ETB1-ek dokumentala eta mahaingurua Iruña-Veleiaz abenduaren 5ean

Hasier Etxeberriak zuzendutako dokumentala eta mahaingurua izango dira. Horrela eman du honen berri Hasierrek berak Zuzeu-n

“Euskal Telebista ere Iruña-Veleiako aurkikuntza ezohikoen inguruko
eztabaida gaua prestatzen ari da, Abenduaren 5erako. ETBk eginiko
dokumental bat eta lau aditu izanen dira bertan eztabaidan: Joseba
Lakarra hizkuntzalaria, Mertxe Urteaga arkeologoa, Juan Martin Elexpuru
filologoa eta Pello Eizagirre erlijioetan eta historian aditua.
Dokumentalean, ostera, honakoak agertzen dira, besteak beste: Joakin
Gorrotxategi hizkuntzalaria, Julio Nuñez arkeologoa, Rozalyn Frank
hizkuntzalaria, Konrad Van de Driessche geologoa eta Idoia Filloy eta
Eliseo Gil arkeologoak.
Interesa duenari ahalik eta informazio eta argi gehien eskura jartzea du xede saioak, eta gauzak bere bidean, esan bezala, prest izanen da Abenduaren 5erako bi ordu inguruko saio hau.”

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude