Sos-Iruña-Veleia herri-plataformak Zuzendaritza Plan Berria bertan behera uzteko eskatu du

Ondorengo agiria bidali du euskaraz eta gazteleraz, azkeneko gartakizunen harira:
SOS-IRUÑA-VELEIAk ZUZENDARITZA PLAN BERRIA BERTAN BEHERA UZTEKO ESKATZEN DU
Irregulartasun berriak salatu eta bere kezka adierazten du hesi berri baten instalakuntza dela-eta.
3 kereiletatik bi artxibatu izanaoso garrantzitsutzat jotzen du. Iada 1.800 sinadurekplataformaren eskakizunak babesten dituzte. Duela hilabete batzuk hiritar plataforma gisa elkartu ginen Iruña-Veleiako aztarnategian agertu ezohiko aurkikuntzen auzia argitzeko asmoz. Honako hiru gauza eskatzen genituen horretarako: piezen analitika berriak egitea grafito modernoak edo antzinakoak diren zehazteko, pertsona independienteek eramandako indusketa kontrolatuak egitea eta materialak babestuta egotea. Mementoz 1.800 lagunek bat egin dute aipatu eskaerekin beren sinadura emanez. Sinatzaileen artean filologoak, historiagileak, arkeologoak eta gizarte arlo guztietako lagunak daude. Gainera, bere unean aztarnategiaren arduradunen aurka aurkeztu hiru kereiletatik, bi artxibatu berri izan dira. Eusko Trenbide Sarearen kereila Audientzia Probintzialak behin betiko artxibatu zuen iragan urtarrilean, eta honi gehitu behar zaio Eusko Trenek aurkeztu kereila ere epaileak artxibatu duela orain dela egun batzuk.
Honek guztiak Foru Aldundiko arduradunei hausnarrarazi beharko lieke, baita tentuz
jokarazi ere. Baina tamalez dakusagu berriz ere presaka eta gardentasunik gabeko jokaerekin, eta bidegabeak ere izan zitezkeenak, era “autistan” darraitela aurrera eta burututako ekintzen taktika zaharrarekin. Honakoak dira kezka handia sortu diguten azken jokabideetako batzuk:

Iragan azaroan eta urtarrilean bi filtrazio egin ditu bi egunkaritara,
ustez faltsutasuna eta grafitoen egiletza frogatuko lituzkeen bigarren txosten
grafologikoari buruz. Lehen filtraziotik hiru hilabete pasata, gaur oraindik
alde salatuak ez du aipaturiko txosten horren edukia ezagutzen eta berriro ere
botere mediatikoaren aurrean defentsarik gabeko egoeran dago. Gainera txosten
horretako perituek piezak erabili ahal izan dituzte, gauza harrigarria gaia
auzipean egonda… Beste aldeko perituei materialak erabili ahal izatea ukatu
zaien bitartean.

Otsailaren 3an kultur diputatua Arabako Batzar Nagusien aurrean agertu zen,
ustez UPV-EHUrekin sinatutako kolaborazio hitzarmenaren berri emateko. Esan
beharra dago oso mintzaldi luzean ia ez zuela hitzarmenaren ezaugarriei buruz
ezer aipatu, eta halaber ez du zehazten ez nork ez noiz sinatuta dagoen,
kolaborazio horren inguruko funtsaz zalantzak dakartzana, zeina mementoz
badirudi ez dela hitzarmena baizik eta ikerketa kontratua. Gainera agerraldia
zuzendaritza plan berriaren gaineko propaganda egiteko erabiltzen du, gauzatze
fasean dagoen eta udaberrira arte amaituko ez den arren. Bere azalpenean
zenbait baieztapen zehazgabe eta hotsandiko egiten ditu, eta esaten digu orain
arte egindako lan guztia txarto dagoela, trufatzeraino, esaterako
“aztarnategian Walt Disney bat egin nahi zuten” bezalako esaldiak erabiliz,
inolako frogarik agertu gabe eta Julio Nuñez (epaile eta onuradun auzi honetan)
Eliseo Gilen antitesi eta benetako “aditu” gisa aurkeztuz, lekuz kanpoko eta
auzo lotsa sortzen duen ekitaldi propagandistikoan. Gainera, Aldundiko maila
altuko ordezkari bati eskatu behar zaizkion zehaztasun eta zuhurtasun barik
eginiko iritzi eta baieztapenak dira. (Iraingarria da aurreko ekipoak garai
hartako bizimodua eta pentsamoldea ezagutzearren, pieza guztien, txikiak
baziren ere, azterketa zientifiko eta zehatzari lehentasuna eman dion
bitartean, plangintza berriak 1.700 metro karratuko indusketa erraldoi eta
harrigarria proposatzea, eta gainera aurrekoei ‘Walt Disney’-Veleia egin nahi
dutela leporatzea).

Azkenik, egindako ekintzen politika nabarmendu beharra dago. Agerraldia berak eskatu baino bi hilabete baino beranduago egin zuen, Batzarretan eztabaida eta beharrezko onarpen formala saihestu nahian ote dabil? Behin eta berriz ari da ahalik eta lasterren eragin behar dela aztarnategia galdu aurretik, harriak iraungitzeari edota ebazpen judizialei beldur? Eta burututako ekintzen politikarekin jarraitzeko, jakin dugu agerraldiaren egunetan bi metroko altuerako hesi bat instalatzen ari zirela harresiaren kanpoaldeko potentzial arkeologiko altuko zonalde batean. Eta bitxia da bi orduko
agerraldian ekintza hau azaltzea ahaztu izana, kezkaz eta ondoezaz betetzen
gaituena, izan ere, derrigorrezko kontrol arkeologikoa eginda ere, ez dakiguna,
oso zonalde sentsibleko segurtasun estratigrafikoa aztoratu ahal izan baitute,
non dagoeneko ezohiko grafitoak azaldu diren eta non aire-argazkiak erakusten
duen lurperatutako egituren dentsitate handia.

Hau guztia kontuan izanda, Iruña-Veleiarako proposaturiko plangitza
berria berehala bertan behera uztea, gardentasun eza alde batera lagatzea eta
grafitoen benetakotasuna edo faltsutasuna argitzeko behar diren analisi guztiak
egitea eskatzen dugu. Auzi hau argitzea beste edozein plangintza berri baino
lehenagokoa baita.

SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMA HIRITARRA

Gasteiz, 2010eko otsailak 18

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 Responses to Sos-Iruña-Veleia herri-plataformak Zuzendaritza Plan Berria bertan behera uzteko eskatu du

  1. egilea: Karistiar

    Lehengo erromatarrak izan ziran Iruña Oka edo Beleiako lur maitea zapaldu ebenak, hau da karistiarron uria euren uri biurtu gura ebenek. Gero erromatarren osteko guda gizonak, gotiarrak izan ziran euren sarradaz gure asaben uria lorrindu ebenak. Hurren mila ta zortzireun urteko isilandia sortu zan, baina lurrak geure alde urten dau artean, lurrak gure aldeko testigutza gertatu dau, EUSKARAREN ALDEKO TESTIGUTZA esan nahi dot. Entzun orduko, “zer da hau?” -esan dabe erromatar, gotiar, guda gizonek. “Ez ete gendun, bada, geuk txikitu eta ondo txikitu be gauzea?” Erdaldunek erderaz “todo está atado y bien atado” -erantzun eben eta guda mutilen ondorengoek BERE EKINTZAtzaK HARTU DABEZ aspaldiko burrukak. BAINA LURRAK GEURE ALDE URTEN DAU. Gora gure “bazter iluneko” argitasuna! Horrek ikaratzen jozak arerioak.

  2. egilea: Felix

    “Egia atzendu egin daiteke, baina ez atzindu” esan zuan Tito Livio historiagileak. Atzendu edo beaztertu, izkutatu hori behenipehin egin dute, gaurko “eroiek”, eta hako historiagilea bezain baikor izan nahi nuke “ez atzindu” bigarren parteaz. Dagoneko Oka Beleiako ostraken egia atzenduta gelditu da, baina hango seinuak leteraz letra atzintzen ez badituzte, egiak argi egingo du ostera ere. Halakoetan lekukoa atzintzeko irrikarik izatea berez dator, baina hobe lukete zordunek gauzea aitortu, ala aitortu gabe, eurak atzera egin eta “atzendui” egiari bide egitea. Zenbat eta berantago lotsea eta oreain beharra handiago izaten bai-da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude