‘Egunkaria, Berria eta Iruña-Veleia’ gutuna Berrian

Abenduaren 19ko Berrian Xabi Larraberen Egunkaria, Berria eta Iruña-Veleia izenburuko gutuna argitaratu zen.  Sentiberatasun eta zuhurtzia falta egozten dio Berriari gaia tratatzerakoan. Horrela dio:

“Egunkaria-ren itxiera gogorra izan zen, baina, are gehiago, estatuko egunkari askok erabilitako «informazioa». Une horietan epaiketa egin gabe zegoen, baina haiek bazuten «epaia». Epaiketa egin zenean, argi geratu zen informazio horiek funts gabeak izan zirela.

Horregatik, BERRIA sentiberagoa izan beharko litzateke, Egunkaria-koa ikusita, epaitu gabeko gaietan alderdi batek esandakoa ez adieraziz. Adibidez, abenduaren 12an, Euskal Herriko Erroma artikuluaren argazkiaren oinean hau zekarren: «Iruña-Veleiako (…) euskarazko idazkun batzuk (…) zenbait adituren ustez ez baitira benetakoak».

Faltsifikatzaile bat egon dela iradokitzen du, Eliseo Gil denon burura etorriz, eta, horrela, ehungarren aldiz, deskalifikatzen eta epaitzen.

BERRIAk jakin beharko luke gai horrek epaitegian jarraitzen duela. Eliseo Gilen kontra jarritako hiru kereiletatik bi bertan behera geratu direla eta hirugarrena erabaki ahal izateko epaileak laster egingo diren grafitoen datazioak agindu dituela.

Ondo legoke aurretik inor ez epaitzea, eta gai hauek normal adieraztea, adibidez, «une honetan bi iritzi daude, faltsuak eta benetakoak, eta epaitegian dago argitzeko zain».

Bide batez, Aranzadi eta Arkeolanentzat gai honek «sinesgarritasuna» galdu duela irakurri dugu albiste berean. Nik bai galdu dudala sinesgarritasuna, baina haiengan eta arkeologoengan, oro har, gai hau argitzeko haiek eskatu behar izan zituztelako datazioak orain lau urte, eta ez epaileak.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Edward C. Harrisek esaten du Lurmenek ongi egin zituela indusketa-lanak (bideoa)

Azaroan Gasteizen egin zen Biltzarreko izar nagusia Edward C. Harris (Hamilton, Bermudas 1946) izan zen. Gaur egun Bermudasko Itsas Museoko zuzendaria da.  ‘Harris Matrix‘ deituriko sistemaren asmatzailea,  arkeologia modernoan datuak jasotzeko gehien erabiltzen dena. Bere hitzaldian Lurmenen lan teknikoa goraipatu zuen, eta ondorengo mahai inguru eta adierazpenetan Julio Nuñezena kritikatu.
Bideoa (ingelesez)
Bestalde, Harrisek, Bermudetara itzuli bezain laster, Basking in the land of the Basques artikulua idatzi zuen The Royal Gazette aldizkari birtualean.; hemen gaztelerazko bertsioa eta komentarioak.

Edward C. Harris 2012-11-24 Gasteiz

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloyk Batzordearen bidegabekeria salatu zuen

Idoia Filloyk minutu batzuk hartu zituen Biltzarrean Batzordearen bidegabekeria itzela salatzeko eta, bide batez, hango arkeologoen txostena hankaz gora jartzeko. Hitzaldiaren bideoa eta testuaren pdf-a. (Gasteiz, 2012-11-24)

Idoia Filloy

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Lau urte linboan”, Eliseo Gilen hitzaldi hunkigarria bideoan

Bi urte baino gehiago zeraman Eliseok jende aurrean hitz egin gabe. Euskeraren Jatorriak Gasteizen antolatutako Biltzarrean hitzaldi labur bezain hunkigarria eman zuen “Cuatro años en el limbo” izenburuaz. Bideoa entzungai eta pdf-a irakurgai. (2012-11-24).
Eliseo Gil
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiako auziari aipamena Joxe Austin Arrieta idazleak HUHEZIko hitzaldian

Joxe Austin Arrieta idazle donostiarrak hitzaldia eman zuen 2012ko urrian Eskoriatzako HUHEZI unibertsitatean.
Dorraoren inguruan berriro eta behin du izenburua, eta bertan aipamen oso interesgarria egiten dio Iruña-Veleiako auziari. Honelaxe dio:

“Ba, bai. Arrazoia eduki dezakete. Inozoak gara.
Baina eurak irabazle. Eta eurekin batera, euren kontra bezainbat, egin behar
dugu lan. Ez dago beste erremediorik. Herri nahasia gurea, mila printzatan
ezpaldua. Betidanik, dirudienez. Boterera iritsi orduko –ekonomikora,
politikora, ideologikora-, euskalduntasunari uko egitea, horixe izan da arau
nagusi klase nagusiengan beti. Gure esku dago aurrerantzean, halere, euskarari
iraunaraztea, eta arnasa ematea, hizkuntza handi boteretsu baten edo gehiagoren
mende egonik ere. Iruña-Veleiako aspaldiko arbaso haiek egin zuten bezala,
Inperio Erromatarraren beste ezein probintzia mendebaldarretan ez bezala:
euskaraz ere idatziz (nik ez baitiot ezein txirrindulariri “Lance Amstrong”
deituko, analitikarik egin gabe: benetakoak dira ostrakak kontrakorik frogatzen
ez den bitartean, stablishment unibertsitarioak pertsona bat eta beronen
lantalde osoa ezin esan ahaleko harrokeriaz laidoztatu eta defenestratu,  eta, hala ere,  “ahari” politiko guztiek –nire “harikoek”
barne- ostraken inguruan ostrukarena egitea hobetsi duten arren).”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleian auditoria independentea’ gutuna Berrian

Leire Saitua Euskeraren Jatorriako kideak gutuna argitaratu du igande honetako Berrian Iruña-Veleian auditoria independentea izenburuarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Luis Silgoren gutuna DNAn

silgo.png
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Notiziak eta iritziak Terrae Antiquae gunean

Terrae Antiquae izan da auzia gehientsuen astindu duen gunea eta faltsisten bozgorailu nagusia. Gauzak aldatuta daude aspaldian. Aste honetan notizia eta
iritzi interesgarri ugari argitaratu da, Koen van den Driessche eta
Roslyn Franken eskutik gehientsuak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alicia Satue latin eta greziera irakaslearen komunikazioa, Biltzarreko ezusteko atsegina

Euskeraren Jatorriak antolaturik azaroan Gasteizen egin zen biltzarrean, Alicia Satue latin eta greziera irakasle gazteak komunikazio oso interesantea irakurri zuen, era atsegin eta dibertigarrian irakurri ere. Bertan, Isabel Velazquez irakaslearen txostena jorratu zuen. Ortografia akatsak faltsutasunaren seinaletzat hartzearen zentzugabekeria kritikatu zuen, besteak beste. Merezi du komunikazioa irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eztabaidan egindako okerrak zuzendu nahirik

Eztabaidaren beroan egia ez den gauza bat esan nuen, jan edan eta lo jartzen duen epigraferik ez dagoela grafitoen artean. IAN/ TA/ IIDAN DIINOS dontsuarekin itsututa nenbilen eta ez nintzen gogoratu badela EDA/ IAN/ LO jartzen duen bat. Piezaren b) aldean dago, ez da argazkirik argitaratu.  Barka eskatzen diet entzuleei eta bereziki nire une hartako solaskide Joseba Lakarrari.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1