Gora San Fermin jaixak!!!!

Azkenian jakin dogu zer esan bihar zeban aurtengo San Ferminetako txupinazo jaurtitzaileak: Gora San Ferminak!
Ba, orduan Barcina alkatea konforme ez eta atzetik berak: “Gora San Fermin!”.

Baina Barcina alderea: ez al da gauza bera?

Polemikak sortzen ohituta dago Iruñeko alkate Yolanda Barcina eta gaur ere, uztailak 6, 2006ko San Ferminetako lehenengo eguna izan arren, bost ajola horri! Gaur be, bere udaletxeko (ze horixe usteko dau gainera) balkoia zela, txupinazoa jaurtitzeko ardura izan daben zinegotziak berba egin ostean, mikrofonua hartu dau eta iñok dudarik izan ez deixen, aurrekoak esandakoa argitxu nahi izan dau.

Ba nere uste apalian, hantxe plazan zien milaka eta milaka lagunek San Fermin jaixak ospatzeko asmoz egin dabe Iruñera erromesaldia, ze, santuak eztakix, baina jaixek deboto mordo mordua dauke!

Portzierto, ikusi dozue eitb24k preparau daben entzierruen gaineko infografia?

Eta, bestela, jarraitxu jaixak hemen

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Gora San Fermin jaixak!!!!-ri

  1. egilea: marijaia

    …agnostikoek Bilbon aurten ezingo ote dute “Gora Marijaia” esan?

    …bidentzian sinesten ez duen batek, nola goraipatu ditzake, onak edo txarrak izango diren ez dakien jai batzuk?

    …agnostikoek ba ote dakite agnostikoa izateak zer esan nahi duen?

    Nik, “ondo pasa jaiak!” esango nuke. Eta zergatik ez… gora Marijaia!

  2. egilea: Patxi

    Nik zenbat parre egin nuen!

    Zenbait gauza, nafarroan baino ezin dira gertatu. Bata, agnostikoa dala eta ez datorrela berarekin bat “gora san fermin” esatea. Ze ona! Eta Yolandaren estuasuna? mila aldiz hobea.

    Festen hasiera ezin hobea!

    Nik zera botako nuen, aukera emango balidate:

    Que vivan las fiestas del Fermin!! Gora Fermin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude