Etiketaren artxiboa: naufragioaren hondarrak

39rekin oheratu eta 40rekin altxatu

39rekin oheratuko naiz gaur eta 40rekin altxatu bihar. Horrelakoa da bizitza, diotenez. Eta zer egingo diogu bada denbora hain azkar badoa? Ze, joan egiten da, pasatu; konturatu orduko, beste une baten bizi gara, beste egoera baten. Eta egokitzeak laguntzen du; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | 4 iruzkin

EHUko Leioako campusa / 2006ko irailaren 14ko goiza

Euria / egun tristea / Desolatio *Ondoetorria, oraindik ere, kaleratutako irakasleek Resistiré hasta el fín!* Parkina / iluntasuna / Beldurgarria Haizea / hutsuneak / Leioako betiko hotza zutabe artetik Gizarte Zientzien fakultatea / ikastetxe ohia Horixe idatzi dut gaur goizean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Berriz ere bueltan

Udako oporrak amaituta depresio sasoia hasi dugu, baina ez etsi; gutxiago geratzen zaigu neguak zurituko digun azala eguzkitan erretzeko berriz ere eta urte osoan zain izango dugun paradisu partikularrera joateko. Nirea aurten Menorka izan da, astebetez. Gutxitxo nire gusturako, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Putaseme mordoa San Mamesen

Domekan San Mamesen egon nitzan. Txuri-ordinez goitik behera joan nitzan Reala animatzeko asmoz. Athleticeko bazkide txartelarekin sartu nitzan gisa horretan eta atekoak irribarre egin zidan! Hortik aurrera irribarreak amaitxu ziran. Hura zen hura “putaseme” mordoa! Udako oporraldiekin amaitzeko joan nitzan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Amuriza erretirau egin da

2001eko azaroan atera genduan Durangaldeko Anboto astekariaren lehenengo zenbakia. Aurretik taldetxo bat lanean aritu ginan, tartean Xabier Amuriza. Hari agindu geuntsan Durangaldeko euskara hutsezko astekari bakarrak erabili behar eban bizkaiera lantzea. Argi geunkan bizkaieraz jardun behar genduala –artean Euskaldunon Egunkariaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Xabierren haserrea

Xabier Lapitz kazetaria entzun dut gidatzen lanera nentorrela. Radio Euskadiko irratsaioan SER kateak atzo bere Hora 14 albistegian esan zutenaren 32 segunduko ahots-kortea jarri du Lapitzek. Ostean, berriz ere esan du erabat hasarre dagoela Pablo Muñoz atxilotu izanagatik batetik, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gora San Fermin jaixak!!!!

Azkenian jakin dogu zer esan bihar zeban aurtengo San Ferminetako txupinazo jaurtitzaileak: Gora San Ferminak! Ba, orduan Barcina alkatea konforme ez eta atzetik berak: “Gora San Fermin!”. Baina Barcina alderea: ez al da gauza bera? Polemikak sortzen ohituta dago Iruñeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Puntuak galtzeko arriskuaz

Nire kalterako izan daitekeen arren, aitortu behar dut, gaur ausartu naizela, lehenengoz, bide seinale guztiak betetzen. Ondorioz, hiru auto gidarik txakur aurpegiarekin begiratu naute nire autoa aurreratzeko aukera izan dutenean. Asteburuan ez naiz autoan ibili, beraz, ez dakit kontrol gehiago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zapatero ausartu da, behingoz

Azkenean egin du berba Zapaterok Batasuneko Pernando Barrenak Arnaldo Otegin agerraldian egin bitartean Batasunaren bozeramaile legez adierazi zuen: “positiboa eta sakonera handikoa da (…) euskal herritarren erabaki librea errespetatzeko konpromisoa hartu duelako Zapatero presidenteak”. Zapaterok zera esan zuen: Berriak jasotzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ardanzaren etxea igerileku barik geratuko da

Blogarekin hasi nintzenean idatzi nuen “Urdaibaik horrelako paraje ederrak dauzka. Ardanzak ere bazekien eta bost solairuko etxea egin zuen Urdaibaiko Biosferako arau guztien gainetik Kanala auzo ederrean”. Artean oraindik El Correo egunkariak salatu zuen lehendakari izan zenaren etxeak Urdaibaiko eraikuntza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1