Epaiketaren amaieran Eliseo Gilen abokatuak absoluzioa eskatu du ez dagoelako zantzu txikienik ere haren aurka

(Azpian gazteleraz / Abajo en castellano)

Gaur, 2020ko otsailaren 19a, amaitu da hamabi saio izan dituen epaiketa. Fiskalia, akusazio partikularra (AFA), Eliseo Gilen abokatua eta Ruben Cerdanen abokatua mintzatu dira, bakoitza 50 minutuz.

Fiskaltza eta akusazioa: elkarrekin azalduko ditugu, ia ez baitira desberdindu. Tonuan bakarrik desberdindu dira. Alvaro Delgado fiskala ez da nabarmendu,  Javier Villarrubias AFAko abokatuak, berriz, oldarkor eta errespeturik gabe jokatu du tarteka. Gainera, “dokumentuak faltsutzearen delituaz” gain, “omisio delitua” sartu dute, “oso gaizki kudeatzeagatik” eta ondareari “kalte konponezina eragiteagatik”. Villarrubias iritsi da esatera Eliseo Gilek Iruña-Veleian “entretenimendu bat balitz bezala” lan egiten zuela, lan zientifiko bat egin beharrean. Erabat gaizki induskatzen zela, salaketa jarri zuten hiru arkeologoek abisatu ziotela. Faltsifikazioak oso baldarrak  direla,  ospearen eta irabaziaren helburua izan dutela, egiletza oso argi dagoela, grafologoen epaia eztabaidaezina izan dela (ez dituzte aipatu hondarrezko gaztelua eraitsi zuten Ertzaintzako Grafistikako arduradunak, eta deskalifikatu egin dituzte atzo egiletza ukatu zuten grafologoak). Guztia tonu harroputzean. Gero, Gorrochategui, Lakarra, Santos Yanguas eta Velazquezen txostenetatik ondorioak atera ditu,  eta euskara, latina, epigrafia, inplikazio-zeinuak eta abarrekin ausartu da bere tesiak indartzeko. Lakarraren txostenaren zenbait aipamen irakurri ditu, non Lakarrak esaten duen faltsifikatzaileak 2003ko abenduan argitaratutako Luis Nuñezen “El euskera arcaico” liburua ezagutu behar zuela. Dena oso seguru dauden itxurak eginez,  zalantza handiak dituzten seinale.

Eliseo Gilen defentsaren abokatua, Javier Martinez de San Vicente.

Hasten da esanez ez dela bidezkoa azken egunean bi akusazio berri aurkeztea, faltsukeria eta omisio delituak. Gainera, balizko delitu horiek preskribituta daudela, 2006koak izango liratekeelako eta 20020an gaudelako. 2005ean ez zegoela trazabilitate-araurik edo protokolorik, eta Lurmeni ezin zaiola ezer leporatu zentzu horretan. I-V bezalako aztarnategi batean IPCEk orain eskatzen dituen jarraibideak aplikatuko balira, non mota guztietako milaka ebidentzia agertzen diren, eta piezak in situ garbitu eta katalogatu beharko balira, ezingo litzatekeela lanean aurrera egin.

  1. Analitikak eta kata kontrolatuak. Gogora ekarri du Lurmen izan zela analitikak eta kata kontrolatuak epaitegian eskatu zituena eta ez Aldundia. Ekimena hartu zuela eta 2009 amaieran Londresko arkeometria etxe batekin kontaktatu zuela analitikak egiteko,  eta honek egin zitezkeela erantzun zuela. Analitika plana eta aurrekontua ere zehaztu ziren. Eskaria, bere agiriekin, epaitegian aurkeztu zen baina honek ez zuen onartu.

 2. Baliogabetasuna. Epaiketaren baliogabetasuna eskatzeko hainbat arrazoi azaldu ditu, zaintza-katerik ez egoteaz gain. 1) Grafitoen faltsutasuna deklaratzen zuten ondorioak Arabako Foru Aldundiko funtzionario Félix Lopezek idatzi zituen 2008ko azaroaren 15ean, Batzordea azaroaren 19an bildu baino lau egun lehenago. Egun horretan eskatutako hamar txostenetako bat baino ez zegoen entregatuta, gainerakoak geroago iritsi ziren, batzuk ia bi hilabete geroago. Madariagak 2011ra arte ez zituen Leioako laborategian amaitu bere analisiak. Lurmen kanporatzeko foru agindua ere aurretik idatzita zegoen. 2) Baliogabetasuna eskatzen du polizia judizialak instrukzioan egindako jardueragatik. Ikerketa egiterakoan, grafitoak faltsuak diren ziurtasunetik abiatzen da Ertzaintza eta faltsutasun-zantzu edo frogak baino ez ditu bilatzen (bide batez, ez zuen halakorik aurkitu), inoiz ere ez benetakotasun zantzuak. Adibide gisa, artxiboetan XIX. mendeko I-Vko ustezko faltsutze batzuk ez ikertzea gomendatzen du [1]. “Azken urteetan, arkeologia mailan munduan egin den faltsifikazio larriena” bezalako baieztapenak egiten ditu. 3) Baliogabetasuna eskatzen da preskripzioagatik. Ustezko delitu-egitateak hasi zirenetik (2005) kereila jarri arte (2009ko martxoa) hiru urte baino gehiago igaro zirelako.

 3. Eragilea. Lurmenek 2012ra arteko kontratua zuen, eta 400.000 euroko superabita. Euskotrenen aldetik ez zeukan inolako presiorik emaitzak lortzera behartzen zuenik (agerian geratu dira hiru salatzaileen gezurrak zentzu horretan); Filloy eta Gil Arabako arkeologo ospetsuenetakoak ziren. Eragile gisa ospea eta irabazia lortu nahi zutela defendatzea ezin da mantendu, akusazioak nahi duen bezala. 

4. Iruzur delitua. Argi geratu da Lurmenek ez zuela euro bakar bat ere kobratu ‘Cerdan txostena”rengatik..

5. Indusketaren kalitatea. Akusazioaren adierazpenei erantzunez, hau da, oso gaizki induskatzen zutela, gogoratu du Berjonek, salatarietariko batek, epaiketan esan zuela Lurmenen lan egiteko modua bikaina zela, asko ikasi zuela eta oso eskertua zegoela aztarnategian lan egiteko aukera izan zuelako. Baita gogoratu zuen E. Harrisek, erregistratzeko metodo modernoaren aitak, Lurmenen lana ezagututa gero adierazi zuela Lurmenen lana goi mailakoa zela.

6.  Egiletza. Grafologia izan da akusazioak Gil akusatzeko zuen tresna bakarra, eta behin betiko desmuntatu du, lehenago esan dugun bezala, Ertzaintza beraren sail batek.

7. Tasazioa. Lehen 476 ziren grafito bereziak (Jaurlaritza); orain, berriz, 291. Abokatuak uste du 600 euroko prezioari ezin zaiola eutsi, eta argi geratu zela Lurmenek aurkeztutako tasatzailearen peritu-txostenean 5 eta 20 euro arteko merkatu-balioa dutela.

8.      Faltsutasuna ala benetakotasuna. Akusazioak Navarro txostena (IPCE) erabili du faltsutasuna frogatzen saiatzeko, metal mota ugari omen daudelako bai ildoetan bai piezen gainazalean. Azterlan horiek, ordea, kontrolerako piezarik gabe burutu dira. Navarrok metalak oso kopuru txikian aurkitzen ditu (5 eta 20 mikra artean zonalde bakoitzeko). Mikel Albisuk Bartzelonako laborategi batean egindako txostenean erakusten du, iltze kamuts batez zeramika batean ebakiak egiten badira, ildoari itsatsita geratzen den metal kopurua 100 eta 300 mikra artekoa dela. Navarrok ere antzeko kopurua aurkitzen du benetakotzat jotzen den pieza batean. Grafitoetako ebakidura ugarietan konkrezioak eta kostrak daudela, benetakotasun-zantzuak, Antelo jaunaren luminiszentzia-probetan (FUV metodoa) ere agerian geratzen den bezala.Antelo ere IPCE-koa da, baina ez da azaldu deklaratzera kereilatutako aldea saiatu den arren. Azpimarratu du, halaber, Aldundiko zaharberritzaileek ez zutela ezer arrarorik ikusi piezetan, eta une oro benetakotzat jo zituztela, baita Lurmenentzat lan egin zuten langile guztiek ere.

9.     Absoluzioa. Horregatik guztiagatik eskatu du Eliseo Gilen absoluzioa. Epaia kondenatzailea balitz, “bidegabeko atzerapenagatik” beherapena aplikatzeko eskatu du, Europako jurisprudentziak dioen bezala, hamaika urteko aulki-zigorra jasan izanagatik, horrek dakarren guztiarekin.

10. Azken hitzak. Akusatuei azken hitzak esateko ematen zaien aukeran, Eliseok bere errugabetasuna aldarrikatu zuen, sufrikario urte luzeak gogoratu zituen eta justizia egingo den konfiantza adierazi zuen.

11. Orain auzia epaiaren zain geratzen da. Isabel Maria Diez-Pardo Hernandez epaileak du hitza.

[1] “-Euskal Herriko faltsifikazio arkeologikoari buruzko azterketa historikoa. ESCRBCko ikertzaile batek esan du Historiaren Errege Akademiako bibliografian eta artxiboetan ‘urpekaritza eginez’ aurkitu dituela Iruña-Veleiako XIX. mendeko faltsifikazioen aurrekariak. Ertzaintzatik adierazten zaio epaileari kontsulta egingo diotela eta ahalik eta lasterren erantzungo  diotela. Baina gai honek are polemika handiagoa sor lezakeela ere adierazten zaio, eta hain emaitza zientifiko ukaezinen aurrean (Navarroren txostenari buruz ari dira), agian piezen benetakotasunaren aldekoei argudioak emateko baino ez lukeela balioko “. (Ertzaintzaren txostena I-Vri buruz).

***

En las conclusiones finales el abogado Eliseo Gil pide la absolución por no existir ni el más mínimo indicio contra su defendido

Hoy, 19 de febrero de 2020, ha sido el último día del juicio, que ha sumado 12 sesiones. La fiscalía, la acusación privada (DFA), el abogado de Gil y la abogada de Cerdán han expuesto las conclusiones finales a lo largo de 50 minutos.

Fiscalía y acusación: Las expondremos juntas, pues apenas han diferido. Se han diferenciado casi exclusivamente en el tono, ya que el del fiscal Alvaro Delgado no ha llamado la atención, mientras que el del abogado de la DFA F.  Javier Villarrubias ha sido a ratos agresivo e irrespetuoso. Introducen, además del “delito de falsedad documental”,  el “delito de omisión” “por gestionar pésimamente” y “causar un daño irreparable” al patrimonio. Villarrubias ha llegado a decir que Eliseo Gil trabajaba en I-V “como si fuera un entretenimiento” en vez de realizar una labor científica. Que se excavaba rematadamente mal, que los tres arqueólogos denunciantes le avisaron. Que las falsificaciones son muy burdas, que el móvil ha sido el ánimo de fama y lucro,  que la autoría está clarísima, que el veredicto de los grafólogos ha sido incuestionable (no han citado a los encargados de Grafística de la Ertzaintza que derribaron el castillo de naipes, y han descalificado a los grafólogos que ayer negaron la autoría). Todo en tono grandilocuente y exaltado por parte del abogado de la DFA. Luego ha mencionado y extraído conclusiones de los informes de Gorrochategui, Lakarra, Santos Yanguas y Velázquez, atreviéndose con euskera, latín, epigrafía, signos de implicación, etc… para reforzar sus tesis. Lee varias citas del informe de Lakarra donde este afirma que el falsificador debió de conocer el libro de Luis Nuñez “El euskera arcaico”, publicado en diciembre de 2003. Todo muy contundente y definitivo, una muestra evidente de que no las tienen todas consigo. Una sobreactuación de libro.

Abogado de la defensa de Eliseo Gil, Javier Mártinez de San Vicente.

Comienza diciendo que en este caso no ha habido presunción de inocencia, y que los medios de comunicación, mediante campañas brutales,  ya han condenado a Eliseo Gil antes de la celebración del juicio. Entrando en materia, que no es justo que en el último día se presenten dos nuevas acusaciones, los delitos de falsedad y de omisión. Que dichos hipotéticos delitos están ampliamente prescritos, pues serían del año 2006 y estamos en 2020. Que no existía en 2005-6 ninguna norma o protocolo de trazabilidad, y que no se le puede achacar nada a Lurmen en ese sentido. Que si se aplicaran las directrices que dice exigir ahora  el IPCE en un  yacimiento como I-V donde aparecen decenas de miles de evidencias de todo tipo, y se tuvieran que lavar y catalogar in situ, no se podría avanzar en la labor.

  1. Analíticas y catas controladas. Ha recordado que fue Lurmen la que pidió analíticas y catas controladas formalmente en  el juzgado, y no la Diputación. Que tomó la iniciativa y consultó a finales de 2009 con un  laboratorio de arqueometría de Londres la posibilidad de realizar análisis sobre las piezas, y que la respuesta fue positiva, llegándose a detallar las características y presupuestos de dichos análisis. La propuesta, bien  documentada, fue presentada en el juzgado, pero esta la desestimó..
  2. Nulidad. Ha expuesto varios motivos para pedir la nulidad del juicio, aparte de la inexistencia de cadena de custodia. 1) La conclusiones que declaraban  la falsedad de los grafitos las redactó el funcionario de la DFA Félix Lopez el 15 de noviembre de 2008, cuatro días antes de que se reuniera la Comisión el 19 de noviembre. Ese día solo estaba entregado uno de los diez informes requeridos, el resto llegaron con posterioridad, algunos casi dos meses después. Madariaga no terminó sus análisis en el laboratorio de Leioa hasta 2011. La orden foral por la que se expulsa a Lurmen también estaba redactada con anterioridad. 2) Se pide la nulidad por la actuación de la policía judicial en la instrucción.  La Ertzaintza parte en su investigación de que los grafitos son falsos y solo busca indicios o pruebas de falsedad (por cierto, no encontró ninguna), nunca de autenticidad. Como detalle,  recomienda no investigar en los archivos unas hipotéticas falsificaciones en I-V en el s. XIX[1] (ver nota). Hace afirmaciones como “la más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años”. 3) Se pide la nulidad por prescripción. Entre el comienzo de los supuestos hechos delictivos (2005) y la interposición de la querella (marzo de 2009) transcurrieron más de tres años.
  3. Móvil. Lurmen tenía contrato hasta 2012, un superávit  de 400.000 €, no tenía ninguna presión por parte de Euskotren para obtener no se sabe qué resultados (han quedado en evidencia las mentiras de los tres denunciantes en este sentido); Filloy y Gil eran unos de los más reputados arqueólogos alaveses. No se sostiene fama y lucro como móvil, como pretende la acusación.
  4. Delito de estafa. Ha quedado claro que Lurmen no cobró ni un solo un euro por la realización del informe Cerdán.
  5. Calidad de la excavación. Respondiendo a las manifestaciones de la acusación de que Lurmen excavaba rematadamente mal, ha recordado las palabras de Berjón, uno de los denunciantes, que manifestó que el método de trabajo de Lurmen era excelente, que había aprendido mucho y que estaba muy agradecido por haber trabajado con Gil. También recordó que E. Harris, el padre del método de registro moderno, después de haber conocido el trabajo de Lurmen, había manifestado que era de alto nivel.
  6. Autoría. La grafología ha sido la única herramienta que ha dispuesto la acusación para acusar a Gil, y ésta ha sido desmontada definitivamente, como ya hemos dicho anteriormente, por una sección de la misma Ertzaintza.
  7. Tasación. Antes eran 476 los grafitos excepcionales (Jaurlaritza), ahora por lo visto 291. Considera que no se  sostiene ni de lejos el precio de 600 € por cada una, y que quedó claro en la pericial del tasador presentado por Lurmen un valor de mercado entre 5 y 20 euros.
  8. Falsedad o autenticidad. La acusación ha usado el informe Navarro (IPCE)para intentar demostrar la falsedad en base a la existencia de numerosas clases de metales tanto en los surcos como en la superficie de las piezas.  Unos estudios hechos, por cierto,  sin piezas de control. Navarro encuentra metales en cantidades ínfimas (entre 5 y 20 micras por zona). El informe de Mikel Albisu ha demostrado en un laboratorio de Barcelona que si se hacen incisiones en una cerámica con un clavo romo la cantidad de metal que queda adherido al surco es de entre 100 y 300 micras, cantidad semejante a la que Navarro mide en una de las piezas  dadas por auténticas, y a años luz de lo que presentan los grafitos. Que existen concreciones y costras sobre numerosas incisiones de los grafitos, indicios de autenticidad, autenticidad que también se deja ver  en las pruebas de luminiscencia (método FUV) del señor Antelo, también del IPCE, quien no ha venido a declarar, a pesar de los intentos de la parte querellada. Ha resaltado también que las restauradoras de la diputación no vieron nada raro en las piezas, y que en todo momento las consideraron auténticas, así como la totalidad de los trabajadores que trabajaron para Lurmen.
  9. Absolución. Por todo ello pide la absolución de Eliseo Gil. En el supuesto caso de que la sentencia fuera condenatoria, pide que se aplique rebaja “por dilación indebida”, como establece la jurisprudencia europea, por haber sufrido once años de pena de banquillo, con todo lo que ello supone.
  10. Ultimas palabras de Eliseo Gil. En la oportunidad que se les concede a los acusados para decir las últimas palabras, Eliseo proclamó su inocencia, recordó los largos años de sufrimiento y expresó su confianza en que se haga justicia.
  11. Ahora el caso queda visto para sentencia. La jueza Isabel María Díez-Pardo Hernández tiene la palabra.

[1] “-Estudio histórico sobre la falsificación arqueológica en el País Vasco. Una investigadora de la ESCRBC comenta que ‘buceando’ en la bibliografía y archivos de la Real academia de la Historia ha localizado antecedentes de falsificaciones del siglo XIX procedentes de Iruña-Veleia. Desde la Ertzaintza se les indica que se consultará a la Juez y se les dará respuesta lo antes posible, aunque también se les indica que este asunto pudiera generar más polémica aún, y que ante unos resultados científicos tan incontestables (se refieren al informe Navarro), tal vez sólo serviría para dar argumentos a los pro-autenticidad de las piezas”. (Informe de la Ertzaintza sobre I-V)

***

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 Responses to Epaiketaren amaieran Eliseo Gilen abokatuak absoluzioa eskatu du ez dagoelako zantzu txikienik ere haren aurka

  1. Lo poco que he seguido el juicio a través de los medios de “información” desinformación realmente, me hace reafirmarme en mi aislamiento político-social llevado a cabo los últimos 7 años y así continuaré, dado que está contaminado, vendido, podrido por donde se mire. absolutamente en todo y en todos.
    “Soñaba” con un posicionamiento de la llamada izquierda política a favor al menos de una demanda de nuevas catas por parte de reconocidos laboratorios extranjeros e imparciales. En cuanto que el tema a tratar es muy serio y está en juego nuestro patrimonio histórico. Vergonzoso!!!.
    Un fuerte abrazo desde Olazi

  2. Pingback: Veleia, epaia iragarritako baten kronika • ZUZEU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude