2. Nazioarteko Biltzarra maiatzaren 7an egingo da, Gasteizen

Atsedenaldi luzearen ondoren, hemen gara berriro, indarberrituta.

Iruña-Veleiari buruzko II. Biltzarra maiatzaren 7an egingo da Gasteizen. Aztanategi honek bere baitan duen altxor arkeologiko, historiko eta linguistikoa ezagutaraztea izango du helburu eta aditu onenek hitz egingo dute. Aurrerago azalduko dugu programa zehatza.

Beraz, adi, gorde egun hori.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Igone Martinez de Luna Kultura Diputatuaren adierazpenak Berrian

Urtarrilaren 26ko Berrian Jon Rejado kazetariak Igone Martinez de Luna Kultura Diputatuari eginiko elkarrizketa luzea dator. Hemen kopiatu dugu Iruña-Veleiaz esandakoa.  Azpian komentario batzuk.

***

Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleia zela-eta hasitako auzibidea hortxe dago oraindik. Nola dago kontu hori?

Kultura diputatu izendatu eta lehen irteera Iruña-Veleiara egin nuen. Ikusgarria da aztarnategia. Auzipean egoteak eragin txarra izan du. Gure nahia da lehenbailehen instrukzio fasea amaitzea, eta epaileak ebaztea. Ebaztea gauza bat, bestea, edo dena delakoa.

Dena den, auzibideak iraun bitartean, lanean segitu dute.

Zuzendaritza plan bat dago 2020. urtera arte. Auzibideak estali egin du aztarnategia. Itzal beltz batek inguratu du. Uste dugu han ateratzen ari diren datuak helaraztea garrantzitsua dela. Ematen du baztertuta dagoela, baina ezagutarazi behar dugu gure ondarea arabarron artean, eta arlo zientifikoan ere bertako datu eta emaitzak zabaldu behar ditugu.

Nola ezagutarazi nahi duzue?

Zuzendaria eta biok hainbatetan bildu gara museoetako zerbitzu buruarekin. Uste dugu beste modu batean aurkeztu behar dugula gure ondarea. Ikaragarria da Araban duguna.

***

  1. Auzipean egoteak eragin txarra izan du. Gure nahia da lehenbailehen instrukzio fasea amaitzea, eta epaileak ebaztea. Ebaztea gauza bat, bestea, edo dena delakoa.

Ez du lan erraza Diputatuak. Urduritasuna transmitizen du: […] epaileak ebaztea. Ebaztea gauza bat, bestea, edo dena delakoa. Bai, epaileak ebatzi beharko du, baina kereila jarri duena Diputazioa da, eta nahi badu, kereila ken dezake; sarri eskatu zaio hori egitea, auzi zientifikoa erabaki arte, bederen. Epaileak Eliseo eta besteak prozesatzea erabakitzen badu, Diputazioak aurrera joko du akusazio partikular gisa? Bere zerbitzu juridikoak botako ditu Lurmenen kontra kondena bilatuz?

2. Uste dugu han ateratzen ari diren datuak helaraztea  garrantzitsua dela. Ematen du baztertuta dagoela, baina ezagutarazi behar dugu gure ondarea arabarron artean, eta arlo zientifikoan ere bertako datu eta emaitzak zabaldu behar ditugu.

Oso ados. Nuñezek sei kanpaina egin ditu, eta oraindik ez du ezer argitaratu, Veleia jartzen duen arari buruzkoak kenduta. Nuñezek deklaratu du grafito ugari aurkitu duela (“numerosos”) baina oraindik ez da bat bera ere ezagutzera eman. Zeren zain? Zeren beldur? Argitaratzen badira, nolako galbahea pasatuta egongo dira? Hau ez al da oso eskandalagarria?

3. Zuzendaria eta biok hainbatetan bildu gara museoetako zerbitzu buruarekin. 

Diputatuak badaki zer nolako sarraskia egin duen Nuñez zuzendariak duela gutxi 6. sektorean. Lehenaz gain esan behar, ezagutzen duelako 2010ean hondeamakina handiaz egindakoa. Kargu hartu al dio?  zuzendaritzan mantendu behar al du 2020ra arte? Ez al du ikusten zelako eskuetan dagoen aztarnategia? Gauzak horrela jarraitzera, bera ere konplize bihurtzen dela?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Neure ama Roman hil da” erakusketa Donostiako San Telmon

Atzo, urtarrilak 22, inauguratu zen Donostiako San Telmo Museoan 1966 | Gaur Konstelazioak izenburu duen erakusketa. Ehunka lagun eta autoritate ugari, Donostiaren hiritartasun kulturalaren programan dago eta. Oteiza, Txillida, Basterretxea, Mendiburu, Zumeta, Sistiaga eta abarrek osatu zuten talde gogoangarria oroitzea eta gorestea du helburu.

koen1

Erakusketaren barruan ezusteko atsegina: Iratxe Jaio + Klass Van Gorkum artista kontenporaneoek (euskalduna lehena, holandarra bigarrena) buruturiko Neure ama Roman hil da erakusketa. Hiru osagai ditu: 1) 34 minutuko dokumentala. 2) Grafitoen 900 marrazki karpeta plastifikatuetan, banan-banan ikusteko moduan. 3) Horietako hainbat horman ipinita.

neure1

Kalitate tekniko handiko dokumentalean, faltsutasunaren aldeko bi lagun (Juan Santos Yanguas eta Julio Nuñez) eta benetakotasunaren aldeko beste bi (Koen Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru) agertzen dira ostrakak komentatzen eta bakoitza bere arrazoiak ematen. Osagarri gisa, E. Harrisek aztarnategia bisitatu zueneko sekuentziak, Eliseo Gil, Idoia Filloy eta beren abokatuaren hitzak, eta abar.

jaio1

Ez genuen astirik izan dokumentala osorik ikusteko eta ilustrazio guztiak begiratzeko, baina aho-gustu onarekin irten ginen. Gure herriko ofizialtasuna gaia modurik itsusienean lurperatu nahirik ari denean, txalotzekoa iruditzen zaigu Iratxe eta Klassen ausardia, ahalegina eta artea.

bisit

¿Puede salvar el arte Iruña-Veleia? titulatu du Koen Van den Driesschek Ama Atan honetaz idatzi duen sarrera. Beste informaziobide batzuk:

http://www.parallelports.org/es/project/nire-ama-roman-hil-da-mi-madre-ha-muerto-en-roma
http://www.parallelports.org/es/article/1966-gaur-konstelazioak-2016
http://www.parallelports.org/es/article/el-texto-principios-y-salidas-capitulo-iii-manifesto-arte-hoy-frente-a-las-dudas

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Joaquín Gorrochategui RAEko kide izendatu dute

Duela hilabeteko berria da. Joaquín Gorrochategui Churruca RAEko (Real Academia Española) kide izendatu dute, beste 23 lagunekin batera. Académico Correspondiente, hain zuzen. Notizia Rae-n eta Jakiunden.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Iruña-Veleia askatu!!’ pankarta Bilboko manifestazioan

Atzoko Bilboko manifestazioa pasatzen zen lekuan pankarta hau ikusi ahal izan zen. (Iturria: Ama Ata, Antton Erkizia).

original

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hondeamakina sartu dute Errosetoien Etxean!

Gauza jakina den bezala, Euskerazko grafito ugari agertu zen 6. sektorean, Errosetoien Etxean. Horietako asko “judeo-kristauak”, Geure Ata, gurutzeak eta abar; 8. eremuan, arkeologoek Domus Eclesia-tzat jo zutenean. Beren txostenetan garbi uzten dutenez, eremu horretako zati bat induskatu gabe geratu zen. Hainbestetan aipaturiko kata kontrolatuak egiteko leku egokienetarikoa.

Ba hara non, itxura guztien arabera, Nuñezek abendu honetan hondeamakina erabili, hustu eta han zegoena bi zakar multzotan pilatu duen, 50 m ingurura.

Ama Atan Antton Erkiziak oso sarrera dokumentatua egin du honetaz.

AirS6_06

Errosetoien Etxea (6. sektorea) goitik hartuta, 2006ko uztailean,  eremu horretako indusketak amaitzear zeudenean

2012a  2016a

2012a - copia  2016a - copia

                        2012                                     Google Maps                   2016

Roset7nov

6. sektorea 2015eko azaroan. Lurra ukitu gabe zegoen artean

Roset17Dic

6. sektorea 2015eko abenduan. Hondeamakina ibilita eta leunduta

1.pila

Errosetoien Etxetik 50 bat metrora dagoen 1. zakar pila. Egituretatik harrotutako harriak  nabarmentzen dira. Ibilgailu baten gurpil-arrastoak ageri dira grabatu dugun bideoan

2.pila

Aurrekoaren ondoan dagoen 2. zakar pila

zeramikazabor (1)

Zeramika pusketa zakar pilan

3-rodadas

Hondeamakinaren edo dumper-aren gurpil-markak aztarnategiaren eta zakar-pilen artean

hondeam

Hondeamakina aztarnategiko aparkaleku ondoan, 2015eko abenduan

Roset7novP

Lurmenek 2006an induskatutako eremua eta Nuñezek 2015ean harrotutakoa

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

‘Iruña-Veleia sindromea’ Puntua-n

Abenduaren 23an, Goienak argitaratzen duen Puntua gehigarrian, nire Iruña-Veleia sindromea artikulua azaldu zen. Hemen kopiatzen dugu:

‘Iruña-Veleia sindromea’

Ia zazpi urte egin ditu Ertzaintzak kasua ikertzen. Bere txostenean aitortzen du ez dakiela nor den ustezko faltsutzearen egilea (“grandes dificultades existentes a la hora de acreditar las responsabilidades individuales de lo sucedido”), Lurmenen nukleo gogorra omen; eta ezta non egin zen (agian aztarnategian bertan gauez edo oporretan, edota tailer edo etxe partikular batean); zein tresnarekin (“no se ha podido determinar la herramienta”); edo zein izan den eragilea, mobila (“aparente falta de motividad […], lo más verosimil es que los autores buscaran fama o dinero”). Nola aurkituko zuten ba ezer, grafitoak benetakoak badira? Hala ere, “La más grave falsificación de la historia de la arqueología mundial” da, Ertzaintzaren hitzetan.

Horrela definitu du Van den Driessche geokimikariak Veleia sindromea: erabakia aspaldi hartuta dago: grafitoak faltsuak dira; eta txosten eta ikerketa ofizial guztiek frogatu behar dute faltsutasun hori. Eta frogarik ez badago, asmatu egiten dira. Eta egileari buruz arrastorik ez badago, erruduna seinalatu (Eliseo Gil kasu honetan) eta hedabideetan txiki-txiki egiten da. Egia bilatzeak ez du interesik. Hobeto esanda, arriskutsua da. Utikan arkeometrian espezializatutako laborategiak eta kata kontrolatuak.

Hogei txosten egin dituzte bederatzi herrialdetako ikerleek benetakotasunaren alde, baina bost axola. Aldundiak grafologo bat hartu zuen 2009an Gil inkriminatzeko. Haren txostena ez zitzaien gustatu eta beste bat kontratatu zuen, eta honek ziurtatu zuen Eliseok egin zituela grafito guztiak. Oso arrazoi indartsuak zituen: 36.000 euro poltsikora. Orain Ertzaintzak berak aitortu du lehendik bagenekiena: grafologiak ez duela deus balio auzi honetan. Gilen aurka zegoen “froga” bakarra erori egin da.

Honela ere titula zitekeen artikulu hau: Grafitoen faltsutasuna Pirinioetan erabaki zen. Harrigarria, ezta? Zera esan zuen EHUko Gorrochateguik euskerazko grafitoen aurkezpen ofizialean, 2006an: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino […] con leyendas en vasco antiguo”.

Eta zera idatzi zion Gorrochateguik berak Arkeologia Museoko zuzendariari lau egun geroago: “Estimada Amelia: […] Tras conceder dos entrevistas la mañana del viernes, me voy a los Pirineos. […] Y la conclusión de lo pensado estos dos últimos días con los datos que guardaba en mi memoria es que no se sostiene en absoluto que los textos en euskera sean antiguos.”

Zer gertatu zen bi egun horietan horrelako ziaboga bat egiteko? Berari galdetu beharko zaio. Kontua da, gure ustez behintzat, orduantxe erabaki zela auzia. Gerora, goikoen ekimen guztiak erabaki hura betetzera zuzendu dira. Veleia sindromea martxan zegoen.

Laster hasiko ziren Interneteko foroetan intoxikazioak, filtrazioak eta mozorro dantzak; Satorrotas eta Tatxi Piruli izango dira protagonista nagusiak. Ondo informatuta daude. Grafitoen edukiak ezagutzen dituzte. Isiltasun hitzarmena hausten dute. Euskalduntze berantiarra-ren defendatzaileak ere urduri daude. Espainiako historiagrafiaren dogma sakratu bat arriskuan dago. Interes eta pentsaera ezberdineko pertsonak bat egiten dute Iruña-Veleiako aurkikuntzak lurperatzeko.

Filologoek agintzen duten Batzordea, grafologoak, epaitegia, Ertzaintza… denak elkar hartuta. Gure politikari, hedabide eta intelektual gehientsuen laguntza edo pasibotasuna ziurtaturik dute. Horrela helduko gara 2016ra.

Ni neu, beste asko bezalaxe, konbentzituta nago irabazitako gerra baten aurrean gaudela. Grafitoak benetakoak direlako, gehiago agertuko direlako ondo induskatzen bada, analisiak egiten badira zaharrak direla ikusiko delako… Baina mugimendu indartsu bat sortzen ez bada herritarron aldetik, agian belaunaldiak igaro beharko dira auzia argitu arte.

Juan Martin Elexpuru

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruina bloga berriz ere martxan

Isilaldi baten ondoren, berriz ere abian da Iruina bloga. Grafitoei lotutako gauza oso interesgarriak irakur daitezke bertan; egiptologia, antzinako erlijioak eta horrelako gaiak jorratzen dira bereziki. Eskuin aldeko zutabean aurki daiteke hara azkar sartzeko bidea.

Joseba Aurkenerenak Naizen Olentzerori buruz idatzitako artikulu bikainaren lotura ikusi dugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Inuzentekeria astun bat gogoan

2007ko abenduaren 28a, Inuzente Eguna. Gyps ezizenaren azpian mozorrotzen denak idatzi txit graziosoa argitaratu du celtiberia.net blogean. EHUko irakasle Ricardo Gomezek egun berean eman du horren berri bere Filoblogia blogean.

Esan genuen urtero gogoratuko genuela zatarkeria handi hau gaurko egunez, egileak kaltetuei barkazioa eskatu arte, bederen. Hemen aurki daitezke testua eta kontestua, eta aipatzen diren pertsonaiei buruzko argibideak.

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin

Euskeraren Jatorria Elkartearen Nazioarteko 2. berripapera kalean

Euskeraren Jatorria Elkarteren Iruña-Veleiari buruzko 2. berripaper digitala kalean da azkenaldian jazo diren gorabeherekin. Hemen ikus daiteke edota pdf-a jaitsi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina