Lorena Lz de Lacalleren agerraldiaren audioa

Gaia jarraitzen dutenek dakiten bezala, Lorena Lz de Lacalle Kultura Diputatua Arabako Batzar Nagusien Euskara, Kultura eta Kiroletako Batzordearen  aurrean agertu zen otsailaren 3an, Arabako Foru Aldundiaren eta EHUren arteko Konbenioa azaltzeko. Baina hori beharrean, haren  ondorengo litzatekeen Plan Zuzendaria azaldu zuten berak eta Julio Nuñez EHUko irakasleak.

Batzarreko audioa eskegita dago Interneten. Oso mamitsua da. Nahiz eta hurrengo eguneko prentsak isildu, oso kritika gogorra egin zioten PSEk eta Aralarrek. Grabazioak 2 ordu eta 3 minutu irauten ditu. Lehendabizi:  Lorena Lz de Lacalle/ 14 m: J. Nuñez/ 39 m: Iñaki Aldekoa (labur)/ 51: Nuñezek amaitzen du/ 52: ANV (Aitor Bezares)/ 54: Aralar (Iñaki Aldekoa)/ 1:01: PSE (Virgilio Bermejo)/ 1:10: PP (Carmen Asiaín)/ 1:19: Lorenaren erantzunak/ 1:25: eztabaida gori-gori/ 1:37: Walt Disney eta Avila.

Egun berean, Javier Vegas kazetari gasteiztarrak iruzkin zorrotz hau idatzi zuen
bere blogean. Otsailaren 6ean, berriz, Iñaki Aldekoaren iritzi-artikulu hau argitaratu zen Diario de Noticias de Alava egunkarian.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to Lorena Lz de Lacalleren agerraldiaren audioa

  1. egilea: aitor

    Norbaitek esan diezadake zergaitik Aralarren ekimena ez da agertzen beste funtsezko ekimenak bezala bere web orrian?. Ez da izango bada, Aralarren ere kontu honek susmo txarrak eta bereganatu nahi ez dituzten kontraesanak eragiten dituela?.Zer uste ote du gai honetaz Aralarren ordezakri zian den Aizpuru jaunak?. Ez legoke gaizki hitz erdi bat esango balu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude