‘Iruña-Veleia sindromea’ Puntua-n

Abenduaren 23an, Goienak argitaratzen duen Puntua gehigarrian, nire Iruña-Veleia sindromea artikulua azaldu zen. Hemen kopiatzen dugu:

‘Iruña-Veleia sindromea’

Ia zazpi urte egin ditu Ertzaintzak kasua ikertzen. Bere txostenean aitortzen du ez dakiela nor den ustezko faltsutzearen egilea (“grandes dificultades existentes a la hora de acreditar las responsabilidades individuales de lo sucedido”), Lurmenen nukleo gogorra omen; eta ezta non egin zen (agian aztarnategian bertan gauez edo oporretan, edota tailer edo etxe partikular batean); zein tresnarekin (“no se ha podido determinar la herramienta”); edo zein izan den eragilea, mobila (“aparente falta de motividad […], lo más verosimil es que los autores buscaran fama o dinero”). Nola aurkituko zuten ba ezer, grafitoak benetakoak badira? Hala ere, “La más grave falsificación de la historia de la arqueología mundial” da, Ertzaintzaren hitzetan.

Horrela definitu du Van den Driessche geokimikariak Veleia sindromea: erabakia aspaldi hartuta dago: grafitoak faltsuak dira; eta txosten eta ikerketa ofizial guztiek frogatu behar dute faltsutasun hori. Eta frogarik ez badago, asmatu egiten dira. Eta egileari buruz arrastorik ez badago, erruduna seinalatu (Eliseo Gil kasu honetan) eta hedabideetan txiki-txiki egiten da. Egia bilatzeak ez du interesik. Hobeto esanda, arriskutsua da. Utikan arkeometrian espezializatutako laborategiak eta kata kontrolatuak.

Hogei txosten egin dituzte bederatzi herrialdetako ikerleek benetakotasunaren alde, baina bost axola. Aldundiak grafologo bat hartu zuen 2009an Gil inkriminatzeko. Haren txostena ez zitzaien gustatu eta beste bat kontratatu zuen, eta honek ziurtatu zuen Eliseok egin zituela grafito guztiak. Oso arrazoi indartsuak zituen: 36.000 euro poltsikora. Orain Ertzaintzak berak aitortu du lehendik bagenekiena: grafologiak ez duela deus balio auzi honetan. Gilen aurka zegoen “froga” bakarra erori egin da.

Honela ere titula zitekeen artikulu hau: Grafitoen faltsutasuna Pirinioetan erabaki zen. Harrigarria, ezta? Zera esan zuen EHUko Gorrochateguik euskerazko grafitoen aurkezpen ofizialean, 2006an: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino […] con leyendas en vasco antiguo”.

Eta zera idatzi zion Gorrochateguik berak Arkeologia Museoko zuzendariari lau egun geroago: “Estimada Amelia: […] Tras conceder dos entrevistas la mañana del viernes, me voy a los Pirineos. […] Y la conclusión de lo pensado estos dos últimos días con los datos que guardaba en mi memoria es que no se sostiene en absoluto que los textos en euskera sean antiguos.”

Zer gertatu zen bi egun horietan horrelako ziaboga bat egiteko? Berari galdetu beharko zaio. Kontua da, gure ustez behintzat, orduantxe erabaki zela auzia. Gerora, goikoen ekimen guztiak erabaki hura betetzera zuzendu dira. Veleia sindromea martxan zegoen.

Laster hasiko ziren Interneteko foroetan intoxikazioak, filtrazioak eta mozorro dantzak; Satorrotas eta Tatxi Piruli izango dira protagonista nagusiak. Ondo informatuta daude. Grafitoen edukiak ezagutzen dituzte. Isiltasun hitzarmena hausten dute. Euskalduntze berantiarra-ren defendatzaileak ere urduri daude. Espainiako historiagrafiaren dogma sakratu bat arriskuan dago. Interes eta pentsaera ezberdineko pertsonak bat egiten dute Iruña-Veleiako aurkikuntzak lurperatzeko.

Filologoek agintzen duten Batzordea, grafologoak, epaitegia, Ertzaintza… denak elkar hartuta. Gure politikari, hedabide eta intelektual gehientsuen laguntza edo pasibotasuna ziurtaturik dute. Horrela helduko gara 2016ra.

Ni neu, beste asko bezalaxe, konbentzituta nago irabazitako gerra baten aurrean gaudela. Grafitoak benetakoak direlako, gehiago agertuko direlako ondo induskatzen bada, analisiak egiten badira zaharrak direla ikusiko delako… Baina mugimendu indartsu bat sortzen ez bada herritarron aldetik, agian belaunaldiak igaro beharko dira auzia argitu arte.

Juan Martin Elexpuru

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruina bloga berriz ere martxan

Isilaldi baten ondoren, berriz ere abian da Iruina bloga. Grafitoei lotutako gauza oso interesgarriak irakur daitezke bertan; egiptologia, antzinako erlijioak eta horrelako gaiak jorratzen dira bereziki. Eskuin aldeko zutabean aurki daiteke hara azkar sartzeko bidea.

Joseba Aurkenerenak Naizen Olentzerori buruz idatzitako artikulu bikainaren lotura ikusi dugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Inuzentekeria astun bat gogoan

2007ko abenduaren 28a, Inuzente Eguna. Gyps ezizenaren azpian mozorrotzen denak idatzi txit graziosoa argitaratu du celtiberia.net blogean. EHUko irakasle Ricardo Gomezek egun berean eman du horren berri bere Filoblogia blogean.

Esan genuen urtero gogoratuko genuela zatarkeria handi hau gaurko egunez, egileak kaltetuei barkazioa eskatu arte, bederen. Hemen aurki daitezke testua eta kontestua, eta aipatzen diren pertsonaiei buruzko argibideak.

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin

Euskeraren Jatorria Elkartearen Nazioarteko 2. berripapera kalean

Euskeraren Jatorria Elkarteren Iruña-Veleiari buruzko 2. berripaper digitala kalean da azkenaldian jazo diren gorabeherekin. Hemen ikus daiteke edota pdf-a jaitsi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Absurdistan” Arabako lautadan

Noticias de Absurdistan: daños de destrucción del Patrimonio Cultural titulatu du Koen Van den Driesschek bere azken sarrera. Ertzaintzaren txostena baino gauza absurdoagorik eta surrealistagorik, nekez. Letrak edo marrazkiak dituen zeramika puxketa bakoitza 600 euroan baloratu du Ertzaintzak, horren arabera fiskalak 250.000 euroko isuna eska dezan Eliseoren aurkako balizko epaiketan. Milaka zeramika puxketa joan ohi da zabortegira indusketa normal batean, baliodunak gordeta gero, jakina. Norbaitek horien gainean idatzi izan balu ere, non legoke ondarearen aurkako kaltea? Pentsa, Nuñezek hodeamakina eta kamioien laguntzaz milaka metro harrotu ditu eta dena zakartegira eraman du.  Nolakoa izan beharko luke haren aurkako isunak? Baina Nuñezek hor jarraitzen du aztarnategiaren zuzendari, eta epaileak eta poliziak ez diote konturik eskatu.

nunez

Eta barrez lehertzekoa (hain tristea ez balitz) faktura bati buruz Ertzaintzak ateratako ondorio harrigarria. 875 euro “estafatzea” leporatzen dio Lurmeni, kontuan izan gabe IRPFari zegokiona zela diru hori. Estafatzen hasita kopuru hori estafatzea ere… Hemen irakur daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Munduko gurutze (ezagun) zaharrena”, sarrera Ama Atan

crucifijo_siglo_III

El crucifijo (conocido) más antiguo del mundo” titulatu du Koenraad Van den Driesschek Ama Atako sarrera. Goikoa II-III. mendekoa da, ekialdean aurkiturikoa, British Museum-en dago egun. Grezieraz ditu hitzak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“RIP” ala santutasunaren hiru marra?

R

ostraca-restauracion

Hau R bat ote? Ez gure ustez (eta ezta grafitoak prozesatu dituzten Museoko errestauratzaileen ustez ere).  Santutasunaren hiru marrak hainbat grafitotan ageri dira:

mediumhiru

(Hau Zuzeuko eztabaidaren harira dator)

medium

Herbert Sauren hizkuntzalari eta epigrafista alemaniarrak, Lovainako Unibertsitateko irakasle ohiak, lan bat publikatu berri du Academia.edu-n: Le Christ crucifié. Sept représentations de l’Antiquité. Horietako bi Iruña-Veleiakoak dira. Berarentzat benetakoak dira. Hemendik jaitsi daiteke pdf-a. Horrela hasten da lana:

herbert1

Bestalde, hari beretik, “El crucifijo (conocido) más antiguo del mundo” Koenraad Van den Driesscheren sarrera Ama Atan.

Beheko iruzkinen harira:

Neureseni1 - copia

Arrien (Ariege)

Kategoriak Sailkatugabeak | 23 iruzkin

Botoa… nori?

Iruña Veleia koloretan

Azalpenak

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Lurmenen prentsaurrekoaren bideoa

Abenduaren 4an Gasteizen Lurmenek Correori eta Ertzaintzaren txostenari erantzunez emandako prentsaurrekoaren bideoa. Egilea: Iputztar.

elipren

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gilek “Urteko Nafarra” saria jaso zuen ekitaldi xume eta hunkigarrian

Gasteizko hiri zaharraren gailurrean, datorren urtean tenente nafarraren izena hartuko duen plazan egin zen ekitaldia. Han ziren aurreko bi omenduak: Jose Antonio González Salazar ikerlea eta Joxe Ulibarrena irudigilea. Iñigo Gonzalez de Larramendi Martin Ttipia Elkartearen lehendakariak gidatu zuen ekitaldia. Honek oso hitzaldi polita eskaini zigun han bildu ginenoi. Eguraldia ere lagun izan genuen eta oso giro ederrean igaro zen ospakizuna eta ondorengo bazkaria. Ekitaldiaren bideoa. Egilea: Iputztar

IMG_1592

IMG_1586

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina