“Neure ama Roman hil da” erakusketa Donostiako San Telmon

Atzo, urtarrilak 22, inauguratu zen Donostiako San Telmo Museoan 1966 | Gaur Konstelazioak izenburu duen erakusketa. Ehunka lagun eta autoritate ugari, Donostiaren hiritartasun kulturalaren programan dago eta. Oteiza, Txillida, Basterretxea, Mendiburu, Zumeta, Sistiaga eta abarrek osatu zuten talde gogoangarria oroitzea eta gorestea du helburu.

koen1

Erakusketaren barruan ezusteko atsegina: Iratxe Jaio + Klass Van Gorkum artista kontenporaneoek (euskalduna lehena, holandarra bigarrena) buruturiko Neure ama Roman hil da erakusketa. Hiru osagai ditu: 1) 34 minutuko dokumentala. 2) Grafitoen 900 marrazki karpeta plastifikatuetan, banan-banan ikusteko moduan. 3) Horietako hainbat horman ipinita.

neure1

Kalitate tekniko handiko dokumentalean, faltsutasunaren aldeko bi lagun (Juan Santos Yanguas eta Julio Nuñez) eta benetakotasunaren aldeko beste bi (Koen Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru) agertzen dira ostrakak komentatzen eta bakoitza bere arrazoiak ematen. Osagarri gisa, E. Harrisek aztarnategia bisitatu zueneko sekuentziak, Eliseo Gil, Idoia Filloy eta beren abokatuaren hitzak, eta abar.

jaio1

Ez genuen astirik izan dokumentala osorik ikusteko eta ilustrazio guztiak begiratzeko, baina aho-gustu onarekin irten ginen. Gure herriko ofizialtasuna gaia modurik itsusienean lurperatu nahirik ari denean, txalotzekoa iruditzen zaigu Iratxe eta Klassen ausardia, ahalegina eta artea.

bisit

¿Puede salvar el arte Iruña-Veleia? titulatu du Koen Van den Driesschek Ama Atan honetaz idatzi duen sarrera. Beste informaziobide batzuk:

http://www.parallelports.org/es/project/nire-ama-roman-hil-da-mi-madre-ha-muerto-en-roma
http://www.parallelports.org/es/article/1966-gaur-konstelazioak-2016
http://www.parallelports.org/es/article/el-texto-principios-y-salidas-capitulo-iii-manifesto-arte-hoy-frente-a-las-dudas

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun “Neure ama Roman hil da” erakusketa Donostiako San Telmon-ri

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » “Nire ama Roman hil da” erakusketa Donostian

  2. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » Exposición en Donostia sobre Iruña-Veleia: Nire ama Roman hil da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude