiko txapelketa Saralegi amezketarrak; Olaizolaren aurka partida handia jokatu bazuen ere, etxerako bidea hartu behar izan zuen.Finalean, beste behin, Irujo eta Olaizola. Beste finalik ere izango da hilabetean. BECen izango diren 8 bertsolariak hasi dira dagoeneko kopletan; gartzelako saioarekin ametsetan edota agurrik dotoreena irudikatzen. Arratsalde dotorea atzokoan izan zuten Bilbon; Bartzelona gainditu zuen Athletic taldeak. Hazita, Erreala bezelaxe, kopari begira dugu talde bizkaitarra.

donostia_mani_efe_foto610x342Nafarroako irakasleak zelatatzen ibili dira ohiko malapartatu batzuk. Ez dute ezer aurkitu; D ereduko irakasleak alderdi edota sindikatu batera afiliatuak egotea ezin delako delitu izan. Nahiz eta, horrela gura batzuk.  Oriandik ere, ez dago ezer garbi eta beraz, adi!! Eta Sevillako presoen egoera ere, zoritxarrez,  gordina dugu.; presoek emandako lekukoa heldu zen atzokoan Donotiara, << gose grebaren bitartez,gartzelako harresi ilunak pitzatu dituzte eta alarma gorriaren argiak guregana iritsi dira>> . Esaldi borobila.

            Borobila izan dadila ere astea denontzat. Txioka nabil orain. Ahalegina inora helduko delakoan. Musikarekin surfeatzen eta ikurriña lau haizetara zabaltzen. Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude