Etiketa honen artxiboa: saioak

King Tubby

Orain arte Jamaikako abezlariak entzun ditugu Kingston Hirian, haien bizitza eta diskografia errepasatu ditugu. Oraingo astean King Tubby, Dub remixen erregea entzungo dugu. Phase, echo, eta instrumentuak sartu eta ateraz egindako DJentzako moldaketak egiten hasi zen eta 70. hamarkadan Jamaikako soinu teknikari garrantzitsuena bilakatu zen. 2005. urtean tresna digital eta ordenagailuarekin “Home Studioan” egiten ditugun experimentuak, berak 60. hamarkadako azkenengo urteetan egiten zituen, CDak atera ordez, azetatozko diskak eginez.

U Roy irratitik

Oraingo ostegunean U Roy entzuteko aukera izango duzue. Sound Systemeko lehenengotariko DJa. Ikaragarrizko moldaketak egiten ditu Jamaikako betiko Reggae klasikoekin. Saio honetan, Horace Andy, Dennis Brown, King Tubby, Gregory Isaacs eta beste talde batzuekin egindako abeztiak entzun ahal izango dituzue.

Burning Spear datorren ostegunean

Kingston Hiria, irrati uhinen bidez eta internet bidez entzuteko aukera zeneukaten orain arte , eta gaurtik aurrera blog baten bidez Irratian komentatzen dugunaz eta Reggae munduan gertatzen denaz idazteko tokia aurkezten dizuet.

Burning Spear (Marcus Garvey eta Rastafarismoaren aldarrikatzaile sakona) izango da hurrengo Kingston Hiria saioko protagonista, 4 hamarkada baino gehiago daramatza jadanik diskak ateratzen eta guk, bere abeztien selekzio bat prestatuko dizuegu. Hasieran abezti mugituenak jarriko dizkizuet eta saioaren bigarren atalean abezti lasaiagoak entzungo ditugu, presta zaitezte, lasaitasun osoa lortzeko edo estresa kentzeko terapia antzeko zerbait izango delako.