Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Lorena Lz de Lacalleren agerraldiaren audioa

Gaia jarraitzen dutenek dakiten bezala, Lorena Lz de Lacalle Kultura Diputatua Arabako Batzar Nagusien Euskara, Kultura eta Kiroletako Batzordearen  aurrean agertu zen otsailaren 3an, Arabako Foru Aldundiaren eta EHUren arteko Konbenioa azaltzeko. Baina hori beharrean, haren  ondorengo litzatekeen Plan Zuzendaria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Aralar: “Hau oskurantismo hutsa da. Batzar Nagusiei Gobernu Foralaren kontrol eta kritika lana lapurtzea esaten zaio honi”

Otsailaren 4an Aralarrek behean datorren agiria kaleratu zuen bezperako agerraldia baloratuz. Otsailaren 5ean Iñaki Aldekoa batzarkideak iritzi-artikulua argitaratu zuen DNA egunkarian gai beraren inguruan. AFA-EHU KONBENIOAZ HITZ EGITEKO KULTURA DIPUTATUAK EGINDAKO AGERRALDIAREN BALORAZIOA Joan den urteko azaroaren 6an berak eskatuta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Lorena Lz de Lacalleren agerraldian Plan Zuzendaria aurkeztu zen Konbenioa beharrean

Otsailaren 3an azaldu zen Lorena Lz de Lacalle Euskera, Kirol eta Kulturako Diputatua Arabako Batzar Nagusien aurrean. Joan den urteko azaroaren 6an eskatu arren agerraldia, ez da orain arte azaldu, agenda arazoak argudiatuz. Agerraldiaren helburua AFA eta EHUren artean azaroan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gilek bi errekurtso jarri ditu epaitegietan, AFA-EHU konbenioa baliogabetzeko eta bere grafologoei piezak ikusten uzteko eskatuz

Joan den astelehenean jarri zituen Eliseoren abogatuak errekurtso horiek epaitegietan. Jakina denez, Diputazioak hitzarmena egin du EHUrekin, eta Julio Nuñez irakaslea izendatu du plan berriaren zuzendari. Gogoratu Nuñez izan zela Eliseo Gilen aurkako txostengileetariko bat, gaia “sub judice” dagoela, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gil: “Torturatzen banaute ere ez dut onartuko egia ez dena, ezta sutara eramaten banaute ere…”

Gaurko BERRIAk Eliseo Gilen idatzi bat argitaratu du. Bertan, joan den asteburuan egunkari honek grafologoen txostenaz argitaratutako kronikari erantzuten dio. “Nori ardura zaio ni errugabea izatea? Jakin ezazue, norbaiti hitz hauek aingerukeria iruditu arren, hau munstrokeria bat dela. Nik ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Grafologoek ERE piezak faltsuak direla diote, BERRIAren arabera

1) Berriz ere… Hona hemen Eliseo Gilek idatzitakoa, iazko azaroan lehen eraso grafologikoa jasan zuenean: “Así me caigan 500 años y un día seguiré afirmando categóricamente que creo firmemente que los hallazgos son buenos, que son posibles en le cronología … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

ETSren kereila artxibatuta betiko

Epaitegiak artxibatu egin du betiko Eusko Trenbide Sarea enpresa publikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila, iruzurra leporatu nahirik. Euskotrenen kereilak ere, honen fotokopia denez, bide berbera jarraituko du ziurrenik. Notiziak ez du oihartzun handirik izan hedabideetan, Lurmenen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Herrian’ aldizkarian Kike Fz de Pinedoren artikulu luzea

Arabako herri-kontzejuen Herrian  aldizkariko azken alean, Kike Fz de Pinedo filologoaren Iruña-Veleia un año después izenburua daraman artikulu luze eta sakona argitaratu da. Auziaren historia eta egungo egoera aztertzen ditu, zenbait ilustrazioren laguntzaz. Aldizkari hau Arabako kontzeju (udala baina txikiagoko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Luis Silgo arkeologo eta epigrafistaren txosten berria

Luis Silgo Gauche valentziarrarena da benetakotasunaren aldeko 14. txostena. Arkeologian doktorea eta epigrafista, autoritatea da hizkuntza iberikoan, argitalpen ugari duena. Euskarazko grafitoak aztertu ditu eta Jean-Baptiste Orpustan ohorezko euskaltzain baxenafartarraren laguntza izan du eginkizun honetan. Obra zabalaren egilea hau ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Asko gara Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla uste dugunak”,elkarrizketa Goienkarian

Joan den asteko Goienkarian (Debagoieneko astekaria) Xabier Urzelaik egin zidan elkarrizketa agertu zen, Asko gara Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla uste dugunak. izenburuduna. Hemen irakur daiteke GOIENKARIA, 2010eko urtarrilaren 8a, XABIER URTZELAI, BERGARA. 2010ean lau urte beteko ditu Iru-ña-Veleia auziak. Arabako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina