Etiketaren artxiboa: rock rollaren aldeko apustua

Berriz ere bueltan

Udako oporrak amaituta depresio sasoia hasi dugu, baina ez etsi; gutxiago geratzen zaigu neguak zurituko digun azala eguzkitan erretzeko berriz ere eta urte osoan zain izango dugun paradisu partikularrera joateko. Nirea aurten Menorka izan da, astebetez. Gutxitxo nire gusturako, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Harribolak eta beste harrikada batzuk

Txingorradia Etzien izan oin dala egun batzuk ETBn esan zitxuen golf peloten tamainako harrixak, baina kolperen bat edo beste emoteko bai. Barikuan gure etxeko balkoian hartu giñuan txingor ekaitza bota zebanian. Jeraneoak be kendu egin bihar izan giñutzen, badaezpada! Han … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Ansar Mister izateko bidean da

Aznarren alabak izan omen zuen aitapuntakoetako bat da gaurtik aurrera Aznar aitaren “jefea”, edo beste era batera esanda, gero etorriko ziren mesedeak aldez aurretik ordaintzen hasita zegoen Ansar presindete izan zana. SER irrati katean irakurri dut eta Joxemari izango dala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Dantzara

Joan zen zapatuan kubako doinuak dantzara atera ninduen lagun batek. Neu ere hasi nintzen iaz ikastaroan, baina doinu horiek ez ninduten gehiegi erakartzen eta utzi egin nuen. Joan zen zapatuan, ordea, itzel pasatu nuen Enekorekin dantzan. Harek bai ikasi eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Urre bolak zalantzan jarri nau

Zilarra dut gustuko, urrearen aldean. Kilaterik ez daukanez merkexeagoa ere bada, batez ere nire poltsikoarentzako nahiz eta erosi doten azkenengo bitxia altzairuzkoa-edo zala esan zosten eta zilarraren aldian garestitxo pagau neban. Dana dala, eta gaur goizeko urre kolorea tarteko, horixe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Berrian lehenengoz

Gaur goizean Berria esku artean hartu du eta ia egunero egiten dudan legez, Tartea gehigarriko azkeneko orrialdera jo dut. Kuriositatea izaten dut beti ia zeinj blogariren artikulua publikatzea aukeratu duten eta hara! Horixe sorpresa. Nirea aukeratu dute gaur, atzo hementxe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Maddi, ez dut saririk irabazi

Maddi, ez dut saririk irabazi. Baina hurrengo baten ere saiatuko naiz. Markina-Xemeingo Udalaren euskara zerbitzuak antolatutako Peru Abarka Narrazio Laburren I. Lehiaketara aurkeztu nuen ipuina , epea amaitzen zen egun berean. Imeilez aurkeztu nuen, eta ez bertara eraman. Baina, aizu! … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Atzo nire aitaz gogoratu nintzen

Irratia entzuten, nire aita karroza gogoratu nuen Ramon Trecet esatariak zioenari esker. Radio 3-eko Diálogos 3 saioko aurkezle beteranoak urte berri honetan ospatuko den urteurren bat ekarri zuen gogora: Rolling Stone rock aldizkari estatubatuar ezagunak 1.000garren zenbakia argitaratuko du 2006 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Maddiren istorioa

Peru Abarka narrazio laburren lehiaketaren esku-orria jaso nuen esku artean orain dela gutxi eta, zera pentsatu nuen: parte hartuko dut! Ipuin bat idatziko dut eta bidali egingo du Markina-Xemeinera. Idatzi egin dut eta bidali ere bai, baina imeilez eta ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Fan Klubaren bigarren zatia

Atzo ikusi nuen, bigarrenez, Ehungarrenean Hamaika ikuskizuna. Zornotza aretoan izan nintzen atzo arratsaldean. Justu samar iritsi nintzen hitzordura eta ez nuen bertaratu zirenak patxadaz ikusteko aukera izan, baina ondo etorria egin zidan Luisja Ugalde, Zornotzako udal teknikariak. Zornotzan bizi nintzela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun