Grafitoen Zerrenda eta Grafitoak Gaika, bi artxibo edozeinen eskura, sententziaren zain gauden une honetan

Otsailaren 19an amaitu zen Iruña-Veleiako epaiketa, eta sententziaren zain gaude. Dakigun bezala, Eliseo Gili leporatu nahi zaio pieza guztien faltsifikazioa, eta horretarako akusazioak aurkeztu duen “froga” bakarra grafologia da. Lettera enpresaren arabera (Magdalena Ezcurra Gondra eta Gregorio Rodríguez Grávalos)  grafito guztiak esku bakarrarenak dira, Eliseo Gilenak alegia.

Bi artxibo jartzen ditugu denon eskura:  1) Grafitoen Zerrenda. Piezak non agertu ziren, noizkoak diren,  transkripzioak, xehetasunak eta argazkiak. 2.- Grafitoak Gaika.  Gaiaren arabera sailkatuak, argazki eta guzti. Blogaren goialdean aurki daitezke eta klik batez gure ordenagailura jaitsi.

Grafitoak daude auzitan eta hauek ezagutu behar dira iritzi sendo bat izateko. Auzi hau zientifikoa da, jakina, baina batez ere zentzunezkoa, “zentzu komunekoa”. Marrazkietan,  transkripzioetan  eta bestelako xehetasunetan erreparatzera gonbidatzen zaituztegu, eta gero galdera hauei erantzutera:

  • Pertsona bakar batek eginak izan ote daitezke grafito hauek guztiak?
  • Erantzuna ezezkoa bada, zer egin dezaket nik injustizia ikaragarri bat gauzatu ez dadin?
Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude