Roslyn Frank-i elkarrizketa luze eta interesgarria aste honetako Argian

Miel Anjel Elustondo kazetariak Iowako Unibertsitateko irakasle Roslyn M. Frank-i egindako elkarrizketa txit interesgarria argitaratu da aste honetako Argian. Euskararen berezitasunez, hizkuntzalaritza kognitiboaz, beraren euskalduntze prozesuaz eta beste hainbat gaiz mintzatzen zaigu estatubatuar euskalduna. Roz ezaguna da Iruña-Veleiako auzia jarraitzen dutenentzat, oso jarrera aktiboa izan baitu ostraken benetakotasunaren alde. Txosten luze baten eta hainbat artikuluren egilea izateaz gain,  SOS Iruña-Veleiako kidea da. Harrigarria bada ere, Elustondok ez dio ezer galdetu Iruña-Veleiaz. Debekatuta ote daukate honetaz idaztea Argian? Hori ematen du, azken lau urte hauetan ez baitute ia ezer argitaratu astekarian.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude