Ipurdiak mundu salbatzaileentzako opari!

Lotsa puntua ere ematen dit aitortzea zinera joan naizela espioien parodia bat ikustera, baina aizue, denok gara bihozberak eta zergatik ez, ñoño samarrak. Kontua da Aste Santuko egunak aprobetxatuta, eta Gernikako Lizeoan zela, Kingsman filma ikusi dudala. Bere generoan kritika onak dituen filma dela esan zidaten eta, barre egingo nuela, entretenigarria zela oso. Zati baten luze samarra egin zitzaidala esaten hasiko naiz eta, ados egonda ere betiko 007 agenteek superagente86ren traza gehiago dutela berorren maiestatearen agenteena baino, badago aipatu barik, eta kritikatu barik, utzi ezin dudan eszena bat.

Ez nuke espoilerra egin nahi, baina filman printzesa bat bahitzen dute, ile horia bera, hainbestetan ezarri arazi dizkiguten edertasunaren kanonei erantzuten diena. Kontua da, baina, parodiaren barruan uler zitekeela printzesa batek zera proposatzea protagonistari: “mundua salbatzen baduzu, atzetik ematen utziko dizut”. Baina niri erabat salagarria iruditzen zait eta parodiatik gutxi duela gainera. Atzetik ematen utziko dio, gizonezkoek hori dutelako gustuko? Emakumeei gustatzen zaigulako? Horrela behar duelako sexuak? Igual ez daukat umorerik eta printzesa baten ahotan horrelakoak jartzea burutsua da!

Libre da  bakoitza sexua nahi duen, eta uzten dioten, moduan izateko. Baina niri neuri ez zait onargarria iruditzen emakume batek gizonezko salbatzaileari bere ipurdia eskaini behar dionik, norma bat bailitzan, eta gainera ipurdi horren lehen plano bat erakustea, bestelako sexu eszenarik ikusten ez den pelikula batean. 16 urtetik gorakoentzako filma zen, hala zioen kartelak, barre algaraka aritu ziren gazteenak eta ipurdia ikusi zutenean are gehiago mutikoak, baita nire aurrean eserita zeuden 7 neska nerabeak.

Igual lekuz kanpo zegoena neu nintzen eta fantasmak ikusten hasi naiz horrelakorik ez dagoen lekuan, baina esan behar nuen.

Kingsman filmari buruzko bestelako artikuluak:

El Diario

Blog de cine

Filmaffinity

 

 

Kategoria: Kultur ikuskizunak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude