Inuzentekeria astun bat gogoan

2007ko abenduaren 28a, Inuzente Eguna. Gyps ezizenaren azpian mozorrotzen denak idatzi txit graziosoa argitaratu du celtiberia.net blogean. EHUko irakasle Ricardo Gomezek egun berean eman du horren berri bere Filoblogia blogean.

Esan genuen urtero gogoratuko genuela zatarkeria handi hau gaurko egunez, egileak kaltetuei barkazioa eskatu arte, bederen. Hemen aurki daitezke testua eta kontestua, eta aipatzen diren pertsonaiei buruzko argibideak.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

5 Responses to Inuzentekeria astun bat gogoan

  1. egilea: Peloxio

    Ederra!!! Argitaratu zenean adina barre edo are gehiago egin dut oraingoan.
    Inuzentada gogoangarri eta geniala era berean.
    Mila esker gogora ekartzeagatik, Juan Martin!

  2. egilea: Antton

    Berriz ere Peloxio hemen dugu, min egiteko asmoarekin, nola ez. Bere ezinegona nurbaitik atera behar.

    Gogoangarria izan omen zen “inuzentada” hura, diozu. Gogoangarria? Goragalea baizik, bertzeekiko gutxispen eta iraina dariona. Jakinik nor den bere egilea, gizon serioa bera, Unibertsitateko irakasle ospetsua (teorian “ekidistantea” eta publikoaren serbitzaria izan “beharko” lukeena), Iruña-Veleiako aferan eragin zuzena izan duena…hori jakinik, oraindik ere penagarriagoa egiten zait bere rola, bere haindiustea, alegia, bertzeak baino gehio dela bera.

    Hori dena, noski !!, potereak ematen duen “ahalmena horretaz” balioturik, babestua, izkitun…

    Penagarria iduritze zait gure artean horrela ibiltzea. Baina egon gaitezen lasai, badago denontzat ahina.

  3. egilea: JM Elexpuru

    Mozorroa jantzita ttu egiten duenak bere liztuaren nazka irentsi behar izaten du.

  4. egilea: Peloxio

    Lasai, gizonak, lasai! Ez nuen uste horren mingarria egingo zitzaizuenik nire iruzkintxoa. Niri testua geniala iruditzen zait bere horretan, bestelako baloraziorik egin gabe. Ironia eta sarkasmoa dariolako diot; testua, alderdi literariotik, borobila delako, besterik gabe. Baina lasai, gizonak, lasai! Jeseussss, nola jartzen zareten txikikeria bategatik! Eguberritako “izpiritu” gutxi zuekin!

  5. egilea: Antton

    Umorea…besteen bizkar, burla da.

    GYPSen “ironia eta sarkasmo” horrek zera dakarkit gogora, garai batean maixu harroputz ergel batzuk erabili ohi zuten “umorea”, estrado baten gainetik, irrigarri uzteko ikasle batzuk (irrigarri, eta auniztan, bizi guztirako izengoiti batekin).
    Abusua.

    Pakea zuretzat, Peloxio. Barne pake pixko baten beharra badugu, noski, denok ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude