Floridan duela 13.000 urte mamut hezurrean egindako irudia benetakoa dela frogatu dute analisiek

Duela gutxi aurkitu dute Floridan mamut hezurrean egindako mastodonte irudi bat. Ameriketako arte-adierazpen zaharrena omen da eta zirrara berezia eragin du herrialdean eta mundu zientifikoan.
Hemen Europapress-en blogeko informazioa, Terrae Antiquae-ko eztabaida eta Roz Franken komentario argigarriak, eta Jounal of Archeological Science-n aipamena. Euskal Herriko agerkarietan ez dugu ezer aurkitu. Harrigarria. Edo beharbada ez hainbeste.
Fibula Prenestina eta Floridako mastodontea, egun gutxiren bueltan analitikei esker garbi geratu diren bi gai.
Dena dela, ez dira orain hasi laborategiak horrelako gaiak aztertzen; hona hemen 1995an Nature aldizkari britaniarrean argitaratutako artikulua non auzitan jarritako grabatu baten argiketaren berri ematen den.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Fibula Prenestina”, laboratorioko analisiek erabaki duten eztabaida zaharra

1876an Erromatik hurbil dagoen Palestrina herrian (Preneste antzina) gerriko baten urrezko hebilla aurkitu zuten latinezko inskripzioa zuena letra etruskoetan. Maniok egin ninduen Numeriorentzat itzultzen dute adituek. Baina duela hogeita hamar urte idazkuna faltsua ote zen esaten hasi ziren aditu batzuek eta harrezkero susmopean egon da. Berriki laboratorioko analisi sofistikatuak egin dizkiote Italian eta ondorioztatu dute idazkuna benetakoa dela, inolako zalantzarik gabe.
El País egunkarian irakur dezakegu honi buruzko artikulu interesgarri bat eta Terrae Antiquae blogean beste bat, zehaztasun tekniko ugarirekin.
I-Vko auziarekin dituen parelelismoak begi-bistakoak dira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten”

Ekainaren 21eko Berria-k Miren Gotiren gutuna zekarren Elkar editoriala kritikatuz, Alberto Barandiaranen Veleia afera liburua dela eta. Bat egiten dut kritikaren mamiarekin.

Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten

2011-06-21 / Miren Goti.

Euskal argitaletxeek bide luze bezain oztopotsua egin behar izan dute gure kulturarekin bat egiten duten liburuak eskaintzeko. Ikastolak sortu berriak zirenean, diru laguntzarik eta baliabiderik ez zegoen garaian, apurka-apurka liburu txukun, ondo osatuak, edukiz ezin hobeto eraikiak eskaintzen hasi ziren, gero eta modu profesionalagoan eta emaitza ere gero eta hobea. Eta zorionak emateko da, egin duten itzelezko lana-gatik.

Durangoko Azokan, ikusi besterik ez da dago nola 800.000 hiztun besterik ez duen hizkuntza batek horrelako kultur emaitza, gure txikitasunean erraldoia, erditzeko gai izan den.

Aurten, Azokako liburuen artean Veleiako afera izeneko liburuarekin etorri da Elkar. Liburua irakurrita eta gero interneten azaldu diren iritziak eta Berrian Hector Iglesiasen gutuna ikusi ondoren, zur eta lur geratu naiz.

Anaya edo Santillanak gure herria irudikatzen duten moduan irudikatu digu Elkarrek Iruña-Veleiaren gaia. Faltsutasunaren aldekoei alfonbra guztiak jarriz, baina egiazkotasunaren aldekoei ia urik ere ez.

Ostrakak zergatik ez diren laborategietan analizatu, zaharrak edo egin berriak direla zientifikoki ebazteko, horri buruz, txintik ere ez. Hau desilusioa Elkarrekin!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ekainak 25, kalejira informatiboa Iruña-Veleian

Zoritxarrez, Julio Nuñezen taldea berriro hasi da “lanean” aste honetan Iruña Veleian.

Ekainaren 25ean, larunbatez, goizeko 11:00etan, Billodasko zubian elkartuko gara eta handik musikaz lagunduta kalejiran
joango gara aztarnategi sarreraino. Han bilera informatiboa egingo dugu eta aztarnategia sinbolikoki itxiko dugu.

Animatu eta parte hartu euskararen eta gure ondarearen defentsarako ekimen garrantzitsu honetan!

Iazko triskantzaren informazio gehiago:

http://www.sos-irunaveleia.org/newsletter:newsletter2

SOS Iruña Veleia Plataforma eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaur hastekoak ziren 2011ko indusketak

Atzoko Correon irakurtzen genuenez, gaur hastekoak ziren aurtengo ekitaldiko indusketak. Iragarrita baino hilabete eta erdi beranduago, Malentxo Arruabarrenak maiatzaren hasieran abiatuko zirela esan baitzuen. Deigarria da, bestalde, notizia Correok bakarrik ematea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Newsletter-2 monografikoa Nuñezen iazko sarraskiaz

Plataformak bere bigarren berripapera argitaratu du, eta oraingoan Julio Nuñezek joan den urteko ekitaldian, Arabako Aldundiaren eta Unibertsitatearen bedeinkapenarekin egindako sarraskia jorratzen du. Hemen jaitsi daiteke pdf-a.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gilen erantzuna Alicia M. Canto Complutenseko irakasleari

Alicia M. Canto Madrileko Unibertsitate Complutenseko irakasleak oso paper garrantzitsua jokatu du  berak zuzendutako Celtiberia.net eta Terrae Antiquae webguneen bidez. Faltsutasunaren alde eta Eliseo Gilen aurka sutsu jardun du auziaren hasieratik. Grafologoei sinesgarritasuna emanez eta laborategiko analisiek ez dutela ezertarako balio aldarrikatuz, harrokeria handiz jokatu ohi du kontra egitera ausartzen direnekin. Azkenik, denbora luzeko isiltasuna hautsiz, Eliseo Gilek berak erantzun dio. Hemen erantzuna.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Giza-kate arrakastatsua Gasteizen

Arrakastatsua izan zen atzoko ekitaldia. Andra Mari Zuriaren Plazan bildu ginen lehendabizi, hiru taldetan banatu gero, eta lurrean itsatsiz joan ginen plastikozko tira batez lotu genituen Foru Aldundia, Epaitegiak eta Bibat Museoa. Aldi berean, gaiari buruzko esaldiak zituzten paperak erantsi genizkion lokarriari: “Analitikak laborategi berezietan berehala!”, “Eliseo Gil politikoki eta mediatikoki kondenatua frogarik gabe”, “Nuñez aztarnategia suntitzen ari da”, “Arabako Foru Aldundia sarraskiaren arduradun”… Jendeak arreta handiz irakurri zituen.
“Una cadena humana exige justicia para Iruña Veleia” titulatzen du berria gaurko DNA egunkariak. Berria, Gara eta Correon ez dugu ezer aurkitu.
Hemen ekintza horretako zenbait argazki.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Larunbateko giza-kateaz gaurko DNAn

“Denuncian que no se han mandado a analizar las piezas de Iruña-Veleia” izenburuaz dakar ekainak 4, larunbatez, 11:30etan egingo den giza-katearen notizia DNA egunkariak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Van den Driessche geokimikalariaren artikulua ebidentzia materialez

Maiatzaren 27ko DNA egunkariak Koen Van den Driessche geokimikalariaren artikulu interesgarria ekarri zuen “Estudio de la evidencias materiales del caso Iruña-Veleia” izenburukoa. Ekainaren 16ko Berriak artikulu bera ekarri zuen euskaraz.

Estudio de las evidencias materiales del caso Iruña veleia

Artículo de opinión publicado en el Diario de Noticias de Alava (edición impresa) del 27/5/2011

Hace un año, el juzgado nº 1 de Vitoria-Gasteiz ordenó la investigación analítica solicitada por la defensa de Eliseo Gil y Lurmen, sobre las inscripciones conocidas como los hallazgos excepcionales de Veleia para averiguar si son antiguas o recientes. La Guardia Civil iba a encargarse. Un año más tarde – según nuestra información – esta investigación todavía no ha sido ejecutada.
Esta investigación debe estar basada sobre el sencillo principio de que la formación de minerales de carbonato sobre una superficie, indica en arqueología antigüedad. Entonces, si se encuentran estos depósitos en los surcos de las inscripciones indicará que han estado enterradas las piezas con sus inscripciones durante un largo plazo de tiempo y que, por tanto, son antiguas. Para estar completamente seguro, se debe comprobar que los depósitos sobre el resto de la superficie de las piezas son del mismo tipo que los depósitos dentro de los surcos.
Bien, si tales pruebas existen y son factibles ¿por qué no se realizan?
Los procesos judiciales duran muchos años (recordemos que la absolución en el caso de Egunkaria tardó 7 años en llegar), y la querella penal presentada – hace más de dos años – por la DFA contra Eliseo Gil como principal imputado de la supuesta falsificación de las piezas, le condena a la muerte profesional hasta que no haya una sentencia (como podría ser el propio archivo de la querella en fase de instrucción; recordemos que las otras dos querellas por delitos económicos fueron archivadas en fase de instrucción, por lo que no hubo acusación alguna por tales delitos).
El que acusa tiene la carga de la prueba, como estipula el derecho español. En este caso una administración, la Diputación Foral de Álava, acusa a un ciudadano sin haber aportado ninguna prueba del delito. El hecho de que algunos de los peritos de la Comisión opinen que las inscripciones no parecen o no pueden ser romanas, no implica que éstas fueran realizadas durante la excavación de Lurmen. Estas son puras especulaciones sin ninguna prueba material… porque la parte material del supuesto crimen simplemente no ha sido investigada, esto es, el material objeto de querella no ha sido estudiado analíticamente (no vamos a entrar aquí en detalles sobre la investigación, por parte de la Comisión Científica Asesora), hasta el punto que ni sabemos si estamos ante un delito (entre los romanos y LURMEN han pasado 1700 años, y varias ocupaciones del lugar de Iruña Veleia por órdenes religiosas).
El anterior gobierno foral gastó más de 40.000 euros en informes grafológicos mientras no aportó ninguna prueba material del supuesto crimen. A nuestro juicio, estos informes no demuestran nada ya que el tipo de letra en mayúscula ‘rústica’ en la que están escritas las inscripciones es tan pobre en rasgos que un informe pericial sobre grafología delante de un tribunal muy probablemente nunca será considerado como prueba suficiente del supuesto crimen (aparte que, según nuestras mediciones, existe una gran heterogeneidad en los rasgos de las más de 200 inscripciones). No nos olvidamos que los grafólogos no tienen ninguna experiencia ni con inscripciones romanas ni con grabados en cerámica.
La Diputación Foral de Álava tiene el deber moral (además del procesal) de aportar pruebas materiales para demostrar que, en el caso de las inscripciones de Veleia estamos ante un delito, esto es, que estamos ante falsificaciones recientes. Y, si no lo pudiese hacer, debe retirar la querella contra Eliseo por falsificación patrimonial. Evidentemente estas investigaciones que costarán un cuarto que las grafológicas se deben realizar en un instituto competente de renombre europeo completamente imparcial. Como ya se ha anunciado en otra ocasión, la plataforma de SOS-IruñaVeleia dispone de una propuesta analítica y de estudio de un instituto de investigación geológico renombrado, con amplia experiencia en la arqueometría.

Koenraad Van den Driessche, Doctor en Geología, en nombre de la plataforma SOS Iruña-Veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina