I. Nazioarteko Biltzarra arrakastatsua izan zen

Joan den larunbatean Gasteizen egin zen biltzarra oso ondo joan zen, giro ezin hobean. Ia ehun lagunek hartu zuten parte. Zorionak antolatzaileei! Hemen antolatzaileen kronikatxoa. Nabarmentzekoak, Antonio Rodriguez Colmeneroren ponentzia (Berria), Eduard Harris arkeologoarena (Berria), edo eta Joaquim Baxarias paleopatologoarena. Eta ezusteko polit bat: Alicia Satue latineko irakasle gazteak oso ekarpen interesgarria egin zuen ohikoa ez den tonu umoretsu eta dibertigarrian. Hedabideen aldetik ez zuen merezi zuen jarraipenik izan, ezta gutxiagorik ere. ETBk ez zuen kamerarik eta kazetaririk bidali.

Kategoriak Sailkatugabeak | 4 iruzkin

‘Iruña-Veleiako Misterioa’ dokumentala eta eztabaida-saioa ETB1ean abenduaren 5ean

Aleluia!!! ETB1, Hasier Etxeberria kazetariaren eskutik, hedabide gehienen isiltasuna apurtzera dator dokumental eta eztabaida-saio batekin. Informazioa eta aurrerapen-bideoa Zuzeu-n. Horrela aurkezten da berria EITBren orrian:

“ETB1ek gau tematiko bat eskainiko dio Abenduaren 5ean gaiari.
‘Iruña-Veleiako misterioa’ dokumentala estreinatuko da eta bere inguruan
eztabaidatuko dute lau adituk Hasier Etxeberria gidari dutela: Mertxe
Urtega arkeologoa eta Joseba Lakarra hizkuntzalaria alde batetik, eta
Juan Martin Elexpuru idazlea eta Pello Izagirre aditua bestetik.
Gure historia ofiziala aldatu behar zuten aurkikuntza arkeologikok azaleratu
ziren Iruña-Veleian 2006an. Ostraka deitzen zaien buztin eta zeramika
zatietan, ezohiko idazkunak eta marrazkiak agertu ziren, III. mendekoak,
erromatarren garaikoak. Laurehun baino gehiago ziren, benetako
aurkikuntza ikaragarria. Ez sinesteko modukoa. Latinez, grekoz,
egiptoeraz eta euskaraz.
Baina zalantza piztu zen adituen artean: aurkitutako pieza guztiak benetakoak dira? Denak dira faltsuak ala batzuk bakarrik dira benetakoak eta beste batzuk faltsuak?
Eztabaida sutsuak izan dira handik hona aurkikuntzaren faltsutasuna eta
benetakotasuna defendatzenen dutenen artean. Zatituta dago komunitate
zientifikoa: arkeologoak, hizkuntzalariak, geologoak, epigrafistak,
historialariak… eta zer sinetsi erabaki ezinik gaia ezagutzera hurbildu
den jendea. Izan ere, aurkikuntzak benetakoak badira, gure historia
beste modu batera kontatu beharko da aurrerantzean, baina faltsuak
badira, nor da gai hainbeste pieza faltsutzeko eta zergatik egin du
halako zerbait?
Galdera guzti hauei erantzuna emateko asmoz, ETB1ek gau tematiko bat eskainiko dio Abenduaren 5ean gaiari.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Roslyn Frank-i elkarrizketa luze eta interesgarria aste honetako Argian

Miel Anjel Elustondo kazetariak Iowako Unibertsitateko irakasle Roslyn M. Frank-i egindako elkarrizketa txit interesgarria argitaratu da aste honetako Argian. Euskararen berezitasunez, hizkuntzalaritza kognitiboaz, beraren euskalduntze prozesuaz eta beste hainbat gaiz mintzatzen zaigu estatubatuar euskalduna. Roz ezaguna da Iruña-Veleiako auzia jarraitzen dutenentzat, oso jarrera aktiboa izan baitu ostraken benetakotasunaren alde. Txosten luze baten eta hainbat artikuluren egilea izateaz gain,  SOS Iruña-Veleiako kidea da. Harrigarria bada ere, Elustondok ez dio ezer galdetu Iruña-Veleiaz. Debekatuta ote daukate honetaz idaztea Argian? Hori ematen du, azken lau urte hauetan ez baitute ia ezer argitaratu astekarian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Egun beltzaren laugarren urtea bete dela eta, informazio zabala Ostraka Mundua blogean

2008ko azaroaren 19an bota zuen  Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategitik Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk zuzentzen zuten LURMEN enpresa, iruzurra egin zuela leporatuta. Ostraka.mundua.com blogak egun hura eta hurrengoak gogoratu ditu bere blogeko kronika zabalean, hemen eta hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS Iruña-Veleiak azken berriak bidali ditu bere helbide zerrendetara

Berri intesgarri eta itxaropentsuak dira azkenaldikoak, eta haien jakitun egin ditu Sos Iruña-Veleiak bere helbide-zerrendetako kideak.

1.- IRUÑA-VELEIA: I. Nazioarteko Biltzarra./ I. Conferencia Internacional./ First International Conference

  • Eguna: Azaroak 24/ Noviembre 24/ November 24
  • Lekua: Gasteiz, Europa Jauregia
  • Hizlariak: Eduard Harris, Joaquim Baxarias, Antonio Rodríguez Colmenero,
    Francisco Javier Santos, Luis Silgo…

2.- Grafitoak Madrileko laborategi batean daude
/ Los grafitos se encuentran en un laboratorio de Madrid.
Goiena 

3.- Dokumentala eta eztabaida-saio ETB1ean abenduaren 5ean./ Documental y debate en ETB1 el 5 de diciembre

  • ETBk, Hasier Etxeberriaren gidaritzapean, 40 minutuko dokumentala prestatu du gaiaz. Abenduaren 5an emango da. Proiekzioaren ostean eztabaida-mahaia: Joseba Lakarra filologoa eta Mertxe Urteaga arkeologoa, faltsutasunaren alde;
    Juan Martin Elexpuru filologoa eta Pello Eizagirre erlijio eta zibilizazio
    zaharretan aditua, benetakotasunaren alde.
  • ETB, bajo la dirección de Hasier Etxeberria, ha elaborado un documental de 40 minutos sobre el tema. Habrá un debate después de la proyección. Defenderán la
    falsedad de los grafitos el filólogo Joseba Lakarra y la arqueóloga Mertxe
    Urteaga, y la autenticidad el filólogo Juan Martin Elexpuru y el
    especialista en religiones y civilizacions antiguas Pello Eizagirre. Zuzeu

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Guardia Zibilak 2011n egin zion uko analitikak egiteari

Nahasmena sortu du azaroaren hasieran Berrian eta Diario Vascon agertu zen notiziak: Guardia Zibilak uko egin diola analitikak egiteari. Baina notizia hori 2011ko ekainekoa da. Jakin ahal izan dugunez, Euskeraren Jatorrikoak artxiboz nahastu ziren bidalketa egiterakoan; beren Kongresua iragartzen zuena bidaltzen zutelakoan artxibo zahar bat bidali zuten. Zuzendu nahi izan omen zuten, baina berandu. Horixe da dena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Grafitoak Madrileko laborategi batean daude

Jakin dugunez, aukeratutako grafito multzo bat Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundearen eskutan dago irailaren bukaeratik, epailearen aginduari jarraituz.  Pentsatzekoa da dagoeneko jardungo dutela analisiak egiten, baina ez dago inolako berririk. Noizko egingo dituzten ere ez daki inork. Beste batzuetan esan dugun legez, auzia betiko argituta geratu dadin, beharrezkoa izango da Espainiako estatutik at legokeen beste laborategiren batean ere analisiak egitea, aztarnategian egin beharreko kata kontrolatuekin batera.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Azaroaren 24an egingo den Nazioarteko Biltzarraz informazio zabala DNAn

Arabako Diario de Noticias egunkariak informazio zabala dakar Euskeraren Jatorriak azaroaren 24erako antolatu duen Biltzarraz.
Bestalde, Zuzeu blogean eztabaidak bizi jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ETB1-ek dokumentala eta mahaingurua Iruña-Veleiaz abenduaren 5ean

Hasier Etxeberriak zuzendutako dokumentala eta mahaingurua izango dira. Horrela eman du honen berri Hasierrek berak Zuzeu-n

“Euskal Telebista ere Iruña-Veleiako aurkikuntza ezohikoen inguruko
eztabaida gaua prestatzen ari da, Abenduaren 5erako. ETBk eginiko
dokumental bat eta lau aditu izanen dira bertan eztabaidan: Joseba
Lakarra hizkuntzalaria, Mertxe Urteaga arkeologoa, Juan Martin Elexpuru
filologoa eta Pello Eizagirre erlijioetan eta historian aditua.
Dokumentalean, ostera, honakoak agertzen dira, besteak beste: Joakin
Gorrotxategi hizkuntzalaria, Julio Nuñez arkeologoa, Rozalyn Frank
hizkuntzalaria, Konrad Van de Driessche geologoa eta Idoia Filloy eta
Eliseo Gil arkeologoak.
Interesa duenari ahalik eta informazio eta argi gehien eskura jartzea du xede saioak, eta gauzak bere bidean, esan bezala, prest izanen da Abenduaren 5erako bi ordu inguruko saio hau.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gilen lau urteko guruzbidea

Laster lau urte beteko dira 2008ko azaroaren 19 beltz hartatik, eta hiru Lorena Lz de Lacalle orduko foru diputatuak, grafologoak erabiliz, faltsifikatzailea Eliseo Gil zela sinestarazi nahi izan zigunetik. Correo eta Berria egunkarietara filtratu zuen Magdalena Ezcurra Gondra grafologoaren txostena, 36.000 euro  kostatu zitzaiguna.
Eliseo Gilek berehala erantzun zuen gutun hunkigarri honen bidez:

“Todo atado y bien atado

Gentes de buena voluntad, permanezcan tranquilas, la Diputación Foral de
Álava, a través de su órgano habitual de contacto con la ciudadanía (un
conocido periódico pródigo en esquelas y contactos), nos trasmite que la bestia
ya está acorralada y no tardará en recibir el destino que se merece ante sus
fechorías.

Leyendo esta entradilla sería lícito pensar que ya han acorralado al lobo
devorador de pacíficas reses, quizás podría creerse que se estrecha el cerco
contra algún temible criminal de la cosa del narcotráfico o de algún
reincidente y no menos reprobable violento de género…

Pues no, señoras y señoras, el linchamiento mediático se dirige contra su
servidor y autor de estas líneas, otrora director de las excavaciones de
Iruña-Veleia.

Una vez le dije a un conocido catedrático del ramo que yo no tenía ‘el
síndrome de Juana de Arco’, no oía, ni oigo voces en mi cabeza, pero mi más
firme convicción ética y profesional hace que mantuviera (como lo sigo haciendo
ahora) que los hallazgos de Iruña-Veleia de los que todos estamos hablando son,
simplemente eso: hallazgos procedentes de una excavación arqueológica,
aparecidos en diferentes contextos de la Antigüedad. Con todo le dije también
que no tenía ninguna intención de ‘ir a la hoguera’ por ello, entendiendo que
siempre había (y pese a quien pese siempre habrá) espacio para el debate
científico, por muy controvertido que fuera lo hallado.

Pero visto lo visto, he reflexionado al respecto, y voy a compartir con vds.
mi nueva postura: así me caigan 500 años y un día seguiré afirmando
categóricamente que creo firmemente que los hallazgos son buenos, que son
posibles en la cronología propuesta por nosotros y, desde luego, que yo no he
realizado ninguno de ellos. Y ya no es sólo una cuestión de presunción de
inocencia lo que se debate, es una cuestión de abuso de poder y juicio público
en paralelo.

Deseo también comunicar a la Sra. Diputada Foral y a otras personas como la
Sra. Carrero, el Sr. Cuesta y otros, que tanto han contribuido a esta patética
situación, que permanezcan tranquilos, ya que frente a su labor apenas tengo
posibilidades reales. Por lo visto soy un ‘falsificador y estafador’ tan eficaz
y estupendo, que, a raíz de la destrucción de mi reputación profesional,
laboral y personal, vía orden foral y medios de comunicación estoy en la misma
ruina. Así que, como no tengo acceso a los dineros públicos no puedo encargar
floridos peritajes y dependo solamente de la buena voluntad de la gente de mi
entorno y de todas aquellas personas que, sin duda asumiendo un riesgo, colaboran
conmigo desde la empatía con el sufrimiento injusto y con la Ciencia.

Eliseo Gil Zubillaga

Arqueólogo

2009-11-21

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina