Bidegabekeria bidegabekeriaren gainean: Aldundiak Qark enpresari adjudikatu dio Iruña-Veleiako aztarnategia

Zera aurkitu daiteke gaztelera hutsez dagoen  Qark enpresaren webgunean:

q1

Arkeologiara dedikatzen den enpresa hau EHUko Arkeologia katedradun Agustin Azkaratek sortua da. Ia ezerk harritzen ez gaituen arren, haserrearekin batera, hainbat galdera sortzen zaizkigu:

  • Ez al zuten ba Aldundiak eta EHUk hamar urterako Plan Zuzendaria sinatu, eta Julio Nuñez izendatu aztarnategiko zuzendari? Indarrean jarraitzen al du Plan zuzendari horrek?
  • Non dago Julio Nuñezek kontrataturiko lan-taldea, aztarnategian bost urtez jardun duena?
  • Zer nolako esperientzia du Qark-ek erromatar garaiko indusketetan?
  • Julio Nuñezek zuzendari izaten jarraitzen al du? Dakigunez, ez dauka  Qark enpresarekin loturarik.
  • Zein prozeduraz adjudikatu zaio Qark-i aztarnategia? Leihaketa publikorik egin al da, legeak agintzen duen bezala?
  • Hilabetez jardungo omen dute. Zenbat kobratuko du Qark enpresak? Aurtengo aurrekontuetan esleituriko 160.000 euroak osorik ala horren zati bat?
  • Nola ez dute ezer esan honen aurrean Arabako Biltzar Nagusietako talde politikoek, aldundiaren jarduera kontrolatzeko eskubidea eta obligazioa dutenek, alegia?
  • Zer dela eta ez du Aldundiak adjudikazioaren berri eman bere jakinarazpen organoetan eta hedabideetan?
  • Hain zaila al da ulertzea ez dela metro bat ere induskatu behar auzia “sub judice” dagoen bitartean?
Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Bidegabekeria bidegabekeriaren gainean: Aldundiak Qark enpresari adjudikatu dio Iruña-Veleiako aztarnategia bidalketan

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Nuñez erre ondoren, Azkarateren azken jokaldia Iruña-Veleian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude