2. Nazioarteko Biltzarra maiatzaren 7an egingo da, Gasteizen

Atsedenaldi luzearen ondoren, hemen gara berriro, indarberrituta.

Iruña-Veleiari buruzko II. Biltzarra maiatzaren 7an egingo da Gasteizen. Aztanategi honek bere baitan duen altxor arkeologiko, historiko eta linguistikoa ezagutaraztea izango du helburu eta aditu onenek hitz egingo dute. Aurrerago azalduko dugu programa zehatza.

Beraz, adi, gorde egun hori.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 Responses to 2. Nazioarteko Biltzarra maiatzaren 7an egingo da, Gasteizen

  1. egilea: Iñaki

    Eta “aditu onenak” nor diren zuk erabakitzen duzu, jakina, adituen kalifikazio epaimahai askotan parte hartu duzulako.

  2. egilea: Antton

    Joino, joino, Iñaki. Hemen zaitugu berriro. Ongi etorria.

    Iruña-Veleiako ostrakaz zu aditu ona zaitugunez, nahi al zenuke zu zeu etorri hitzalditxoa ematera? Gustura adittuko zintugun, ez dut itzal handirik baina neu mintzatuko naiz zure alde, programan sar zaitzaten. Bai?…Animatu, gizona edo emakumea.
    Noski, lehendik esan beharko didazu nor zeren…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude