Kategoriaren artxiboa: Hizkuntza-irisgarritasuna

Telebista erabili hizkuntzaren garrantziaz ohartzeko

Telebistak, oro har, ez du aparteko interesik hizkuntzei buruzko saioetan. David Crystal hizkuntzalari eta idazle ezagunak adierazi zuen 2003an, UNESCOk Parisen antolatutako galzorian dauden hizkuntzen nazioarteko jardunaldietan. Orduko hitzaldi hura irakurtzea tokatu zait egunotan eta @KikeAmonarrizek gidatutako Tribuaren Berbak saioarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , | Utzi iruzkina

Telebistaz eta zinemaz gozatzeko eskubidea bermatzen ez denean

10 urte bete ditu ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen gaineko NBEren hitzarmenak. Gaur egun esku artean dudan proiektuari esker izan ez balitz, Josu Amezaga EHUko irakaslearen zuzendaritzapean iazko uztailean abiatu nuena, ez nuke jakingo orain dela hamarkada bat ezgaitasunen bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hizkuntza gutxituen ikusgaitasuna gehitzeko ahalegin bat

Irisgarritasunak aukera eman die ezintasun sentsorialak dituzten pertsonei (entzumen- eta ikusmen-urritasunak dituztenei) ikus-entzunezkoez gozatzeko. Horretxek eman digu EHUn egiten ari garen ikerlanaren lehenengo oinarria: irisgarritasunak, traba arkitektonikoetatik harago, bestelako oztopoak gainditzeko bidea eman du eta, hori dela eta, kontzeptuaren adieran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Irisgarritasuna sare sozialetan eta antzerkian

CENTAC Irisgarritasun teknologien zentroak seigarrenez egin berri du biltzarra: aurten, Bilbon, azaroaren 5ean eta 6an. Hainbat arlotan erabiltzeko teknologiak, gailuak eta aplikazio mordoa erakutsi dituzte Euskalduna jauregian, ezgaitasun fisiko, sentsorial edo kognitiboren bat duten pertsonek ezgaitasunik ez dutenen aukera berdinak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zinea, euskaraz, denentzako

Ámama (Iban Arantzabalek txiokatu bezala) filma, euskaraz sortua eta ekoitzia, gaztelaniazko azpidatziekin erakutsi delako hainbat lekutan sortu den eztabaidatik abiatuta, eta euskal hiztunok ordaindu beharreko peajeari beste adiera bat eman nahian, bururatu zait baduela euskarazko filma gaztelaniazko azpidatziekin erakuste horrek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Hizkuntza-irisgarritasuna, Kultur ikuskizunak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Aitaren Etxea Greziako telebistan, euskaraz?

Datu horiekin, garbi esan dezakegu euskaraz egitea ez dela muga erreala. Are, aukera bat dela. Hala demostratu digute zinea euskaraz egiten segitzen dutenek: ondo egindako lanek errekonozimendua jasotzen dute, dena delako hizkuntzan direla ere. Gaur egun, teknologia hain eskura izateak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Azpitituluak euskaldunentzat bakarrik?

Horrela tokatu zen. Egun berean bat egin zuten Kataluniako hauteskunde plebiszitarioek eta Txiki eta Otaegiren fusilaketen 40. urteurrenak. Irailaren 27an izan zen, igandez. ETB1ek, egun bitan jarraian, erreportaje tematiko bereziak erakutsi zituen. Domekan, Maddalen Iriartek gidatutako “Catalunya, agur?” eta astelehenean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , | Utzi iruzkina

Crowdsourcing azpidazketa, Europako ikus-entzunezkoak ikusgarriago egiteko

Europako hizkuntza aniztasunaren erakusle izateko eta hizkuntza txikiak ere ikusgarriago egiteko, azpidazketa sustatzeko milioi bat euro jarriko du Europak. Azpidazketaren bidez, Europako zineak Europako herrialdeetan zehar zabalkunde gehiago izatea bilatzen da, hizkuntza ez dadin filmaren zabalkudearentzako traba. Irailaren 25ean amaituko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Soinugilearen etxean, dantzaria erren

Zinemaldiaren sail ofizialean, bigarrenez, erakutsiko dute euskaraz egindako pelikula bat. Egoera normalago baten ez litzateke albiste izango, baina badakigu “soinugilearen etxean, dantzaria erren” (Atsotitzak, Gotzon Garate). Eneko Olasagastik, Argia astekarian idatzi duenez, lege bat behar da ikus-entzunezkoak arautuko dituena, besteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna, Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hizkuntza gutxituek badute lekua ikus-entzunezkoetan, legez

Urriaren 28an estreinatuko da Warner etxearen “Pan sekulako bidaian” filma. Nobedadea, euskaraz ere estreinatuko dela. Aldi berean estreinatuko da EAEko hizkuntza ofizial bietan bikoiztuta. Iturria: moviemaniacsDE Katalunian 2010etik (20/2010 legea, uztailaren 7koa) derrigorrezkoa da bikoiztutako edo azpititulatutako filmeen erdiak katalanez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Iruzkin 1