22M2 taldearen kontzertuaren bueltako sorpresak

Sorpresa laukoitza izan zen zapatu gauekoa Deustuko Erriberan izan nuena. Ezustean izaten dira sorpresak, bestela ez lirateke izango; kontua da, baina, nirea hasieratik handitzen joan zela. 22M2 taldearen kontzertura joateko sarrerak eskuratu nituen, Radio Euskadiren Iflandia saioari esker, eta zapatuan Bilbon plantau ginen.

Erriberatik gindoazela patio moduko bat ikusi genuen, baina helbidea bat ez zetorrenez eraikinari buelta eman genion, despistaturik, leku berera heltzeko. 1. sorpresa: gurutzatu genituen 3 gizonetako batek euskaraz esan zigun, baietz, ondo gindoazela, segitzeko aurrera eta helduko ginela (ezer galdetu barik!).

Ate parera iritsi aurretik imajinatu genuen Pabellon6 aretotik gertu behar genuela, Ramon Barearekin topatu ginelako aurrez aurre. 2. sorpresa: gero ohartu ginen sorpresa hasieran dela, ze, sarrerak jasotzen ere aritzen da.

Irudia: Pabellon6

Irudia: Pabellon6

Aurretik ikusi genuen patio berera iritsi ginen, beraz, baina beste aldetik, eta ZAWP proiektuarekin topatu ginen aurrez aurre: jende mordoa swing party ikastaroan, pizza zatiak eta saltxitxautoa, garagardoak, ikasle atzerritar gazteak, adin guztietako jendea… 3. sorpresa: ez genuen Zorrotzaurre Art Work in Progress proiektua ezagutzen.

Pabellon6ko atea irekita zegoen ordurako, hortaz, barrura sartu ginen, ikustera joan geinen kontzertuaz gozatzera: 22M2 taldearen estreineko emanaldia. 4. sorpresa: Naroa Gaintzaren ahotsa eta indarra, osatu duten musikari talde profesiona.

Merezi du kontzertuak!.

Esperientzia benetan interesgarria izan zen zapatu gauekoa. Jende multzo anitza, koloretsua eta lanerako grinaz han topatu genuena.

Dena delakoa gertatzen dela Bilboko Zorrotzaurreko irlaren proiektuarekin, eutsi beharko zaio ezinbestean Deustuko Erriberaren 47. zenbakiaren bueltan sortu zuten eta sustraitu den mugimenduari.

Iturria: https://www.flickr.com/photos/pabellon6bilbao/sets/72157627714833519/

Iturria: https://www.flickr.com/photos/pabellon6bilbao/sets/72157627714833519/

Bestela, erriberaren beste aldean gertatu dena pasa daiteke:

SanMames

 

Kategoria: Kultur ikuskizunak Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude