“La fantasía de Veleia”, Javier Vizcainoren artikulua Deian. Ezjakintasuna ausarta ezezik iraingarria denean

Javier Vizcaino kazetariaren artikulua eredu polita da ilustratzeko kazetaritzak zer nolako maila erakutsi duen I-Vko epaiketaren aurrean. Inolako ezagutzarik gabe, grafitoak faltsuak diren ziurtasun osoz, esaldi txit graziosoa egiten du akusatu nagusiaren kontura: “debería pensar en Karra Elejalde para encarnar al personaje principal, el extravagante arqueólogo y birlibirloquero Eliseo Gil”. Bejondaiola. Badirudi irainik zikinenak egitea ez dela delitua iraindua Eliseo Gil bada. “Errugabetasun presuntzioa” deituko diote honi.

Erantzunak ere izan ditu bere blogean. Horien artean interesgarria oso Miguel Thomson ikerleak egindakoa. Merezi du irakurtzea. Bestalde, Txema Aranazek ondorengo iruzkina bidali du blogera, baina ez zaio argitaratu.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

6 erantzun “La fantasía de Veleia”, Javier Vizcainoren artikulua Deian. Ezjakintasuna ausarta ezezik iraingarria denean-ri

  1. egilea: Iñaki

    Zozoak beleari ipurbeltz

  2. egilea: Iñaki

    Askoren fantasiak baizen hurrago, Antton.

  3. egilea: Antton Erkizia

    Bai, askoren fantasiak, agian, edo bakan batzuren “asmakeriak” (“asmakeriak”, honela izendatu zituen Gorrochateguik Lakarraren “asmakizunak”, teoriak, egun batez, hitzaldian…Zer diozu zuk? Nahi gabe deitu ote zituen “asma-keri”? Inskonstzientiki? Hori ere izaki).

  4. egilea: Kote Camacho

    Javier Vizcaínorena ez da humorea, pozoia baizik

Utzi erantzuna Antton Erkizia(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude