Javier Vizcaino kazetariaren artikulua eredu polita da ilustratzeko kazetaritzak zer nolako maila erakutsi duen I-Vko epaiketaren aurrean. Inolako ezagutzarik gabe, grafitoak faltsuak diren ziurtasun osoz, esaldi txit graziosoa egiten du akusatu nagusiaren kontura: “debería pensar en Karra Elejalde para encarnar al personaje principal, el extravagante arqueólogo y birlibirloquero Eliseo Gil”. Bejondaiola. Badirudi irainik zikinenak egitea ez dela delitua iraindua Eliseo Gil bada. “Errugabetasun presuntzioa” deituko diote honi.
Erantzunak ere izan ditu bere blogean. Horien artean interesgarria oso Miguel Thomson ikerleak egindakoa. Merezi du irakurtzea. Bestalde, Txema Aranazek ondorengo iruzkina bidali du blogera, baina ez zaio argitaratu.
Zozoak beleari ipurbeltz
Iñaki, nun ote dago Camerun, nun ote dago Camerún…
Askoren fantasiak baizen hurrago, Antton.
Nor zara zu fantasiaz hitz egiteko, Iñaki izeneko trola, ala?
Bai, askoren fantasiak, agian, edo bakan batzuren “asmakeriak” (“asmakeriak”, honela izendatu zituen Gorrochateguik Lakarraren “asmakizunak”, teoriak, egun batez, hitzaldian…Zer diozu zuk? Nahi gabe deitu ote zituen “asma-keri”? Inskonstzientiki? Hori ere izaki).
Javier Vizcaínorena ez da humorea, pozoia baizik