‘Egiaren ezintasuna’ Ismael Manterola Ispizuaren artikulua Berrian

Bilboko La Taller galerian ikusgai dago aspalditxotik Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistek Iruña-Veleiako grafitoez prestatutako erakusketa. Ismael Manterola Ispizua arte adituak artikulu interesgarria argitaratu du horretaz Berrian. Donostiako San Telmon ere ikusgai egon zen erakusketa 2016an.

Egiaren ezintasuna

 Ismael Ispizua Manterola
2018ko maiatzak 1

Harrigarria iruditu zitzaidan Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkumek La Taller galerian jarri duten erakusketa. Azken urteetan, artista bikotea lan eskerga egiten ari da Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoan topatutako balizko ostraka erromatarrei buruzko ikerketan. Guztion ahotan egon da inoiz Iruña-Veleian gertatutakoa, oraindik ez dakigula eta ez dugula ondo ulertzen zer gertatu den eta zer gertatzen ari den ditxosozko aurkikuntzekin.

Artistek buztinezko euskarritan irudikatutako zeinu eta irudi guztiak (ahal izan dituzten guztiak, behintzat) paperean grabatu dituzte, erakusketa aretoko hormetan eskegitzeko. Galeriako lau horma paper karratuz beteta azaltzen zaizkigu instalazio eraginkor eta erakargarrian. Horrekin batera, adituekin grabatutako elkarrizketak telebista pantailan ikus eta entzun daitezke, aretoko bazter batean.

Artistek ahalegin handia egin dute gaiari buruz iritzirik ez emateko. Faltsuak ala benetakoak direla defendatzen duten profesionalak elkarrizketatu dituzte, eta inongo azalpenik gabe daude horman jarritako irudiak, jendeak lur azpian azaldutakoa ikusteko aukera izan dezan. Zaila bada ere, lortu dute asepsia antzeko jarrera, era ia zientifikoan aurkeztu baitute eztabaidagai den gertakizuna.

Hain zuzen, egiaren eta gezurraren arteko mugak non dauden eta hori jakitea zein zaila den da erakusketatik atera dezakegun mezua. Eta, horrekin batera, agian garrantzi handiagoa duen beste mezu bat ere azaleratzen du erakusketak: egia ezagutzeko zientziak duen ezintasuna. Gainera, eztabaida zientifikoa izan behar zuena epaitegietan nahastu da, eta horrek ere egiaren bilaketan traba egiten du, nahiz eta kontrakoa gertatu behar litzatekeen. Guztiok pentsatzen dugu justiziak egia izan behar duela oinarri, baina ez da erraza legeen eta epaiketen bidez egia topatzea. Kasu honetan, beste askotan bezala, judizializazioak ez du gehiegi lagundu arazoaren konponbidea bilatzeko orduan. Beraz, gure gizarteak egia ezagutzeko eraiki dituen egiturek (zientziak eta zuzenbideak) ez dute arrakasta handirik izan. Hori izan daiteke Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen lanaren ondorioetako bat, beste interpretazio posibleen artean.

Agian, beste irakurketa baikorrago bat ere egin dezakegu, agerian jartzen digutenean arazora hurbiltzeko modu bakarrenetakoa artea dela. Artearen estrategiak, egiteko erak eta esanahi bakarrari ihes egiteko gaitasunak, gai eztabaidatsuei buruz hitz egiteko eta pentsatzeko moduak izan daitezkeela da La Tallerren egun hauetan zabalik dagoen erakusketatik atera nuen ondorioa.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Hiru mila orri banatu ziren San Prudentzio eguneko erromerian Gasteizen

Iruña-Veleia Argitu ekimeneko kideek hiru mila orri banatu zituzten San Prudentzio Egunez Armentian egiten den erromerian. Hona hemen orriaren edukia:

IRUÑA-VELEIA: ARABAREN LOTSA / LA  VERGÜENZA DE ARABA

Atropello arqueológico

  • Posibles joyas arqueológicas, vitales para conocer la historia del euskera, primeros pasos del cristianismo, etc., en peligro de terminar en el vertedero
  • Aztarnategiko 8.000 m² suntsitu zituen oraingo zuzendariak eskabadora handi batez
  • 8 campañas y ningún informe publicado sobre lo hallado. Más de dos millones de euros gastados. Sitio en condiciones precarias y sin apenas visitantes
  • Ez dute inolaz ere nahi piezak aztertuak eta datatuak izatea Europako laborategi espezializatuetan

Bidegabekeria judiziala

  • La parte querellante (Diputación de Álava) “custodia” las piezas en litigio
  • Auziak bederatzi urte darama instrukzioan eta oraindik ez dakigu epaiketa egongo den ala ez
  • Récord histórico de la injusticia: la causa abierta más antigua de nuestro país

Atropello mediático

  • Hedabideek arkeologoak kriminalizatu dituzte lehenengo minututik
  • Pacto de silencio: los medios se resisten a informar sobre la actualidad del tema

Bidegabekeria politikoa

  • Políticos dejaron en manos de tribunales de justicia un tema científico antes de que se determinara la veracidad o falsedad de los grafitos
  • Alderdi politiko guztiak ari dira auzia argitzeko bide zientifikoa blokeatzen

Atropello humano

  • Total indefensión de Eliseo Gil y Oscar Escribano, sufriendo desde hace más de nueve años “pena de banquillo”

ESKATZEN DUGU: 1)  que una muestra de las piezas sea analizada en laboratorios independientes de Arqueometría. 2) arkeologo independenteek  indusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan.

NORA BEGIRA GAUDE!? ¡DESPIERTA ARABA!

Iruña-Veleia Argitu ekimena (SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Lurmen eta independenteak) Contacto: irunaveleiaargitu@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Harrera oso ona Erromako hitzaldiak

50 entzule izan zituen Erromako hitzaldiak. 40 unibertsitateko ikasleak, lehen hiru mailetan euskera ikasten ari direnak, Hizkuntzalaritza ikasketen barruan. Hainbat hizkuntzaren artean aukeratu dute euskera. Beste hamarrak elkarteko kideak edo berariaz ekitaldira etorriak. Entzulegoak adi-adi jarraitu zuen saioa eta ondorengo solasaldia ere oso interesgarria izan zen.

Università degli Studi di Roma Tre unibertsitatean izan zen hitzaldia. Nire eskerrik beroenak ekimen hau hain ederki antolatu duen Erromako ACE Associazione Culturale Euskara-ri.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Arrasaten hitzaldia Sardiniaz maiatzaren 2an

ZER: Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaren aurkezpena eta  hitzaldia

HIZLARIA: Juan Martin Elexpuru

NOIZ: maiatzak 2, asteazkena, 19:00

NON: Kulturate, Azoka kalea 1, Arrasate

ANTOLATZAILEA: Zuztarrak Errotuz

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hernanin hitzaldia Sardiniaz asteazkenean, apirilak 18

ZER: Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaren aurkezpena eta  hitzaldia

HIZLARIA: Juan Martin Elexpuru

NOIZ: apirilak 18, asteazkena, 19:00

NON: Biteri Kulturetxea, Hernani

ANTOLATZAILEAK: Dobera eta Hernani Errotzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erroman hitzaldia Sardiniako liburuaz apirilaren 20an

Università degli Studi di Roma Tre unibertsitatean, Erromako ACE Associazione Culturale Euskara-k antolatuta, hitzaldia emango dut apirilaren 20an Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaz. Esan beharrik ez pozez gainezka goazela.

PROSSIME ATTIVITA – HURRENGO JARDUERAK

“Tracce della lingua basca in Sardegna?” Conferenza di Juan Martin Elexpuru

Il 20 aprile, alle ore 16:00

Università degli Studi di Roma Tre

Dipartimento di lingue, letterature e culture straniere – Aula 11

Via del Valco di S. Paolo, 19 – Indicazioni stradali

Lo scrittore e traduttore basco Juan Martin Elexpuru (Ubera-Bergara, Paesi Baschi, 1950), sarà ospite di ACE (Associazione Culturale Euskara) e del Programma di Studi Baschi in Italia – Euskal Saila, per tenere una conferenza con lo stesso titolo del suo libro, “Euskararen aztanak Sardinian?”(“Tracce della lingua basca in Sardegna?”), una lunga ricerca sulla toponomastica sarda dove si ipotizza la possibile vicinanza fra il basco e il paleosardo (lingua parlata nell’isola prima dell’arrivo dei romani).

La sua curiosità verso l’argomento ha avuto inizio nel 1985 con un viaggio in bicicletta sulle Alpi, dove si è ritrovato casualmente ad imbattersi con nomi di paesini del nord Italia che erano uguali, o molto simili, a nomi in lingua basca. Da quel momento ha cominciato a raccogliere i toponimi del Nord Italia che somigliavano di più al basco, facendo la conoscenza, nel 2009, di due importanti figure che lo indirizzeranno verso la Sardegna: il linguista valenciano Luis Silgo ed il linguista catalano dell’Università di Cagliari, Eduardo Blasco Ferrer che ricercava da anni i possibili legami fra il paleosardo e il basco, ricerca che pose delle basi importanti alla sua ipotesi.

Non era il primo a fare tali ipotesi comunque. Circa 100 anni fa, Vittorio Bertoldi aveva studiato l’ipotesi basco-paleosarda dando così il via ad altre ricerche.

Dal momento in cui Juan Martin Elexpuru conobbe Blasco Ferrer, iniziò ad interessarsi al tema, a ricercare e a studiarlo più approfonditamente.

I suoi tre viaggi più importanti in Sardegna, nel 2010, nel 2013 e l’ultimo nel 2015, lo hanno portato a raccogliere un’interessante bibliografia sull’argomento, ed anche alla creazione di materiale cartografico. Un corpus di più di 5000 termini, tra i quali varie tracce basche ritrovate in occasione di visite a musei e siti archeologici, ed inoltre molte fotografie di toponimi dell’isola, costituiscono il frutto di tale imponente lavoro di ricerca e documentazione. Di questo, e di altri dettagli delle sue ricerche, tratterà in “Tracce della lingua basca in Sardegna?”.

La conferenza, che si terrà il prossimo 20 aprile alle ore 16:00 presso l’Università degli Studi di Roma Tre – Dipartimento di lingue, letterature e culture straniere – Via del Valco di S. Paolo, 19 – presso Aula 11, sarà aperta a tutti gli interessati.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Bilera larunbat honetan, apirilak 14, Gasteizen, Adurtzako Auzo Elkartean

Orain dela hiru aste asanblada izan genuen Gasteizen balizko epaiketaren aurrean zer egin pentsatzeko. Oso emankorra izan zen bilera, eta larunbatean jarraipena emango diogu. Dagoeneko prest dago sinatzera emango den manifestua. Bilera irekia da, nahi duen guztia etor daiteke. Denok gara beharrezkoak korapilo hau askatzeko.

Bilera lekua aldatu dugu oraingoa doan delako. 

  • EGUNA: Apirilak 14 (larunbata)   
  • TOKIA: Adurtzako Auzo Elkartean egiongo dugu. Gasteizko Adurtza auzoan.

     Kalea: Heraclio Fournier 28 (aluminizko atea, farmazia ondoan) Heraclio Fournier 28

  • ORDUA: 10:00-13:00.

Berandu datozenentzat eta atea itxita topatuz gero, deitu 605761007 (Joseba) Auzoan ez dago TAO-rik eta beraz edozein lekutan aparkatu daiteke.

***

  • DÍA: 14 de Abril (sábado)
  • LUGAR: Centro Social Adurtza.  Heraclio Fournier 28. La entrada se realiza por una puerta pequeña de aluminio junto a la (no confundir con el Centro Cívico Hegoalde)
  • HORA:10:00-13:00 h.

Para los que se atrasen o lleguen tarde y se encuentren con la puerta cerrada podeis llamar a Joseba (605761007

En el barrio No hay OTA y se puede aparcar en cualquier lugar donde haya sitio.

Heraclio Fournier 28

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Bihar berriz ere elkarretaratzea Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean, Aldundia eta Fiskaltza epe eta gizalege guztiak urratzen ari diren garai honetan

Justizia Jauregiaren aurrean, apirilak 17, asteartea, 12:oo

Ez zaigu jada hitzik geratzen. Eurak jarritako epe guztiak agortu zirenetik hiru hilabete igaro dira eta berdin jarraitzen dugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Iruña-Veleiaz Oreretan, Gaztañoko auzo elkarteko lokalean, datorren ostiralean

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Sardiniako liburuaz Gasteizen, Oihaneder-Euskararen Etxean, datorren ostegunean

Oihaneder agenda

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1