Gaurko Correo-Diario Vascok Zaldibarko zabortegiaren desastrean Eliseo Gilek duen erantzukizuna azaleratu du oso datu zehatzak emanez. Eta ez hori bakarrik, iturri onetik jakin dugunez, Correo-Diario Vascok oso aurreratua duen ikerketaren arabera, uste da Eliseok parte hartu zuela lehen mundu-gerra eragin zuen Sarajevoko atentatuan, Austriako artxidukea hilobira eraman zuen hartan, eta baita Viriato buruzagi lusitaniarrarenean ere. “Erromak ez ditu traidoreak ordaintzen” erantzun omen zioten ekintzagatik dirua eskatzera joan zenean.
