GR-289: DEBAGOIENA ZEHARKATUZ

Mendi-bideei GR esaten zaie gaztelaniaz, “Gran Recorrido” delakoaen laburdura ei da. Euskal Herrian, GR batek beti zerbait berezia dakar: paisaia ederrak, historia sakona eta ibiltzeko gogo bizia. Debagoieneko bihotzean kokatutako GR-289 ez da salbuespena. Izan ere, ibilbide honek ez du soilik mendia igarotzen: eskualdearen nortasuna, herrien arteko loturak eta ehundaka urtetako memoria daramatza oinetan.

GR-289 “Hartzaren ibilbidea” izenarekin ere ezagutzen da, eta ez da harritzekoa. Hartzaren figura mitologiko eta naturala presentzia handikoa izan da mendialde honetan. Bideak 56 kilometro inguru ditu guztira, eta bost etapa desberdinetan zatituta dago. Hala ere, etapa bakoitza bere kasa egin daiteke, eta horrek ibilbidea ibiltari mota ezberdinentzat egokia bihurtzen du.

Mendian gora, zuhaitzen artean eta harri zaharretan barrena, bide bat marraztu da urte luzez: “Hartzaren ibilbidea”. Ez da ohiko bide bat, ezta soilik oinezkoentzat pentsatua ere; bide horrek historia darama bizkarrean, naturaren arnasa eta animalien arrastoak. Ibilbide luze honek ez du helmuga zehatzik, izan ere, helmuga bera bidea da.

Ibilbidea Bergaran hasten da, eta Arrasate, Antzuola, Gatzaga, Oñati eta beste hainbat herriren inguruak igarotzen ditu, mendilerro ederren artean. Bidean zehar, mendizaleak ez du soilik paisaia ikusgarriez gozatzen: historiaurreko aztarnak, erdi aroko dorretxeak, meategiak eta erromesen bide zaharrak gurutzatzen dira. Basoak, belardiak eta haran berdeak elkarren atzetik doaz, udaberrian kolore biziz eta udazkenean tonu epel eta nostalgikoz jantzirik.

Bidea luzea ei da, baina ez aspergarria. Aldapa gogorrak, erreka garbiak eta baso trinkoak nahasten dira. Norbere burua ezagutzeko aukera ematen du ibilbide honek; nekea, indarra, eta batez ere, pazientzia lantzen dira urrats bakoitzean. Ez da bakarrik naturaz gozatzeko aukera bat, iraganarekin konektatzeko eta etorkizunari begiratzeko leku bat ere bada. Hitzik gabeko kontakizun bat da, naturak eta denborak elkarrekin idatzia.

Bidearen sinbolo nagusietako bat hartzaren oina da, seinale zuri-gorriekin batera. Seinale horiek jarraituz, ibiltariak ez du galduko bere bidea, eta hartzaren urratsei jarraika, historiarekin konektatuko du bere barne bidaia.

Arrikrutz eta Lezetxikik bailaran hartzaren presentzia ziurtatzen dizkuigfute. Esaten dutenez azken hartza Antzuolako lurretan ikusi zuten.

Ibilbidearen profil ezberdinekin eta wikiloc-erako loturen bitartez erabilera erraztu nahi izan dut. Loturetan azaltzen diren etapa guztiak nik burutuak dira, bat izan ezik. Logistika kontuak medio, etapatako bat, Bergaratik Arrasaterakoa alegia, alderantziz egin behar izan nuen. Halere, balekoa zaizue. Gozatu ibilbideaz.