Etiketaren artxiboa: irrati

Horace Andy irrati uhinetan

Bihar asteartea, Horace Andyri buruzko irrati saioa emitituko dugu Kingston Hirian.

Dudarik gabe, orain arteko saiorik onena izango da Horace Andy protagonista duen saio hau, abeztiak kristonak: 15 abezti bata bestea baino hobea.

Aurkezleak (nik) oraindik asko ikasi behar du hitzegiteko moduan baina egindako “selector” lana ona dela aurreratzen dizuet (eta ez da nik diodalako).

Gaueko 19:00 tatik 20:00ra izango da eta primerako abeztiak entzungo dituzue Horace Andyk abeztuak.

Eek a mouse abezlariari buruzko saioa prest dago. Hiru ordu baino gutxiago falta dira zuzenean asteko, 20:00etan hasiko bait da, eta gaurko saioa oso ona izango dela aurreratzen dizuet, begiratu bestela abeztien aukeraketa:

Eek a mouse inoiz entzun ez duzuenok gaur daukazue gozatzeko aukera. Jamaikako bertsolari antzeko hau, sing-jay hobeto esanda, 25 urte baino gehiago daramtza reggae munduan eta euskal herrian oso ezaguna ez bada ere munduan zehar milaka kontzertu jo ditu urte hauetan zehar.

“Patois”, Jamaikako hizkuntzan abezten ditu bere abezti asko eta soinu bitxiak egiten ditu abeztean, honek estilo propio baten sortzaile izatera eraman du.

Desmond Dekker, azkena

Ostegun honetan, Kingston Hiria Irailerarte agurtzen da. Egun garrantzitsu hau ospatzeko, Desmond Dekker izango da saioko protagonista, horrela ez dugu tristurarik nabarituko. Ska estiloaren artistarik aipatuenetarikoa. Bere doinuak entzun ahal izango dituzue bere bizitzako hainbat gertakizun kontatzen dizkizuegun bitartean. Gainera, uda hontan Euskal Herrian egongo diren zenbait reggae kontzerturen berri emango dizuegu.

Gregory Isaacs, hurrengo saioa

Ostegun honetan Kingston Hirian, Gregory Isaacs entzuteko aukera izango duzue. Kingstonek 70. hamarkadan eman duen beste abezlari ikaragarrietako bat. Ia reggae estilo guztiak jorratu ditu bere bizitzan zehar. Dancehall estiloaren bultzatzaile garrantzitsua izan da, gaur egun oraindik ere, 55 urtekin kontzertuak eskeintzeari ekiten dio eta indar izugarri batekin gainera. Lovers rock estiloarekin lortu zuen bere hasierako fama, Gregory Isaacs abezlariari buruz prestatzen ari garen saioa entzuten baduzue bere musikaz maiteminduko zarete, zin dagizuet.

King Tubby

Orain arte Jamaikako abezlariak entzun ditugu Kingston Hirian, haien bizitza eta diskografia errepasatu ditugu. Oraingo astean King Tubby, Dub remixen erregea entzungo dugu. Phase, echo, eta instrumentuak sartu eta ateraz egindako DJentzako moldaketak egiten hasi zen eta 70. hamarkadan Jamaikako soinu teknikari garrantzitsuena bilakatu zen. 2005. urtean tresna digital eta ordenagailuarekin “Home Studioan” egiten ditugun experimentuak, berak 60. hamarkadako azkenengo urteetan egiten zituen, CDak atera ordez, azetatozko diskak eginez.

U Roy irratitik

Oraingo ostegunean U Roy entzuteko aukera izango duzue. Sound Systemeko lehenengotariko DJa. Ikaragarrizko moldaketak egiten ditu Jamaikako betiko Reggae klasikoekin. Saio honetan, Horace Andy, Dennis Brown, King Tubby, Gregory Isaacs eta beste talde batzuekin egindako abeztiak entzun ahal izango dituzue.

Burning Spear datorren ostegunean

Kingston Hiria, irrati uhinen bidez eta internet bidez entzuteko aukera zeneukaten orain arte , eta gaurtik aurrera blog baten bidez Irratian komentatzen dugunaz eta Reggae munduan gertatzen denaz idazteko tokia aurkezten dizuet.

Burning Spear (Marcus Garvey eta Rastafarismoaren aldarrikatzaile sakona) izango da hurrengo Kingston Hiria saioko protagonista, 4 hamarkada baino gehiago daramatza jadanik diskak ateratzen eta guk, bere abeztien selekzio bat prestatuko dizuegu. Hasieran abezti mugituenak jarriko dizkizuet eta saioaren bigarren atalean abezti lasaiagoak entzungo ditugu, presta zaitezte, lasaitasun osoa lortzeko edo estresa kentzeko terapia antzeko zerbait izango delako.