‘Iruña-Veleiako Misterioa’ dokumentala eta eztabaida-saioa ETB1ean abenduaren 5ean

Aleluia!!! ETB1, Hasier Etxeberria kazetariaren eskutik, hedabide gehienen isiltasuna apurtzera dator dokumental eta eztabaida-saio batekin. Informazioa eta aurrerapen-bideoa Zuzeu-n. Horrela aurkezten da berria EITBren orrian:

“ETB1ek gau tematiko bat eskainiko dio Abenduaren 5ean gaiari.
‘Iruña-Veleiako misterioa’ dokumentala estreinatuko da eta bere inguruan
eztabaidatuko dute lau adituk Hasier Etxeberria gidari dutela: Mertxe
Urtega arkeologoa eta Joseba Lakarra hizkuntzalaria alde batetik, eta
Juan Martin Elexpuru idazlea eta Pello Izagirre aditua bestetik.
Gure historia ofiziala aldatu behar zuten aurkikuntza arkeologikok azaleratu
ziren Iruña-Veleian 2006an. Ostraka deitzen zaien buztin eta zeramika
zatietan, ezohiko idazkunak eta marrazkiak agertu ziren, III. mendekoak,
erromatarren garaikoak. Laurehun baino gehiago ziren, benetako
aurkikuntza ikaragarria. Ez sinesteko modukoa. Latinez, grekoz,
egiptoeraz eta euskaraz.
Baina zalantza piztu zen adituen artean: aurkitutako pieza guztiak benetakoak dira? Denak dira faltsuak ala batzuk bakarrik dira benetakoak eta beste batzuk faltsuak?
Eztabaida sutsuak izan dira handik hona aurkikuntzaren faltsutasuna eta
benetakotasuna defendatzenen dutenen artean. Zatituta dago komunitate
zientifikoa: arkeologoak, hizkuntzalariak, geologoak, epigrafistak,
historialariak… eta zer sinetsi erabaki ezinik gaia ezagutzera hurbildu
den jendea. Izan ere, aurkikuntzak benetakoak badira, gure historia
beste modu batera kontatu beharko da aurrerantzean, baina faltsuak
badira, nor da gai hainbeste pieza faltsutzeko eta zergatik egin du
halako zerbait?
Galdera guzti hauei erantzuna emateko asmoz, ETB1ek gau tematiko bat eskainiko dio Abenduaren 5ean gaiari.”

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude