“CESAR” eta “NERON” Ertzaintzaren esku”, Tomas Elortza Ugarteren artikulua

Dagoeneko irakurleak badaki ‘CESAR’ eta ‘NERON bi zeramika puska direla izen hauekin. Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (E J) prentsa-ohar bat atera zuten martxoaren 25ean, esanez haietan manipulazio zantzuak aurkitu zituztela eta Ertzaintzara bidali.

Martxoaren 25ean bertan, prentsa-oharrari erantzunez, ‘Iruña-Veleia Argitu, ez Suntsitu Plataforma’k agiri bat kaleratu zuen, Eliseo izutzeko eta kakazteko beste ahalegin bat Arabako agintarien aldetik.

Martxoaren 25, 26 eta 27an hainbat bidetatik -EITB, paperezko nahiz digitalezko hedabideak, agentziak, web orriak, sare sozialak…- lau haizeetara zabaldu zen prentsa-oharra. Hona, interneten aurkitu ditudanetako batzuk, ordena alfabetikoan:

ABC – agenciadenoticias.es — albisteak.eus  — Berria – BizkaiaGaur –Cadena SER —capitalvitoria.com — Diario de Noticias de Alava — EFE Noticias –  EITB –   elDiario.es — Euskadi.eus (E J) — El Correo — El Debate –  El Diario Vasco ––Facebook (BizkaiaGaur – GipuzkoaGaur –  La bitácora de Jenri – Menéame) –  GasteizBerri – GasteizHoy – GipuzkoaGaur –– Infobae.com — Irekia ataria (E J) –  Norte Exprés/Noticias de Vitoria-Gasteiz y Álava — noticiasceramica.com – Onda Cero –– Sergipeconectado (DV) – X.com GipuzkoaGaur – zuk.eus

‘Iruña-Veleia Argitu, ez Suntsitu Plataforma’ren agiriaren berri ‘Independentea’k eta ‘Gara/Naiz’ek soilik eman zuten.

Maiatzaren 11n, www.amaata.com-ek Miguel Thomson Okatsu-ren artikulu mamitsu bat argitaratu zuen du izenburu honekin: “César, Nerón y otras mentiras del montón”. Egilearen ustez, AFAren eta E Jren prentsa-oharra “gezurretan, doako edo iruzurrezko baieztapenetan eta omisio deigarrietan oinarritzen da”.

Nik hausnarketatxo batzuk egin nahi nituzke prentsa-oharrari eta hura lau haizetara zabaldu zutenei begira.

(CESAR eta NERON) Ertzaintzara eraman dituzte. Eta zergatik ez laborategietara, Irulegiko Eskua bezala? Edo Unibertsitateera, azterketa osoa egin diezaieten? 2012an ere Iruña-Veleiako grafitoak Ertzainzara eraman zituzten  eta… Tampoco la Ertzaintza puede datar las ostracas más polémicas de Iruña Veleia  (N.A., 13-01-2012. El Diario Vasco). Oraingoan bai? Ea, bada.                                                                                                                                    

2020ko epaia: betiko topikoak.  Bai prentsa-oharrak, bai hura zintzoki zabaldu dutenek, betiko topikoak errepikatzen dituzte, 2020ko <Sentencia Iruña Veleia.pdf> beren komenentzien arabera irakurriz: faltsuketarena, kondenarena… Inoiz ez dituzte aipatzen Sententziako beste baieztapen batzuk, hala nola: grafitoak datatu gabe daudela; kereilako 476 grafito faltsuetatik 39 bakarrik analizatu dituztela (%7,56: beraz, gainontzeko %92,44a analizatzeke dago); grafito bat benetakoa dela (hau tabua da AFArentzat eta Ertzaintzarentzat); halako faltsutze ikaragarriagatik 72 euroko zigorra jarri zitzaiola Eliseori (36 grafito faltsu bider bina euro, kereilan 290.000€ eskatzen bazizkioten ere, 476 x 600€); Sententzia errekurrituta dagoela… Badirudi agintariek eta kazetari gehienek ez dutela Sententzia arretaz irakurri. Agintariak tematuta baitaude grafitoen balizko faltsutasunean eta ez haien analisian. 

Zorrotz, garden eta azkar. CESAR eta NERON idatzita daramaten zeramika piezatan faltsutasun zantzuak antzeman onduko, agintariek “zorrotz, garden eta azkar” jokatu omen zuten: martxoaren 19an antzeman eta 24an Ertzaintzara bidali, 5 egun. Baina dagoeneko, bi hilabetetik gora goaz. Noiz izango dugu analisien berri? Ez daitezela 19 urte pasa, Iruña-Veleiako grafitoekin bezala!

EITB eta egiazkotasuna. Bilbon ‘Input nazioarteko konferentzia’ burutu berri da irrati eta telebista publikoekin. Bertan, EITBk parte hartu zuen eta zuzendari nagusiak hitzaldi bat eman: “ETB, munduko profesionalen aurrean” (BERRIA, 2025-05-07, 28.or). Andoni Lekuonak, EITBko nuzendari nagusia, hitzaldian esandako hitz batzuk ekarriko ditut: “Zerbitzu publikoko taldeok elkarrekin lan egin behar dugu, egiazkotasunaren alde”. Bada, Andoni jauna, CESAR – NERONen kasuan EITB-k aldebakarreko bertsioa baino ez du eman, bere nagusiarena. Ez du aipatu ere egin ‘Iruña-Veleia Argitu, ez Suntsitu Plataformaren’ agiria. Miguelek bere artikuluan salatzen dituen “gezurrak, doako edo iruzurrezko baieztapenak eta omisio deigarriak” hedatu ditu lau haizetara, euskaraz eta erdaraz. Non daude egiazkotasuna, objektibitatea…?,

Negazionismoa, terraplanismoa, konspirazioa. Gezurrekin batera, irainak. Hona www.capitalvitoria.com-ek dioena: <<El negacionismo sigue vivo. A pesar de las pruebas periciales, las condenas judiciales y los informes científicos, aún existe un pequeño grupo de defensores de Eliseo Gil y de los hallazgos fraudulentos de Iruña-Veleia. De hecho, antes de conocerse la existencia de “César” y “Nerón”, ya había convocada una manifestación en apoyo a la “verdad” del yacimiento. Desde la Diputación reconocen con resignación que “no se puede hacer frente al terraplanismo alavés”>>. Testualki. AFAren jarrera ez da berria: orain 2 urte beste hauek bota zituen: “Grupúsculos y asociaciones que defienden la autenticidad de los grafitos falsos de Iruña-Veleia” etaLa Diputación ha insistido en que estos colectivos defienden «teorías falsas y conspiranoicas”.

 “A pesar de las pruebas periciales, las condenas judiciales y los informes científicos…” Pruebas periciales: Eliseok eskatutako froga periziala -ikus Albisu Mikelgutxietsi egin zuen epaileak eta faltsutasunaren aldeko IPCE-koa lehenetsi; Condenas judiciales: Eliseok errekurrituta dauka Sententzia. Informes científicos: ez dago txosten zientifiko orokorrik, Irulegiko Eskuak duen bezala, baina bai grafitoen benetakotasunaren alde idatzitako 18 txosten, bertako eta nazioarteko autoreek burutuak, hala nola C. Edward Harris arkeologo eta ‘Harris Matrix Metodoa’aren sortzaileak; Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologo eta Historian Lizentziadunek; Roslyn Frank, Antonio R. Colmenero, Jean-Baptiste Orpustan, Ulrike Fritz katedratiko edota unibertsitateko irakasleek; J. M. Elexpuru, Héctor Iglesias, Alicia Satué filologoek… Ikus Bibliografia 2006-2024, 1. zatia,

Oharra: IVko aztarnategian gertatzen ari den suntsiketa dela-eta, “Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu Plataformak eskutitz bat zuzendu die aztarnategiko zuzendariei, alderdi politikoei eta hainbat erakunderi, euskeraz eta erdaraz: César y Nerón no van a ocultar las destrucciones de la excavadora en Iruña-Veleia.

Tomas Elortza Ugarte

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat “CESAR” eta “NERON” Ertzaintzaren esku”, Tomas Elortza Ugarteren artikulua bidalketan

  1. egilea: WilliamBes

    sinogel amazon: EFarmaciaIt – EFarmaciaIt

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude